Euskadi.eus
  • 7/2010 EBAZPENA, martxoaren 11koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak egindako zenbait hitzarmen, beherago zehaztutakoak, argitaratzea xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

7/2009 EBAZPENA, martxoaren 11koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak egindako zenbait hitzarmen, beherago zehaztutakoak, argitaratzea xedatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 229
  • Hurrenkera-zk.: 5668
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/03/11
  • Argitaratze-data: 2010/11/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Eusko Jaurlaritzak zenbait hitzarmen sinatu dituenez gero, publikotasun egokia izan dezaten, honako hau

Avanza Planaren eremuan ETE Digitala programa garatzeko Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioarekin sinatutako lankidetza hitzarmenaren 2009ko Adenda. I.eranskinean dago jasota.

Lankidetza protokoloa, Sustapen Ministerioaren, Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Foru Aldundiaren, Vitoria-Gasteizko Udalaren eta Adif, Administrador de Infraestructuras Ferroviarias sozietatearen artekoa, Gasteizen trenbide-sare nagusia birmoldatzeko. II. eranskinean dago jasota.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Zumarragako Udalaren arteko lankidetza hitzarmena Zumarragan bidaiarien geltoki intermodal bat eraikitzeko. III. eranskinean dago jasota.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Beasaingo Udalaren arteko lankidetza hitzarmena Beasainen salgaien errepideko garraioan dabiltzan ibilgailu astunentzat oinarrizko garraio eremu bat eraikitzeko. IV. eranskinean dago jasota.

Euskal Herriko Unibertsitatearekin eta Unesco Etxearekin lankidetza hitzarmena, paisaiaren arloan prestakuntza eta ikerketak egiteko lanerako dinamikak eta bitarteko egokiak lortzeko lan estrategiak sortzeko. V. eranskinean dago jasota.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 11.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko

Harremanetarako zuzendaria,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.

AVANZA PLANAREN EREMUAN PROPOSATUTAKO PROGRAMA GUZTIAK GARATZEKO INDUSTRIA, TURISMO ETA MERKATARITZA MINISTERIOAREN ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILAREN ARTEKO LANKIDETZARAKO HITZARMEN MARKOAREN 2009ko ADENDA.

Madril, 2009ko abenduaren 18a.

BILDU DIRA:

Alde batetik, Telekomunikazioetako eta Informazioaren Gizarterako Estatuko idazkari Francisco Ros Perán jauna, kargu horretarako apirilaren 21eko 562/2008 Errege Dekretu bidez izendatua, maiatzaren 12ko ITM/1332/2008 Aginduaren 2.1 idatz-zatian ezarritakoaren arabera Departamentuaren titularrak emandako ahalmenak gauzatuz. Agindu honen arabera Industria, Turismo eta Merkataritza ministroaren eskumenak eskuordetzen dira, eta goragoko beste organo batzuen eta Departamentuko zuzendarien eskumenen eskuordetzeak onartzen dira.

Beste aldetik, Pedro Hernández González jauna, maiatzaren 12ko 177/2009 Dekretuaren arabera Eusko Jaurlaritzaren Berrikuntza eta Teknologiako sailburuorde gisa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren izenean eta ordezkaritzan, 2009ko urriaren 13ko Jaurlaritzaren Kontseiluaren Erabakiaren bidez kargu horretarako izendatu baitzuten.

Bi alderdiek dagokien ordezkaritzaren arabera jardun dute, eta elkarri onartu diote dokumentu hau sinatzeko behar den legezko gaitasuna dutela. Hortaz

HONAKO HAU ADIERAZTEN DUTE:

  1. Europako Batzordeak «Europako Informazioaren Gizarte bat, hazkundea eta enplegua sustatzeko» izeneko i2010 Planean (2005eko maiatzaren 31n argitaratu zen) Estatu Kideei emandako agindua betetzeko egin da Avanza Plana. Aginduak honako hau zioen: Berrikuntza Programa Nazionalak urtea amaitu baino lehen gauzatu behar dira, eta, bertan, Informazioaren Gizarterako (IG) dituzten lehentasunak definitu behar dituzte 2005eko apirilean Europako Batzordeak Hazkunderako eta Enplegurako hartutako Orientazio Integratuen ildo beretik.

  2. 2005-2010erako Avanza Planak, planaren bigarren erdi honetan Avanza2 esango diogunak, 1.500 milioi euroko aurrekontua izango du 2009an.

    Avanza2 planak, eskaintza dinamizatu ez ezik (helburu hori lortu da dagoeneko, neurri handi batean), eskaria sustatu nahi du ere, eta, gainera, sektorearen garapenari emandako bultzada aprobetxatu nahi du IKTen industria propio bat sendotzeko, sektore estrategikoetan espezializatua eta betiere ETEei begira, ahalegin gehienak horrelako enpresen alde eginez.

    Avanza2 planak enpresa-ekimena sustatzen jarraitu nahi du, ETEei dagokienez bereziki, eta hori ez ezik, horrelako enpresei emandako laguntza nabarmen areagotu nahi du ere, Espainiako enpresa-sarearen oinarri nagusia osatzen dutela aintzat hartuta.

    Avanza2 planak Informazio Gizartearen garapena bultzatzen jarraituko du, zerbitzu publiko digitalak hedatuz, eduki digitalak eta IKTekin zerikusia duten produktu eta zerbitzuak garatuz, Etorkizuneko Internet deiturikoa eraikitzeko, eta LTD Lurreko Telebista Digitalerako trantsizioa lortzeko azpiegiturak berrituz eta ezarriz, besteak beste.

    Avanza2 plana honako bost jardun-ardatz hauen bitartez egituratu da:

    IKTen sektorea garatzea (bereziki ETEetan eraginez).

    Zerbitzu publiko digitalak.

    Trebakuntza: herritarrak eta ETEak.

    Azpiegitura.

    Konfiantza, segurtasuna eta irisgarritasuna.

  3. Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak Avanza Plana garatzeko 2006ko azaroaren 6an sinatutako lankidetzarako hitzarmen markoan, hitzarmen horren xedea gauzatzeko urtero Adendak sinatuko direla aurreikusten da.

  4. Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioari dagokionez, Eusko Jaurlaritza ari da IGa sustatzen Euskadi Informazio Gizartean Planean bildutako hainbat programa, ekimen eta jardunen bitartez. Izan ere, Informazioaren Gizarteari dagokionez, Eusko Jaurlaritzaren politiken erreferentzia-esparru gisa finkatu da plan hori.

  5. Avanza Plana garatzeko Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren arteko Lankidetza Hitzarmenaren 2006rako 1. Adendan Hitzarmenaren xede direla-eta gauzatu diren jardunak bildu dira, zehatz-mehatz aipatuta eta kuantifikatuta, baita bi erakundeen artean finantzatu beharreko neurriak ere: Herritarrak eta Enpresak. Adenda horretan, honako hauek bildu dira: 1. Jarduna. Premia bereziak dituzten herritarrak IGan sartzeko ikastaroetarako proiektua; 2. Jarduna. KZlankidetza; eta 3. Jarduna. Hobeki Digitala programa.

    Avanza Planaren barruan ETE Digitala programa garatzeko Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren arteko lankidetza-hitzarmenaren ondorengo Adendak, bigarrena eta hirugarrena, 2007. urterako Hobeki Digitala programaren barruan egin diren jardunen deskribapen zehatza biltzen dutela, bertan jardunak espezifikatuta eta kuantifikatuta.

  6. Adenda honetan bildutako jardunak helburu desberdinetara bideratuko dira, kokatzen diren eremuaren arabera:

    Herritartasun Digitalaren eremuan:

    Banda zabalaren sarbidea etxe gehiagotara hedatzea, landa-munduan bereziki. ITMMak, autonomia-erkidegoekin elkarlanean, landako eta isolatutako eremuetarako banda zabaleko plana jarri du abian. Espainiako azpiegitura-maila gure inguruko herrialdeen mailaren parean dago, baina banda zabala oso gutxi erabiltzen da landa-eremuetan. Hortaz, eremu horietan banda zabalaren erabilera sustatuko duten jardunak jarri behar dira abian.

    Premia bereziak dituzten herritarrentzako doako sarbide publikoko azpiegiturak handitzea, herritar guztiek Interneten sartzeko aukera dutela ziurtatzeko.

    Prestakuntza-planetan, tokiko garapeneko agenteentzako IKTen alorreko prestakuntza sartzea, eta agente horien kontratazioa sustatzea, doako sarbide publikoko zentroak dinamizatzeko. Alfabetatze digitaleko jarduerak etengabe egiteko aukera emango du jardun horrek.

    Irisgarritasuna aintzat hartzea, Autonomia Erkidegoak abian jarri beharreko jardunen ezinbesteko baldintza gisa.

    Mendetasun-egoeran daudenen zentroentzako jardunak indartzea, IKTen soluzioak baliatuz bizitza independentea errazteko, unibertsaltasuneko, kalitate handiko eta iraunkortasuneko irizpideei jarraiki.

    Etxeetan Interneten prestakuntza eta aholkularitza aintzat hartuko dituzten zerbitzuen prestazioa sustatzea.

    Kanpaina egokien bitartez, banda zabaleko Interneten erabileraren abantailak zabaldu eta hedatzea, baita informatika-ekipamenduaren erosketa finantzatzeko eskuragarri dauden tresnak ere.

    Informazioko, jakintzako eta zerbitzuetako plataformak sortzeko proiektu eta ekintzak, segurtasun-arazoei erantzuteko zentroak abian jartzea eta horien jarduna azkar eta eraginkortasunez ahalbidetuko dutenak.

    Proiektu horiei prestakuntzako eta kalitate-aholkularitzako planak eransteko aukera dago, abian jartzeko prozesuetan.

    Administrazio Elektronikoaren eremuan:

    Administrazio elektronikoko zerbitzu eta aplikazioak. Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren eskutik tokiko eta erkidegoko eremuan garatzen ari diren jardunak osatzeko edo indartzeko baliagarri izan daitezke proiektu horiek, honako alderdi hauei dagokienez:

  1. Tokiko eta erkidegoko administrazioaren barne-kudeaketa modernizatzeko tresna edo soluzio teknologikoak ezartzeko proiektuak, langileak tresna horien erabileran prestatzeko jardunak barne.

  2. Zerbitzu publikoen eta herritarren arteko elkarreragina hobetzeko jardunak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak txertatuz.

  3. Administrazio publikoen arteko jardunak erraztuko dituzten aplikazioak ezartzeko proiektuak.

    Tokiko eta erkidegoko herritar eta enpresentzako zerbitzu digitalak:

    Informazioaren eta komunikazioen teknologiak erabiliz, zerbitzu publikoak hobetzeko helburua duten proiektuak, honako alderdi hauekin zerikusia dutenak bereziki: merkataritza elektronikoa, telelaguntza, kulturarekin, turismoarekin eta aisiarekin zerikusia duten zerbitzuak, eta premia bereziak dituzten kolektiboen irisgarritasuna errazteko zerbitzuak.

    Proiektu horietarako zenbateko osoa Adendaren zenbateko osoaren % 40 izango da gehienez.

    ETE digitalaren eremuan:

    ETEek digitalizazio-mailari dagokionez sektore eta/edo kokapen geografiko jakin batean dituzten ezaugarriak, teknologia-diagnostikoari buruzko azterlan egokiak eginez.

    Merkatuan eskuragarri dauden IKT soluzio sektorial edo horizontalen (aplikazioak edo zerbitzuak) ezarpena, ETE parte-hartzaileen digitalizazio-maila hobetzera bideratuak, ETE Digitalaren ezaugarritze-kontzeptuan definitutako mailetan eta parametroetan bilduak.

