Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko martxoaren 11koa, Hezkuntzako sailburuordearena; honen bidez, 2010. urtean irabazi asmorik gabeko erakundeei diru-laguntzak ematen zaizkie, hain zuzen, ikasle ijitoei zuzendutako hezkuntza-jarduerak eskolaren esparruan garatzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin lankidetzan jarraitu dezaten edo lankidetzan hasi daitezen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko martxoaren 11koa, Hezkuntzako sailburuordearena; honen bidez, 2010. urtean irabazi asmorik gabeko erakundeei diru-laguntzak ematen zaizkie, hain zuzen, ikasle ijitoei zuzendutako hezkuntza-jarduerak eskolaren esparruan garatzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin lankidetzan jarraitu dezaten edo lankidetzan hasi daitezen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 64
  • Hurrenkera-zk.: 1935
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/03/11
  • Argitaratze-data: 2010/04/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko azaroaren 11ko Aginduan ezarritakoarekin bat etorriz (ikasle ijitoei zuzendutako hezkuntza-jarduerak eskolaren esparruan garatzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin lankidetzan jarraitu nahi duten edo lankidetzan hasi nahi duten irabazi asmorik gabeko erakundeentzat dirulaguntzak deitzen dituen agindua).

Aurkeztutako eskabideen espedienteak gainbegiratu eta epaimahai kalifikatzailearen proposamena aztertu da, deialdiaren aginduaren 7. eta 8. artikuluak aplikatuta.

Lehenengoa. 2010eko ekitaldian, elkarteei diru-laguntza hauek ematea eta kasu bakoitzerako zehazten diren diru-kopuruak:

Elkartea

Asociación Lurraldea

Territorio Gehieneko diru-laguntza

Subvención máxima

Gao Lacho Drom Araba/Álava 81.555,45

Kale dor Kayiko Gipuzkoa 113.319,15

Kale dor Kayiko Bizkaia 217.414,65

Iniciativa Gitana Bizkaia 72.032,33

Bigarrena. Diru-laguntza ordaintzea.

Egindako gastuak itzul dakizkien, elkarteek zati bateko ordainketa egiteko eskatu ahal izango dute maiatzean eta irailean. Hona zati bateko ordainketen gehienezko zenbatekoak:

Elkartea

Asociación Lurraldea

Territorio Maiatza

Mayo Iraila

Septiembre

Gao Lacho Drom Araba/Álava 27.185,15 27.185,15

Kale dor Kayiko Gipuzkoa 37.773,05 37.773,05

Kale dor Kayiko Bizkaia 72.471,55 72.471,55

Iniciativa Gitana Bizkaia 24.010,78 24.010,78

Ordainketok egiteko, urtarrilaren 1etik apirilaren 30era eta maiatzaren 1etik abuztuaren 31ra bitarteko aldietan egindako gastuak justifikatu beharko dira.

Erabateko likidazioa noiz-eta itzultzeke dauden gastuak - irailaren 1a eta abenduaren 31 bitartekoak- justifikatu, eta, gainera, urtean egindako jardueren memoria, garatutako proiektuaren memoria ekonomikoarekin batera, aurkeztu ondoren. Memoria horretan, proiektua garatzean izandako diru-sarrera eta gastu guztiak zehatz-mehatz agertu beharko dira.

Aurreko puntuan aipatutako dokumentazioa 2011ko urtarrilaren 15a baino lehen aurkeztu beharko zaio Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari, eta Balorazio Batzordearen berariazko onarpena jaso beharko du.

Hirugarrena. Elkarte batzuk kanpo geratzen dira, adierazitako arrazoiengatik. Hona erakundeak eta arrazoiak:

  • Asociación Cultural Germinal. Balorazioaren a) atalean 5 puntu ez lortzeagatik (7.2 artikulua).

    Por no conseguir 5 puntos en el apartado a) de la puntuación (artículo 7.2)

  • Asociación Mujeres Gitanas del País Vasco Chamelamos Adikerar. Eskaera epez kanpo emateagatik (4.1 artikulua).

    Por entregar la solicitud fuera de plazo (artículo 4.1)

  • Asociación de Mujeres I-Romi. Zerga-eginbeharrak ez betetzeagatik (4. artikulua).

    Por incumplimiento de las obligaciones tributarias (artículo 4.g)

  • Asociación Gazte Leku. Balorazioan 17 puntu ez lortzeagatik (7.2 artikulua).

    Por no conseguir 17 puntos en la puntuación total (artículo 7.2)

  • San José Escuela Asilo. Onuraduna ez izateagatik (2. artikulua).

    Por no ser entidad beneficiaria (artículo 2)

  • SOS Racismo. Balorazioaren a) atalean 5 puntu ez lortzeagatik (7.2 artikulua).

    Por no conseguir 5 puntos en el apartado a) de la puntuación (artículo 7.2)

Ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 11.

Hezkuntzako sailburuordea,

M.ª ANTONIA OZCARIZ RUBIO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik