- EBAZPENA, 2010eko martxoaren 11koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, Garapena Sustatzeko Lankidetza Fondoaren kargurako programetarako laguntzak lortzeko Mundukide Fundazioa kreditatzen duena. Adierazitako laguntzak apirilaren 3ko 57/2007 Dekretuak arautzen ditu. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko martxoaren 11koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, Garapena Sustatzeko Lankidetza Fondoaren kargurako programetarako laguntzak lortzeko Mundukide Fundazioa kreditatzen duena. Adierazitako laguntzak apirilaren 3ko 57/2007 Dekretuak arautzen ditu.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 70
- Hurrenkera-zk.: 2056
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/03/11
- Argitaratze-data: 2010/04/16
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Instituzional; Funtzio publikoa
Testu legala
Adierazitako Dekretuaren 10. artikuluak ezartzen du programetarako diru-laguntza lortzeko nahitaezkoa dela 12., 13., 14., 15., eta 16.1 artikuluetan ezarritako baldintzak eta ahalmenak kreditatzeko aldeko eta indarreko ebazpena ematea. Kreditatzeko formularioa dekretu arautzailearen eranskinean dago.
Dekretuaren 11. artikuluak ezartzen du Garapen Lankidetzarako zuzendariak ebatziko duela kreditatze-eskaera hori, eta 36 hilabeteko indarraldia izango duela argitaratzen denetik hasita.
2010eko martxoaren 2an, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzara bidalitako idazkiaren bitartez, Garapena Sustatzeko Lankidetza Fondoaren kargurako programetarako laguntzak lortzeko kreditatze-eskaera egin zuen Mundukide Fundazioak.
Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak eskabide horren aldeko txostena eman du, eta horregatik, honako hau
Lehenengoa. Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren (GLSF) kargurako programetarako laguntzak lortzeko Mundukide Fundazioa kreditatzea, 36 hilabeteko indarraldiarekin, ebazpen hau EHAAn argitaratzen denetik hasita. Denbora-tarte horretan, Mundukide Fundazioak aukera izango du GLSFren kargurako programetarako laguntzak lortzeko deialdietara zuzenean aurkezteko, deialdi bakoitzean kreditatzeko premiarik izan gabe.
Bigarrena. Kreditatze-indarraldian zehar, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak aukera izango du egokitzat jotzen dituen eguneratzeak eta/edo argibideak eskatzeko Mundukide Fundazioari, erakundearen administrazio-betebeharrak eta ahalmenak betetzeari dagokionez. Ikusten bada erakundeak ez duela betetzen eskatutako baldintza eta ahalmen horietakoren bat, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak ofizioz hasiera eman ahal izango dio kreditatze hori baliogabetzeko espedienteari.
Hirugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Gizarte Gaietako sailburuordeari hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 11.
Garapen Lankidetzarako zuzendaria,
MARTA ARES GODOY.