    IKTak eta horietan oinarritutako negozio-soluzioak txertatzea lortzeko, ETEetatik hurbil dauden Preskriptoreak erabiltzea, hain zuzen ere preskriptore horiekin erlazionatutako ETEen digitalizazio-maila hobetzera bideratutako preskriptoreak erabiltzea.

    Administrazio-kudeaketako prozesuetan faktura elektronikoa txertatzeak, erakundeen modernizazioan eta informatizazioan aurrera egiteko aukera eskaintzen du. Horri esker, kostuen eraginkortasunean aurrera egingo dugu, lehiakortasuna hobetuko dugu eta enpresaburuen, profesionalen eta merkatuko gainerako agenteen produktibitateak gora egingo du.

    Autonomia Erkidegoek, Estatutuek onartu dizkieten eskumenak betez, faktura elektronikoaren erabilera orokortzeko helburuarekin beren lurraldean garatu beharreko jarduerak bildu ahal izango dituzte Adenda honetan.

    ETEen parte-hartze efektiboa erraztea, nola merkatu elektronikoetan kontratazio publikoaren merkatuak barne hala enpresa talde berritzaileetan, IKT zerbitzu-hornitzaileen eta ETEen artean.

    ETEek Administrazio Publikoekin dituzten harremanetan faktura elektronikoaren eta prozedura telematikoen erabilera bultzatzea.

    ETEei aholkularitza pertsonalizatua ematea enpresa-prozesuak hobetzeko IKTak erabiltzeari dagokionez, diagnostikoak eta hobekuntza-planak landuz.

    Azaldutakoaren arabera eta lankidetza hori zehaztearren, bi alderdiek Adenda hau sinatzea erabaki dute, honako erabaki hauen arabera arautuko dena:

    ERABAKIAK

    Lehenengoa. Xedea.

    Honako hau da Adenda honen xedea: Avanza Planaren esparruan garatu beharreko jarduerei dagokienez, Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren eta Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren arteko lankidetzaren, laguntzaren eta baterako finantziazioaren baldintzak zehaztea. Adenda honen eranskinean zehatz-mehatz adierazitako jardueren eta programen gauzatzean zehazten dira baldintza horiek.

    Bigarrena. Telekomunikazioetarako eta Informazio Gizarterako Estatu Idazkaritzaren konpromisoak.

    Telekomunikazioetarako eta Informazio Gizarterako Estatu Idazkaritzak, Adenda honen bitartez, honako ekintza hauek gauzatzeko konpromisoa hartu du:

    Bosgarren idatz-zatian bildutako zenbatekoak ordaintzea.

    Programa betetzeko Autonomia Erkidegoek gauzatuko dituzten neurriak garatzeko jardun-esparrua proposatzea.

    Avanza Planaren jardunaren esparruan garatzen diren jarduera guztien jarraipenerako eta azterketarako Bulego Teknikoa.

    ITMMko ordezkariek Adendaren hedapeneko, dibulgazioko eta marketineko jardueretan parte hartzea Euskal Autonomia Erkidegoan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren eskaerari jarraiki.

    Avanza Planaren web-orria (www. planavanza.es) kudeatzea. Autonomia Erkidegoek gauzatutako ekintzak, ekintza horien emaitzak eta horien inpaktuaren azterketa biltzen dira web-orri horretan.

    Hirugarrena. Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren konpromisoak.

    Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioak, Adenda honen bitartez, honako ekintza hauek egiteko konpromisoa hartu du:

    Bosgarren idatz-zatian bildutako zenbatekoak ordaintzea.

    Adenda honi erantsitako dokumentuan adierazitako jardunak gauzatzea.

    Adenda Euskal Autonomia Erkidegoan hedatzeko eta dibulgatzeko jarduerak. Horretarako, ITMMko ordezkarien parte-hartzea eta laguntza izan dezake.

    Adenda honen eremuan garatzen diren neurri guztietan eta programan bildutakoen artean gauzatzen diren jardun eta proiektu guztietan, esanbidez aipatu beharko da ITMMak eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioak batera finantzatu dituztela eta erakunde horiek lankidetzan aritu direla. Era berean, Autonomia Erkidegoaren Administrazioak onuradunei jakinaraziko die gauzatutako jardunek eta proiektuek ITMMaren finantziazioa dutela.

    Avanza Planaren logotipoa eta Avanza Planaren web-orriaren helbidea Adenda hau garatzeko egiten diren jarduera eta ekintza guztietan agerrarazi beharko dira.

    Laugarrena. Kudeaketa eta gauzatzea.

    Avanza Plana garatzeko Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak eta EAEko Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak 2006ko azaroaren 6an sinatutako Lankidetzarako Hitzarmen Markoaren Adendaren garapenaren kudeaketa eta lehen idatz-zatian definitutako xedea gauzatzeko beharrezkoak diren ekintzen gauzatzea adierazitako Hitzarmen Markoan ezarritako araudiaren araberakoak izango dira.

    Zehazkiago:

    Autonomia Erkidegoaren Administrazioak zuzenean edo Autonomia Erkidegoko Zuzenbide Publikoko Erakunde baten edo Enpresa Publiko baten bitartez gauzatu ahal izango ditu Adenda honen arabera bere gain hartutako konpromisoak. Konpromiso horiek gauzatzeko Autonomia Erkidegoak ematen dituen kudeaketa-enkarguek honako hauetan ezarritakoa bete beharko dute: 30/1992 Legearen 15. artikulua (azaroaren 26ko Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoarena eta Administrazio Prozedura Erkidearena) edo Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legea eta haren legeria osagarria, bidezko denean.

    Adenda honen eremuan Autonomia Erkidegoaren Administrazioak edo adierazitako Zuzenbide Publikoko Erakundeak edo Enpresa Publikoak (Autonomia Erkidegokoak) ezartzen dituen kontratuek Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legean eta horren legeria osagarrian xedatutakoari jarraitu beharko diote.

    Legez ezarritako eta indarrean dagoen edozein prozeduraren bitartez Adenda honen babespean ematen diren laguntzak honako hauen esparruan ezarritakoaren araberakoak izango dira: 38/2003 Legea (Diru-laguntzen Lege Orokorra, azaroaren 17koa), 887/2006 Errege Dekretua (uztailaren 21ekoa, aurreko legea garatzen duen arautegia onartzen duena), eta, hala badagokio, diru-laguntzak arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudia.

    Bosgarrena. Finantziazioa.

    2009. urterako jardunen finantziazioa Hitzarmena sinatu duten Administrazioen artean banatuko da, honela:

    2009. urtea

    Finantzatzaileak Ekarpen ekonomikoak (euro)

    ITMM 673.371

    AE 673.371

    Administrazio Publikoak, Guztira 1.346.742

    Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioari batera finantzatzeko funtsak transferituko dizkio Adenda hau sinatzean, hau da, 673.371 euro, 2009. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorretako 20.14.467I.759 aurrekontu-partidaren kontura.

    Zenbateko horiek dagokion aldian justifikatzeko, ITMMak bidezkotzat jotzen dituen faktura, ordainagiri eta bestelako dokumentu guztiak eskatu ahal izango ditu.

    Finantziazio hori bateragarria da helburu bera duen beste edozein diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderekin, estatuak, Europar Batasunak edo nazioarteko edozein erakunde publikok zein pribatuk emana.

    Seigarrena. Aldebiko Batzordearen eskumenak.

    Sinatutako Lankidetzarako Hitzarmen Markoaren zazpigarren klausulan definitutako Aldebiko Batzordeak honako eskumen hauek ditu, besteak beste: sortzen diren interpretazio- eta betetze-arazoak konpontzea, eta egin beharreko jardunak eratzen dituzten eta eranskin honetan deskribatuta eta xehatuta ez dauden jarduera teknikoen nondik norakoa zehaztu, xehatu eta mugatzea.

    Era berean, Batzorde horri dagokio jardunen kontrola eta jarraipena, eta jardueren aurrerapenari buruzko txostenak eta gastuen egoera-orriak gainbegiratzea eta onartzea, baita Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioak aurkezten dituen justifikazio-dokumentuak ere, eta hori guztia hartarako aktetan bilduko da.

    Zazpigarrena. Iraupena.

    Adenda hau sinatzen den egunean hasiko da indarrean eta eta 2010eko abenduaren 31n amaituko da.

    Epe hori urtero luzatu ahal izango da alderdi guztiek hori erabakitzen badute, dagozkion luzapen-adenden bitartez.

    Luzapen horiek Hitzarmen Markoaren indarraldiaren luzapenen eragonpean egongo da.

    Zortzigarrena. Araubide juridikoa eta auzigaiak.

    Adenda hau administrazio-mailakoa da eta Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen 4.1.c) artikuluan barne hartuta dago, horren aplikazio-eremutik kanpo geratuz, betiere sor daitezkeen zalantzak eta hutsuneak konpontzeko aipatu Legeko printzipioak eta irizpideak aplikatzeko aukera bazter utzi gabe, hitzarmena bere klausulen arabera arautuz, eta ordezko gisa, Zuzenbide Administratiboaren arau orokorren arabera.

    Adenda honi aplikatuko zaion araubide juridikoa Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko Lehen Tituluan ezarritakoa izango da.

    Adenda hau interpretatzean eta gauzatzean sortzen diren eztabaidak bi alderdiak ados jarrita konpondu beharko dira, hitzarmen markoaren Aldebiko Batzordean.

    Akordiorik lortzen ez bada, sortzen diren eztabaidak Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezartzen denari jarraiki konpondu beharko dira.

    Bederatzigarrena. Suntsitzeko arrazoiak eta ondorioak.

    Adenda hau alderdi sinatzaileak ados jarrita, edo alderdietako batek erabaki duelako suntsitu ahal izango da, Adendaren edukia osatzen duten xedapenak betetzea eragozten edo galarazten duten salbuespenezko eta justifikatutako kausak daudenean, betiere horren amaiera bi hilabeteko aurrerapenaz iragartzen bada.

    Adierazitako arrazoiengatik edo indarraldia amaitzeagatik Adenda iraungitzen bada, ordura arte hartutako obligazioen likidazio ekonomikoa eta administratiboa egingo da, eta gauzatzen ari diren jardunak ez dira etengo erabat amaitzen diren arte.

    Eta ados daudela adierazteko Adenda honen bi ale sinatu dituzte, ondorio bakarrerako, goiburuan azaltzen diren lekuan eta egunean.

    Telekomunikazioetarako eta

    Informazioaren Gizarterako Estatu idazkaria,

    FRANCISCO ROS PERÁN.

    Eusko Jaurlaritzaren Berrikuntza

    eta Teknologiako sailburuordea,

    PEDRO HERNÁNDEZ GONZÁLEZ.

  1. jarduna. Hobeki Digitala Programa.

  1. Deskribapena eta jarduna garatuta lortu nahi diren helburuak.

    Hobeki Digitala Programa, Euskadi Informazio Gizartean Planaren barruan kokatuta dago. Programaren helburua enpresetan IKTak ezartzeko Planak bultzatzea da, eta enpresak aukeratutako eta lehenetsitako IKTak ezartzeko berariazko proiektuak babestea.

    Eustatek egindako azterlanetatik ondorioztatzen denez, EAEko enpresetan Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien ekipamendu- eta erabilera-maila desberdina da enpresaren tamainaren arabera. Hori dela-eta, ezinbestekoa da EAEko enpresek IKTak erabil ditzaten bultzatzea, ahaleginak batez ere enpresa txikietan oinarrituz.

    Hortaz, programa horren helburu nagusia honako hau da: ETEetako barne-prozesuen eta bezeroekin, hornitzaileekin nahiz administrazioekin dituzten harremanen prozesuen hobekuntza eta digitalizazioa bultzatzea, IKTak erabiliz.

    Ildo horretan, jardun horrek hainbat neurri biltzen ditu. Neurri horiek honako tipologia hauetako bati dagozkio:

    Premien diagnostikoa eta/edo IKTak enpresetan Ezartzeko Planak lantzea. Plan eta diagnostiko horiek erakunde edo enpresa espezializatuek egingo dituzte, enpresa eskatzailearekin akzioen edo partaidetzen bidez zuzeneko nahiz zeharkako loturarik ez duten enpresa espezializatuek, hain zuzen ere.

    Enpresaren negozio-prozesu guztia edo haren zati bat digitalizatzeko IKTak Ezartzeko Planak gauzatzea, betiere honako jardun hauekin lotura badute: Negozio Elektronikoa, Marketin Elektronikoa, erosketak (e-Procurement), Merkataritza Elektronikoa, Merkatu Birtualak, enpresaren webguneak, enpresaren Intraneta eta/edo Extraneta, eta abar. Honako proiektu hauek garrantzi berezia dute:

    • Enpresan Faktura Elektronikoa ezartzeko proiektuak.

    • Barne Komunikazioko Sistemak diseinatzea eta ezartzea, wiki motako tresnetan oinarrituta.

    • Zaintza Teknologikoko Tresnak ezartzeko proiektuak.

    • Enpresaren nazioartekotze-proiektuen ondorioz Informazio Sistemak Egokitzeko proiektuak.

  2. Adierazleekin neurtzea garapenaren amaieran.

    Interneterako konexioa duten enpresak.

    Banda zabalaren bidez Interneterako sarbidea duten enpresak.

    Web-orria duten enpresak.

    Internet bidez erosi izan duten enpresak.

    Internet bidez saltzen duten enpresak.

    Adierazleen jarraipen eraginkorra egiteko eta jardunak atzemandako aukerei egokitzeko, Ministerioak behar diren tresnak eta galdesortak emango ditu.

  3. Diru ekarpenak edo ekintza osagarriak.

    2009. urtea

    ITMM 673.371 euro

    AE 673.371 euro

    Guztira 1.346.742 euro

  4. Inbertsioen justifikazioa eta hartarako epea.

    2010. urtea

    AE 1.346.742 euro

    Guztira 1.346.742 euro

  5. Jardunaren koordinazioaren eta jarraipenaren ordezkari arduraduna.

    Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 5a.

PARTE HARTZAILEAK:

José Blanco López jauna, Sustapen ministroa.

Iñaki Arriola López, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua.

Xabier Agirre López jauna, Arabako Diputatu Nagusia.

Patxi Lazcoz Baigorri jauna, Vitoria-Gasteizko alkate-udalburua.

Antonio González Marín jauna, ADIF Administrador de Infraestructuras Ferroviarias-eko lehendakaria.

Bildutakoek nork bere administrazioaren izenean protokolo hau sinatzeko behar den gaitasuna onartzen diote elkarri.

Estatuko Administrazio Orokorrak eskumena dauka interes orokorreko herri-lanen eta autonomia erkidego bat baino gehiago hartzen dituzten trenbide eta lurreko garraioen arloan (Konstituzioaren 149.1.24 eta 149.1.21 artikuluak).

Era berean, Estatuko Administrazio Orokorrari dagokio interes orokorreko trenbide-sarea osatzen duten trenbide-azpiegiturak arautzea, Trenbide Sektoreari buruzko azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 1. eta 4. artikuluetan xedatutakoari jarraituz. Gainera, Estatuko Administrazio Orokorraren lana da interes orokorreko trenbide-sarean sartutako trenbide-azpiegituren plangintza egitea ere.

Administrador de Infraestructuras Ferroviaria enpresa-erakunde publikoa (aurrerantzean ADIF), Azpiegituren Idazkaritza Nagusia tarteko, Sustapen Ministerioari atxikitako erakunde publikoa da, nortasun juridiko propioa dauka, bere helburuak lortzeko jarduteko gaitasuna eta ondare propioa ditu, eta Trenbide Sektoreari buruzko azaroaren 17ko 39/2003 Legean, Estatuko Administrazio Orokorraren antolamendu eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 14ko 6/1997 Legean, aurrekontuen gaineko legeriak eta aplikatu beharreko gainerako arauetan ezarritakoek eraentzen dute. ADIFek, bere egitekoen barruan, kudeaketa-autonomia dauka, baina, betiere, kontuan izaten du interes publikoa bermatu behar duela, gizartearen beharrei ahalik eta kalitate handienarekin erantzun, erabiltzaileen segurtasuna zaindu, eta trenbide-sistema eraginkortasun globala lortu.

Eusko Jaurlaritzaren eskumenekoak dira Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan abiatu eta amaitzen diren salgaien eta bidaiarien garraioaren antolamendua, lurraldearen antolamendua, hirigintza, herri lanak, lurreko garraioa eta, oro har, erkidegoko ekonomiaren garapenaren sustapena.

Arabako Foru Aldundia lurralde historiko barruko herri-lanen eta lurreko garraioaren, eta, oro har, Arabaren ekonomiaren garapena bultzatzeko eskumenen titular da.

Vitoria-Gasteizko Udalak, berriz, hirigintzaren antolamendu, kudeaketa, exekuzio eta diziplinaren inguruko eskumenak eta beste herri-administrazioenak diren eskumenen osagarri diren jarduerak burutzeko ardura du.

Protokolo hau sinatzeko dagoen beharra ikusirik eta egokitasuna kontuan izanda

ADIERAZI DUTE:

Lehenengoa. Sustapen Ministerioa, Plangintzaren eta Azpiegituren Estatu Idazkaritzaren bidez, Vitoria-Gasteizko trenbide-sare nagusia birmoldatzeko behar diren jarduketak garatzen ari da, 2005-2020 Azpiegituren eta Garraioaren Plan Estrategikoaren baitan (PEIT plana).

Bigarrena. Egungo bidaiari-geltokia hiriaren iparralderako aurreikusi den erdigune berrira eramanda, bidaiariei eskaintzen zaizkien zerbitzuak hobetu egin nahi dira, eta benetako garraio-geltoki intermodal bat egin, seguruenik nabarmen ugarituko diren tren-zerbitzuak behar bezalako baldintzetan eskaini ahal izateko, irisgarritasuna hobetzeko eta garraiobide batetik bestera azkar eta eroso aldatzea ahalbidetzeko.

Hirugarrena. Alde guztiak bat datoz arestian aipatutako helburuekin eta uste dute helburu hori gainera osatu egin behar dela, trenbideak hiri erdian osatzen duen korridorea hobeto integratuz, horrela, trenbide-instalazioen birmoldaketaren ondorioz libre geratzen den lekua urbanizatutakoan, hiritarrentzako espazio, berdegune eta komunikazio-ardatz berriak sortzeko, halako moldez non, Geltokiko plaza dela medio, hiriaren ekialdea eta mendebaldea zabalgunearekin lotuko dituen bulebar berri bat taxutuko den.

Laugarrena. Sinatzaileek argi dute, trenbideak gehiago beharko ez dituen lurzoru-eremuak libratuko direnez eta erasandako eremuak hiriaren erdi aldean daudenez, posible izango dela horien trukean diru-baliabideak eskuratzea, eta hori behar bezala inbertituz gero, behar diren azpiegitura eta hirigintzako jarduketak ordaindu ahal izango direla.

Bosgarrena. Helburu horiek lortu ahal izateko, Sustapen Ministerioa Vitoria-Gasteizko trenbide-sare nagusiaren birmoldaketari buruzko informazio-azterlana ari da idazten, eta horren barruan honako parametro hauek jasoko dituen konponbidea sartuko da:

Egungo trenbide-geltokiaren ordez garraiobideen arteko intermodalitatea erraztuko duen bidaiari-geltoki berri bat jartzea, aurreikusten den trenbide-zerbitzuen hazkundeari aurre egiteko eta gainerako garraiobideetara aldatzea errazteko gai izango dena.

Geltoki berriaren zerbitzurako lurpeko trazadura bat eraikitzea, UIC nazioarteko zabalerako abiadura handiko trenentzat eta iberiar zabalerakoentzat, Gasteiz-Bilbao-Donostia abiadura handiko linearako eta Madril-Hendaia linearako balioko duena.

Seigarrena. Sinatzaile guztiek uste dute elkarrekin eta era koordinatuan egin behar dela lan, administrazio bakoitzaren eskumenei zor zaien errespetuarekin beti, eta honako irizpideak oinarri hartuta:

  1. Sustapen Ministerioak, eta kasuaren arabera, ADIFek, bere gain hartuko du abiadura handiko trenbidea Vitoria-Gasteizko hirian sartzeko jarduketen kostua.

  2. Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak, bakoitzak bere eskumenen esparruan, indarrean dagoen hirigintzako planeamenduan egin beharreko aldaketak izapidetu eta onartuko dituzte, protokolo honetan aurreikusitakoarekin bat, eta agiri honetan jasotako diru-baliabideak jarriko dituzte.

  3. ADIF enpresa-erakunde publikoak tren-geltoki berria ustiatu eta erabiliko du, bertan eskainiko diren garraio-zerbitzuen zerbitzu gehigarri, osagarri eta lagungarriei dagokienean, eta eraikinean jarriko diren merkataritza-jarduerei dagokienean, erabilera nagusiaren osagarri eta haiekin bateragarri direnean.

    Nolanahi ere, eta geltoki berriaren bidez intermodalitatea sustatzeko ezarritako helburuarekin bat, posible izango da eskumenak dituzten beste antolakunde eta erakundeekin akordioetara iristea, trenbide- eta autobus-terminalen ustiapenean, hainbat elementu funtzional amankomunean erabiltzeko, terminal bakoitzari dagozkion espazioak gorabehera.

    Alde guztiek protokolo honetan programaturiko jarduketa burutzeko gogoa azaldu dute, eta horiek horrela,

Lehenengoa. Protokoloa sinatzen duten administrazioek eta enpresa-erakunde publikoak erabaki dute bi hilabeteko epean sozietate bat sortzea (aurrerantzean sozietatea), guztiek adostuko duten izenarekin.

Sozietatean batzen diren erakundeek sozietatearen kapitalean izango duten partaidetza ekonomikoa 600.000 eurokoa izango da, honela banatuta:

Sustapen Ministerioa % 50

Eusko Jaurlaritza % 25

Arabako Foru Aldundia % 10

Vitoria-Gasteizko Udala % 15

Sozietatearen kapital osoa sozietatea eratzeko unean ordaindu beharko da.

Protokolo honen ondorioetarako, Sustapen Ministeriotzat, ministerioaz gain ADIF bera ere hartuko da, eta erakunde hori izango da, hain zuzen, Sustapen Ministerioari dagokion kapitalaren zatia harpidetuko duena.

Sozietateko administrazio-kontseiluaren lehendakari, lehendakariorde lehena, lehendakariorde bigarrena eta lehendakariorde hirugarrena Sustapen Ministerioko Plangintza eta Azpiegituren Estatu Idazkaria, Vitoria-Gasteizko alkatea, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua eta Arabako Diputatu Nagusia izango dira, hurrenez hurren, edo horiek izendatzen dituztenak. Administrazio kontseiluko idazkaria kontseiluak izendatuko du, sozietateko lehendakariaren proposamenean oinarrituta.

