Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko martxoaren 5ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena. Ebazpen honen bidez, baimendu egiten da 150.000 euro gehitzea 2008-2009 ikasturtean unibertsitateko ikasketak eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko izaera orokorreko beken deialdiko 20.524.905 euroko zenbateko totalari, 2010eko ekitaldian onartzen diren beken emate-ebazpenak finantzatu ahal izan daitezen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko martxoaren 5ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena. Ebazpen honen bidez, baimendu egiten da 150.000 euro gehitzea 2008-2009 ikasturtean unibertsitateko ikasketak eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko izaera orokorreko beken deialdiko 20.524.905 euroko zenbateko totalari, 2010eko ekitaldian onartzen diren beken emate-ebazpenak finantzatu ahal izan daitezen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 61
  • Hurrenkera-zk.: 1864
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/03/05
  • Argitaratze-data: 2010/03/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2008ko ekainaren 11ko Aginduak, 2008-2009 ikasturtean unibertsitate ikasketak eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko beketarako dei egiten duenak (2008ko uztailaren 3ko EHAA), bere artikulu bakarraren 2. puntuan xedatzen du laguntzen zenbateko totala 16.124.905 eurokoa dela.

Eusko Jaurlaritzak 2009ko martxoaren 31n egindako bileran, besteak beste, 5.000.000 eurotik gorako gastu-baimena handitzeko erabaki-proposamena hartu zuen, 4.400.000 euroko zenbatekoz. Izan ere, erabaki bidez erabaki zen 2008-2009 ikasturtean unibertsitateko ikasketak eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko izaera orokorreko beketarako deia egiten duen Aginduaren kopurua handitzea. Kontuan izanik aipatutako zenbatekoa handitu egin zela, deialdi horretako zenbatekoa guztira 20.524.905 eurokoa izan da.

Deialdiaren artikulu bakarreko 3. puntuan ezarritakoaren arabera, aipatutako kopurua aldatu egin daiteke, ebazteke dauden eta emate-proposamena duten eskarien zenbatekoa kontuan hartuta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren beste programa batzuen exekuziotik atera daitezkeen aurrekontu-baliabide agortu gabeen arabera, eta eskariei buruzko ebazpena eman baino lehen. Horren berri Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak emango du ebazpen baten bitartez.

Unibertsitateko ikasketak eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko izaera orokorreko beketarako deialdiaren ebazpenak berekin dakartzan behar ekonomikoak ikusita eta 2008ko ekainaren 11ko Aginduko artikulu bakarraren 2. puntua bete dadin, honako hau

2008-2009 ikasturtean unibertsitateko ikasketak eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko izaera orokorreko beken deialdiaren 2010eko ekitaldian onartzen diren beken emate-ebazpenak finantzatzeko dagoen 20.524.905 euroko zenbateko totalari 150.000 euro gehitzeko baimena ematea.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 5a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

MARÍA SOLEDAD ESTEBAN GALARZA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.