- EBAZPENA, 2010eko martxoaren 2koa, Garraio Azpiegituraren zuzendariarena, Arasoko kotxetegiak eta tailerrak eraikitzeko proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrera ateratzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko martxoaren 2koa, Garraio Azpiegituraren zuzendariarena, Arasoko kotxetegiak eta tailerrak eraikitzeko proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrera ateratzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 61
- Hurrenkera-zk.: 1866
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/03/02
- Argitaratze-data: 2010/03/31
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita
Testu legala
Garraio Azpiegituraren zuzendariaren 2009ko urriaren 15eko Ebazpenaren bidez, Arasoko kotxetegiak eta tailerrak eraikitzeko proiektua onartu zen.
Proiektuaren xedea da Lasarte-Hendaia eta Kostaldea lineetan etorkizunera begira, burdinbidea bikoiztutakoan eta maiztasuna aregotutakoan, zerbitzua emango duten unitateen mantentzerako beharko diren eraikin eta instalazioak zehaztea, eraikuntza mailan.
Proiektuan honako eremu hauek zehaztu beharko dira eraikuntza-mailan:
Kotxetegien eremua: 9 burdinbide, unitateak aparkatzeko.
Tailerren eremua: 9 burdinbide trenak aparkatzeko (pintaketarako bide bat, tornuarentzako beste bat, trenak altxatzekoak eta bogiak garbitzeko kabina, bogiak uzteko burdinbidea, bogiak biratzeko lau plataforma eta tailer barruko hainbat leku).
Maniobragunea, kanpoko aldea: garbiketarako eta gurpilak neurtzeko tunela, bobinak uzteko burdinbideak, errepide ondoko sarbidea, azpiegituren mantentze-lanetarako burdinbideak eta hainbat eremu eta lantegi.
Beste egitura batzuk: Donostia-Irun linearako geralekua trenen mantentze-lanetarako, eta Donostia-Irun trenbidearen gainetik igaroko den pasabidea, obren ondorioz kendu beharko denaren ordezko.
Erasandako lurrak eskuratu, eta ondasunak eta eskubideak behar bezala kudeatu ahal izateko, proiektuan ondasun horiek guztiak identifikatzeko zerrenda zehatz bat eta partzela-planoak datoz.
Organo honek eskumena dauka Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko trenbide-azpiegituretako obrak egin ahal izateko izapideak egin eta nahitaezko desjabetze-jardunbidea ebazteko, hala ezartzen baitu Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 24ko 607/2009 Dekretuaren 15.h artikuluak maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 10.1.e artikuluari dagokionean.
Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 6.2 artikuluaren arabera, trenbide-linea berriak jartzeko edo lehendik daudenak handitu edo zabaltzeko proiektuak onartzen direnean, eta onespen horretan okupatu beharreko ondasunak zehaztuta badatoz, nahitaezko desjabetzeko eskakizunen eta jardunbidearen ondorioetarako, onespenak berekin dakar, proiektua bera eta horren gaineko aldaketak, herri-onurakotzat edo gizarte-interesekotzat jotzea, eta proiektuarekin batera doan zerrendan jasotako ondasun eta eskubideak lehenbailehen okupatu beharrekotzat aitortzea.
Nolanahi ere den, proiektuaren onespenak berekin dakarren arren erasandako ondasunak eta eskubideak okupatu beharra, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 17.2, 18. eta 19.2 artikuluek ezartzen dutenez, ondasun eta eskubide horien xehetasunak jasoko dituen zerrenda egin eta jendaurrera atera behar da, alegazioak eta datuak aurkeztu ahal izan daitezen, zerrendan okerrik badago, zuzentzeko, eta interesdunak zeintzuk diren ondo zehazteko.
Beraz, aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainontzekoak ikusirik, hau
Arasoko kotxetegiak eta tailerrak eraikitzeko proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrera ateratzea, Ebazpen hau azkena argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasi eta hamabost (15) egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izan daitezen, okerrik baldin badago zuzentzeko, hala ezartzen baitute Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 19.2 artikuluak eta horrekin bat datozenek. Alegazioak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzan aurkeztu beharko dira Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean (Lakua 1).
Aipatu epean, erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda Irungo udaletxeko iragarkien oholean egongo da edonork ikusteko.
Guztiek horren berri izan dezaten jakinarazten da.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 2a.
Garraio Azpiegituraren zuzendaria,
JOSÉ ANTONIO LÓPEZ ANSAREO.
IRUNGO UDALERRIA / TÉRMINO MUNICIPAL DE IRUN
Lurzati zenbakia
Parcela número Jabea
Propietario Desjabetzapena
Expropiación
(m2) Zortasuna
Servidumbre
(m2) Aldi baterako ok.
Ocupación temporal
(m2) Katastroko izaera
Naturaleza catastral Poligonoa
Polígono Lurzatia
Parcela
001 Canteras de Yanci, S.A. 129 0 0 Landa-lurra / Rústica 13 17
002 Irungo Udala / Ayuntamiento de Irun 9176 0 0 Hiri-lurzorua / Urbana - -
003 ADIF 192 0 0 Landa-lurra / Rústica - -
004 Euskal Trenbide Sarea 33 0 0 Landa-lurra / Rústica 13 184
005 Euskal Trenbide Sarea 903 0 0 Landa-lurra / Rústica - -