Sozietatearen estatutuetan aldeen ustez aparteko eragina duten erabakiak hartzeko behar diren gehiengo kalifikatuak zehaztu beharko dira.

Bigarrena. Sozietatea protokolo honetan aurreikusitako jarduketen koordinazioa eta obra horien ondorio den hirigintzaren eraldaketa errazteko eratuko da.

Sozietatearen funtsezko helburua da, protokolo honetan aurreikusitako jarduketen arabera, dagokion zatia finantzatzea, eta gainera, hirigintza-garapena eta libre utzitako lurretako azpiegitura-obren burutzapena kudeatzea, protokoloak aurreikusitako moduan.

Horretarako, aurreikusitako jarduketei dagokienean, sozietateak honako hauek egingo ditu:

  1. Eremu horretako hirigintza-jarduketa itundurako proposamen globala zehaztuko du.

  2. Hirigintzako eta garraioko jarduketen plangintza egitea eta burutzea ahalbidetuko duten azterlanak eta proposamenak prestatuko ditu, eta horien kostuak zehaztuko.

  3. Erabakitzen diren proiektuak aurrera eramateko egoki diren kudeaketa-tresnak sortzea proposatuko du, eta beraien arteko koordinazio beharrezkoa ere bermatuko du.

    Hirugarrena. Sustapen Ministerioak hartuko du trenbideen arloko jarduketen ardura. Horretarako, trenbidea Vitoria-Gasteiz hirian integratzeko proiektuaren informazio-azterlana izapidetu eta onartuko du, eraikuntza-proiektuak onartu aurretik.

    Laugarrena. Protokolo honetan aurreikusitako jarduketak, aipatu informazio-azterlan horrek jasoko dituenak, laburbilduz, honako helburu hauek lortzeko izango dira:

    Egungo trenbide-geltokiaren ordez garraiobideen arteko intermodalitatea erraztuko duen bidaiari-geltoki berri bat jartzea, aurreikusten den trenbide-zerbitzuen hazkundeari aurre egiteko eta gainerako garraiobideetara aldatzea errazteko gai izango dena.

    Geltoki berriaren zerbitzurako lurpeko trazadura bat eraikitzea, UIC zabalerako abiadura handiko trenentzat eta iberiar zabalerakoentzat, trenak Gasteiz-Bilbao-Donostia abiadura handiko linearanatz eta Madril-Hendaia linearantz bideratuko dituena.

    Konponbide horrek egungo trenbide-korridorea hirian integratzen uzten du, eta horrekin hesi-efektuaren ordez hiriaren bi aldeen arteko iragazkortasuna bermatzen da, eta aldi berean trenbidearentzat beharrezkoa ez den lurzorua libratzen, hirigintza aldetik eraldatzeko aukera emanez.

    Helburu horiekin bat, informazio-azterlanak honako hauek jasoko ditu:

    Bidaiari-geltoki berria, Latinoamerika plazaren eta Arriaga parkearen ondoan, eraikitzekoa den autobus-geltokiarekin lotuta, garraiobideen arteko intermodalitatea bermatze aldera.

    UIC zabalera izango duen burdinbide bikoitzeko trazadura berria, 11,0 km ingurukoa, egiten ari den abiadura handiko sareari (Burgos-Gasteiz eta Gasteiz-Bilbao-Donostia lineei) jarraipena emango diona, eta geltoki berriari zerbitzu emateko. Trazadura honek, batez ere Lakua-Arriaga ardatza zeharkatuko baitu, lurpean joango da Gasteizko urbanizaturiko aldean, hasi Zabalganatik eta Salbururaino, 6,8 km-ko luzeran.

    Zabalera iberikoa izango duen burdinbide bikoitzeko trazadura berria, 15,4 km ingurukoa, hau ere lurpean, eta aurreko horren paraleloan, Madril-Hendaia linearen jarraipen gisa.

    Bosgarrena. Sustapen Ministerioak eta ADIFek, jarduketaren eremuaren barruan, lurperatzeko lanen edota instalazioak lekuz aldatzearen ondorioz, trenbidearentzat behar ez diren lurrak zedarrituko dituzte, eta lur horietan protokolo honen araberako hainbat hirigintza-eragiketa burutuko da.

    Era berean, Sustapen Ministerioak eta ADIFek behar diren izapide guztiak egingo dituzte interes orokorreko tren-zerbitzuarentzat beharrezkoak ez diren lurrak eta trenbidearen jabari publikoan jarraitu behar duten lurzoruen hirigintza-aprobetxamendua desafektatzeko.

    Seigarrena. Sustapen Ministerioak eta ADIFek, jarduketa honen esparruan, tren-zerbitzuak eskaintzeko beharrezkoak ez diren edo pixkanaka libratuz doazen lurren desafektaziorako behar diren izapideak egingo dituzte, eta sozietatearen esku uziko, baina betiere, egungo instalazioen funtzionamendua bermatuz, harik eta ordezkoak benetan erabilgarri izan arte.

    Terrenoak formalki sozietatearen esku uzteko, berariazko akordioak sinatuko dira; horietan lurzoruaren jabe publikoek jaso beharreko kontraprestazioak zertan diren zehaztuko da, hain zuzen ere, protokolo honen laugarren erabakian jasotako jarduketak finantzatzea, hamalaugarren erabakian zehaztuko den lehentasun-hurrenkerarekin.

    Zazpigarrena. Protokolo honetan jasotako jarduketen kostua, gutxi gorabehera, 476 milioi eurokoa izango da.

