- 1153/2010 EBAZPENA, martxoaren 4koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Nicolás Guerra Zaldua jauna Basurtoko ospitaleko zuzendariorde mediko kargutik kentzea xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu1153/2010 EBAZPENA, martxoaren 4koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Nicolás Guerra Zaldua jauna Basurtoko ospitaleko zuzendariorde mediko kargutik kentzea xedatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 60
- Hurrenkera-zk.: 1843
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/03/04
- Argitaratze-data: 2010/03/30
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren irailaren 8ko 782/2006 Ebazpenaren bitartez, Nicolas Guerra Zaldua jauna izendatu zen Basurtuko Ospitaleko zuzendari mediko lanpostua betetzeko.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aztertu eta gero, zuzendaritza nagusi honek hau
Lehenengoa. Nicolas Guerra Zaldua jauna Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Basurtoko ospitaleko zuzendariorde mediko kargutik kentzea eta, egindako lanagatik, eskerrak ematea.
Bigarrena. Ebazpen honek 2010eko martxoaren 5etik aurrera izango du indarra.
Hirugarrena. Ebazpen hau interesatuari eta Basurtuko ospitaleari jakinaraztea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 4a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.


