Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko martxoaren 2koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, Garapena Sustatzeko Lankidetza Fondoaren kargurako programetarako laguntzak lortzeko Asociación Medicus Mundi Gipuzkoa kreditatzen duena. Adierazitako laguntzak apirilaren 3ko 57/2007 Dekretuak arautzen ditu. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko martxoaren 2koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, Garapena Sustatzeko Lankidetza Fondoaren kargurako programetarako laguntzak lortzeko Asociación Medicus Mundi Gipuzkoa kreditatzen duena. Adierazitako laguntzak apirilaren 3ko 57/2007 Dekretuak arautzen ditu.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 70
  • Hurrenkera-zk.: 2055
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/03/02
  • Argitaratze-data: 2010/04/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Instituzional; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Adierazitako Dekretuaren 10. artikuluak ezartzen du programetarako dirulaguntza lortzeko nahitaezkoa dela 12., 13., 14., 15., eta 16.1 artikuluetan ezarritako baldintzak eta ahalmenak kreditatzeko aldeko eta indarreko ebazpena ematea. Kreditatzeko formularioa dekretu arautzailearen eranskinean dago.

Dekretuaren 11. artikuluak ezartzen du Garapen Lankidetzarako zuzendariak ebatziko duela kreditatze-eskaera hori, eta 36 hilabeteko indarraldia izango duela argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

2009ko azaroaren 30ean, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzara bidalitako idazkiaren bitartez, Garapena Sustatzeko Lankidetza Fondoaren kargurako programetarako laguntzak lortzeko kreditatze-eskaera egin zuen Asociación Medicus Mundi Gipuzkoak.

Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak eskabide horren aldeko txostena eman du, eta horregatik, honako hau

Lehenengoa. Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren (GLSF) kargurako programetarako laguntzak lortzeko Asociación Medicus Mundi Gipuzkoa kreditatzea. 36 hilabeteko indarraldia izango du, ebazpen hau EHAAn argitaratzen denetik zenbatzen hasita. Denboraldi horretan, Asociación Medicus Mundi Gipuzkoak aukera izango du GLSFren kargurako programetarako laguntzak lortzeko deialdietara zuzenean aurkezteko, deialdi bakoitzean kreditatzeko premiarik izan gabe.

Bigarrena. Kreditatze-indarraldian zehar, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak aukera izango du egokitzat jotzen dituen eguneratzeak eta/edo argibideak eskatzeko Asociación Medicus Mundi Gipuzkoari, erakundearen administrazio-betebeharrak eta ahalmenak betetzeari dagokionez. Ikusten bada erakundeak ez duela betetzen eskatutako baldintza eta ahalmen horietakoren bat, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak ofizioz hasiera eman ahal izango dio kreditatze hori baliogabetzeko espedienteari.

Hirugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Gizarte Gaietako sailburuordeari hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 2a.

Garapen Lankidetzarako zuzendaria,

MARTA ARES GODOY.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik