Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko martxoaren 9koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, 2010. urterako «Andrés de Irujo» sariaren deialdia egiteko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko martxoaren 9koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, 2010. urterako «Andrés de Irujo» sariaren deialdia egiteko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 66
  • Hurrenkera-zk.: 1998
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/03/09
  • Argitaratze-data: 2010/04/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Instituzional

Testu legala

Ekainaren 6ko 98/2000 Dekretuak «Andrés de Irujo» saria arautzen du, atzerriko euskal presentziari buruzko sortze edo ikerketa lanak saritzeko. Horren bitartez, kanpoan euskaldunek bizi izandako historia ezagutarazten laguntzen duten lanak saritu nahi dira, eta euskal etxe eta gizataldeetako kideei aukera eman nahi zaie beraien testigantza eta sortze lanaren bitartez historia hori berreskuratzen parte har dezaten. Dekretu horrek 1. artikuluan ezarritakoaren arabera, urtero egingo da sari horretara biltzeko deia, dagokion ebazpenaren bidez.

Lehendakaritzaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituen urtarrilaren 1/2010 Dekretuaren 15.5 artikuluak dioenez, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari dagokio bere eskumen-esparruari buruzko diru-laguntzetarako deialdia egitea.

Ondorioz, hauxe

  1. mendean Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpoko euskal presentziari edota bizipenei buruzko sortze edo ikerketa lanak saritzeko, «Andrés de Irujo» sarira 2010. urtean biltzeko deia egitea, dekretu honen eranskinean onartu eta jaso diren oinarrien arabera.

Lehenengoa. Ebazpen honetan aurreikusita ez dagoen guztian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko da.

Bigarrena. Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo berari hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hileko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

Hirugarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean ekarriko ditu ondorioak ebazpen honek.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 9a.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,

GUILLERMO ECHENIQUE GONZÁLEZ.

Lehenengoa. Helburua.

  1. mendean Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpoko euskal presentziari edota bizipenei buruzko sortze edo ikerketa lanak saritzeko, «Andrés de Irujo» sarira 2010. urtean biltzeko dei egitea da oinarri hauen helburua.

    Bigarrena. Saria.

    2010. urteko «Andrés de Irujo» saria obra edo lana argitaratzea edo zabaltzea izango da.

    Hirugarrena. Hautagaitzak aurkeztea.

    1. Hautagaitzak Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian aurkeztuko dira (Nafarroa kalea, 2; 01007 Vitoria-Gasteiz, telefonoa: 945 01 81 27) 2010. urteko «Andrés de Irujo» sarirako direla argi adieraziz.

    2. Sarira aurkezten den hautagaitza bakoitzarekin batera lana egin duenaren berariazko baimena aurkeztu beharko da gutunazal itxi batean; horretarako, ebazpen honekin batera doan eskabide-orria bete beharko dute parte hartu nahi dutenek.

      Laugarrena. Aurkezteko epea.

      Hautagaitzak aurkezteko epea 2010eko maiatzaren 15ean amaituko da.

      Bosgarrena. Epaimahaia.

      Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak ebazpena emango du epaimahaia nortzuek osatzen duten jakinarazteko. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da saria emateko ebazpena baino hilabete lehenago. Saria emateko ebazpena ere Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak emango du.

      jaunak/andreak,

      (e)an jaioak,

      (e)an bizi denak,

      honako hau

      ADIERAZTEN DU

      Atzerriko euskal presentziari buruzko sortze edo ikerketa lanak saritzeko 2010. urterako «Andrés de Irujo» sariaren araubidearen arabera, hitz ematen duela

      titulua duen eta goitizenarekin datorren obraren ustiaketa eskubideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari emango dizkiola komeni denean, ekainaren 6ko 98/2000 Dekretuaren 7. artikuluan ezarritako baldintzetan, Jabetza Intelektualaren Legearen Testu Bategina onartzen duen apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuak emaleei ematen dizkien eskubideen kalterik gabe.

      ........................................................, 2010eko .........................................aren ................a.

      (Sinadura)

      KANPO HARREMANETARAKO IDAZKARITZA NAGUSIA LEHENDAKARITZA

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik