- EBAZPENA, 2010eko martxoaren 10ekoa, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena, Elkartzen Programako laguntzak 2010eko ekitaldian emateko deialdia argitaratzeko dena. Laguntza horiek Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak ematen dizk - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko martxoaren 10ekoa, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena, Elkartzen Programako laguntzak 2010eko ekitaldian emateko deialdia argitaratzeko dena. Laguntza horiek Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak ematen dizkie irabazi-asmorik gabeko erakundeei, kanpo sustapeneko ekintzak egin ditzaten.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 55
- Hurrenkera-zk.: 1692
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/03/10
- Argitaratze-data: 2010/03/23
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Ekonomia; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2005eko martxoaren 15eko Aginduak Elkartzen programa arautzen du, zeinen bidez laguntzak ematen zaizkien irabazi-asmorik gabeko erakundeei, kanpo sustapeneko jarduerak egin ditzaten (2005eko apirilaren 20ko EHAA, 74. zenbakia).
Diru-laguntza horiek emateko erabiliko diren diru-baliabideak Euskal Autonomia Erkidegoaren 2010eko Aurrekontu Orokorretan horretarako izendatutako aurrekontu-ataletatik aterako dira, abenduaren 23ko 2/2009 Legean ezarritakoaren arabera (2009ko abenduaren 31ko EHAA, 251. zenbakia).
Aipatutako aginduaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera, egoki da hor iragarritako diru-laguntzak 2010eko ekitaldian emateko deialdia egitea; beraz, artikulu horretan ezarritako ahalmenen arabera,
Ebazpen honen xedea da «Elkartzen Programa»ko laguntzak 2010eko ekitaldian emateko deialdia egitea. «Elkartzen Programa»ren bidez laguntzak ematen zaizkie irabazi-asmorik gabeko erakundeei, kanpo-sustapeneko jarduerak egiteko. Programa hori, bestalde, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2005eko martxoaren 15eko Aginduaren bidez arautu zen.
Xede horretarako, guztira, 1.000.000 euro bideratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2010eko ekitaldiko Aurrekontu Orokorretan (abenduaren 23ko 2/2009 Legea) horretarako ezarritako aurrekontu-kredituari jarraituz.
Zenbateko hori aldatu egin daiteke, kontuan izanik eskatutako zenbatekoaren guztizkoa, betiere Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko beste laguntza-programa batzuk exekutatu eta ez agortzetik ateratzen diren aurrekontu-kredituak baliatu ahal izatearen arabera; guztiarekin ere, horiek ebatzi aurretik. Zirkunstantzia hori, betiere, ebazpen batez emango da aditzera. Horrelako egoerarik gertatuz gero, horren berri jakinarazi behar da Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearen ebazpen bidez. Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (Feder) programa hau finantzatzen lagundu du 2007-2013 eperako.
«Elkartzen Programa»ren laguntzak alegia, kanpo sustapeneko ekintzak egiteko, irabazi-asmorik gabeko erakundeei ematen zaizkien laguntzak eskuratzeko, programa hori arautzen duen aginduaren 3. artikuluan ezarritako baldintzak bete behar dituzte erakunde eskatzaileek.
Eskabidea egiteko arauzko eredua Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailean bertan jaso ahal izango da, baita Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak Bilbon, Donostian eta Gasteizen dituen lurralde-bulegoetan ere; bestela, interneteko helbide honetan ere jaso ahal izango da: www.ej-gv.net.
Eskatzaileek leku hauetan aurkez ditzakete eskabide-orria eta gainerako agiri osagarriak: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailean; Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak lurralde historiko guztietan dituen lurralde-bulegoetan; eta azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako lekuetan (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).
Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunean hasiko da; amaitu, berriz, 2010eko apirilaren 30ean.
Lehenengoa. Deialdi-ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu dakioke Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 10a.
Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordea,
JUAN IGNACIO GOICOLEA RUIGÓMEZ.


