- 135/2010 EBAZPENA, martxoaren 4koa, Donostia Ospitaleko zuzendari gerentearena, Donostia Ospitaleko Erizaintzako zuzendariorde lanpostua betetzeko, M.ª Mar Ruiz Peñagaricano andrea izendatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu135/2010 EBAZPENA, martxoaren 4koa, Donostia Ospitaleko zuzendari gerentearena, Donostia Ospitaleko Erizaintzako zuzendariorde lanpostua betetzeko, M.ª Mar Ruiz Peñagaricano andrea izendatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 72
- Hurrenkera-zk.: 2113
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/03/04
- Argitaratze-data: 2010/04/20
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Aztertu dugu Donostia Ospitaleko Erizaintzako zuzendariorde lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Donostia Ospitaleko zuzendari gerentearen 2009ko abenduaren 2ko 5657/2009 Ebazpenaren bidez egin zen, eta 2010eko urtarrilaren 15eko EHAAn argitaratu zen (9. zenbakia).
Eskabideak aurkezteko epea amaituta, lanpostu horretan jarduteko aurkeztu diren eskabideak eta agiriak aztertu dira, eta hautagaien baldintza profesionalak curriculum vitaean jasotako merezimenduen arabera baloratu dira.
Aurkeztutako agiriak ikusita, M.ª Mar Ruiz Peñagaricano andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko dohain egokiak dituela ikusi da.
Hori dela eta, Kudeaketa Zuzendaritza honek hau
Lehenengoa. M.ª Mar Ruiz Peñagaricano andrea Donostia Ospitaleko Erizaintzako zuzendariorde izendatzea.
Bigarrena. Izendapen honek 2010eko martxoaren 8tik aurrera izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.
Hirugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Donostia-San Sebastián, 2010eko martxoaren 4a.
Zuzendari gerentea,
CARLOS ZULUETA GURIDI.


