Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko martxoaren 5ekoa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, CPEIPS Begoñako Andra Mari HLBHIP ikastetxeari eman zaion diru-laguntza gehitzea onartu dela jakinarazten duena, Lanbide Heziketako ikastetxe integralen sarean ez dauden i - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko martxoaren 5ekoa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, CPEIPS Begoñako Andra Mari HLBHIP ikastetxeari eman zaion diru-laguntza gehitzea onartu dela jakinarazten duena, Lanbide Heziketako ikastetxe integralen sarean ez dauden ikastetxe pribatuetan hezkuntza arloko Komunikazio eta Informazioaren Teknologien inguruko proiektuak gauzatzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 89
  • Hurrenkera-zk.: 2463
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/03/05
  • Argitaratze-data: 2010/05/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ikusi da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko martxoaren 5eko Agindua, diru-laguntzetarako deia egin zuena hezkuntza arloko Komunikazio eta Informazioaren Teknologien inguruko proiektuak egiteko, Lanbide Heziketako ikastetxe integralen sarean ez dauden ikastetxe pribatuetan.

Ikusi dira, halaber, aurkeztu diren eskabideak, deialdiaren zortzigarren artikuluan adierazitako irizpideak eta deialdiaren zazpigarren artikuluaren arabera sortutako Batzordeak egindako ebazpen-proposamena.

Ikusi da Ebazpena, 2009ko abenduaren 2koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, laguntza horiek ematea onartu dela jakinarazten duena, non CPEIPS Begoñako Andra Mari HLBHIP ikastetxeak 539 euro jaso duen.

Ikusita CPEIPS Begoñako Andra Mari HLBHIP ikastetxeak eginiko eskaera, eta berriro aztertuta dokumentazioa, aldea dagoela ikusi da hari emaniko diruaren 539 euro eta benetakoaren 4.403 euro artean.

CPEIPS Begoñako Andra Mari HLBHIP ikastetxeari 3.864 euroan gehitzea diru-laguntza, Lanbide Heziketako ikastetxe integralen sarean ez dauden ikastetxe pribatuetan hezkuntza arloko Komunikazio eta Informazioaren Teknologien inguruko proiektuak gauzatzeko gastuak finantzatzeko.

Administrazio-bidea agortzen ez duen ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, ebazpena argitaratu eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 5a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

MARÍA SOLEDAD ESTEBAN GALARZA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.