    Aldeek hitz eman dute diru kopuru hori finantzatzeko, batetik Sustapen Ministerioak, Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Vitoria-Gasteizko Udalak ekarpenak egingo dituztela, eta bestetik, sozietateak Sustapen Ministerioaren eta ADIFen titulartasuneko lurzoruetako hirigintza-jarduketaren bidez lortuko diren diru-baliabideak erabiliko direla. Hona ekarpenen banaketa nola egingo den:

    1. Sustapen Ministerioak lurrazalean etorriko den abiadura handiko linea hartzeko, geltokiaren trenbide-sarbideen moldaketa finantzatuko du: Inbersioa: 142 milioi euro inguru.

      Inbertsio hori ADIFek egingo du, aurrekontu-aurreikuspenen arabera eta horretarako ezarriko diren prozedurei jarraituz.

    2. Eusko Jaurlaritzak jarduketa finantzatzeko 117 milioi euro jarriko ditu, aurrekontu-aurreikuspenen arabera eta horretarako ezarriko diren prozedurei jarraituz.

    3. Arabako Foru Aldundiak jarduketa finantzatzeko 50 milioi euro jarriko ditu, aurrekontu-aurreikuspenen arabera eta horretarako ezarriko diren prozedurei jarraituz.

    4. Gasteizko Udalak jarduketa finantzatzeko 67 milioi euro jarriko ditu, aurrekontu-aurreikuspenen arabera eta horretarako ezarriko diren prozedurei jarraituz.

      Udalaren ekarpena, protokoloaren hamabigarren akordioaren azken paragrafoan jasotakoa alde batera utzita egingo da (jarduketaren eremuan Udalari derrigor eman beharreko hirigintza-aprobetxamendua kontuan izan gabe, alegia).

    5. Estatuaren jabetzako lurzoruen eraldaketarekin, trenbidearen erabileratik desafektatu behar diren horienekin, lortu asmo den plusbalio garbia ez da 100 milioi euro baino gutxiago izango, eta protokolo honetan sartutako jarduketak finantzatzeko erabiliko da.

      Zortzigarrena. Trenbide- eta urbanizazio-obrak uste baino gehiago kostatu direlako, edota lurzoruengatik edo aprobetxamendutan protokoloan aurreikusi baino gutxiago eskuratu delako, desoreka ekonomikorik izanez gero, alde hori honela ordainduko dute sinatzaileen artean:

      Sustapen Ministerioa % 50

      Eusko Jaurlaritza % 25

      Vitoria-Gasteizko Udala eta Arabako Foru Aldundia % 25

      Bederatzigarrena. Protokoloaren zazpigarren eta zortzigarren akordioetan aipatutako Arabako Foru Aldundiaren eta Vitoria-Gasteizko Udalaren ekarpenak, bi administrazioek sinatutako akordioari jarraituz egingo dira. Akordio hori protokolo honen 2. eranskinean dago jasota.

      Hamargarrena. ADIFek integrazio-proiektuan lagunduko du, terrenoak eta trenbidearen ustiapenerako behar ez direlako desafektazio-prozesua amaitutakoan lortzen dituen hirigintzako aprobetxamenduak jarriz.

      Terreno edota aprobetxamendu horiek formalki sozietatearen esku uzteko, berariazko akordioak sinatuko dira; horietan ADIFek zer kontraprestazio jaso behar duen zehaztuko da, hain zuzen ere, aurreikusitako jarduketak finantzatzea.

      ADIFek pixkanaka eta biak adostuta utziko ditu terreno edota aprobetxamenduak sozietatearen esku, halako moldez non beti bermatuko den tren-zerbitzua behar bezala eskaini ahal izango dela eta lehendik dauden trenbide-instalazioak ordezten direnean ezin hobeto funtzionatzen dutela.

      Eskualdatzen diren lurzoru eta aprobetxamenduak ondasun zehatz gisa eskualdatuko dira, datxezkien karga, zama, maizter eta okupatzaileekin, eta dauden egoera fisikoan eta edukitza-egoeran daudela. Sozietatearen kontura izango dira eskualdaketa horrek edo protokolo honen ondoriozko gainerako egintzek eragiten dituen gastu eta zergak, hiri izaerako lurren balioa handitzeagatiko udal-zerga barne, BEZa izan ezik, hori Legeak ezarritakoari jarraituz ordaindu beharko baita.

      Hamaikagarrena. Sozietateak bere gain hartuko du indarrean dagoen legeriaren arabera hirigintzako aprobetxamendua gauzatzeko eta jarduketa-eremua guztiz urbanizatzeko beharrezkoak diren hirigintza-kudeaketako prozedurak koordinatu eta bultzatzeko lana, baina lurzoruaren jabeen kontura egingo du.

      Hamabigarrena. Vitoria-Gasteizko Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak hitz ematen dute erabateko lehentasuna emango dietela trenbide-azpiegituren proiektuekin bat etorriko den eta Estatuaren eta ADIFen titulartasuneko trenbide-lurzoruen garapen immobiliarioa ahalbidetuko duen hirigintzako planeamendua behin betiko onartu ahal izateko izapideei.

      Horretarako, behar diren planeamendu-agiriak idatzi eta administrazio eskudunetako kasuan kasuko organoei aurkeztuko dizkie sozietateak, izapidetu ditzaten.

      Planeamendu horren arabera, Estatuaren eta ADIFen titulartasuneko trenbide-lurzoruei gutxienez 116.462 m²-ko solairu estalgarriaren pareko irabazteko aprobetxamendua egokituko zaie. Eraikigarritasun horren gutxienez % 70 bizitegiak eraikitzeko baliatuko da, eta gainerakoa, hirugarren sektorerako (dendak, bulegoak eta hotelak). Eraiki beharreko etxebizitzen barruan, gutxienez legez ezarritako ehunekoa, babes publikoko erregimenen bateko etxebizitzak eraikitzeko izango da.

      Trenbide-lurzoru horiek sorturiko aprobetxamenduen merkatuko balio gordina ez da 135 milioi euro baino gutxiagokoa jotzen, eta urbanizazio-kargak berriz, ez 35 milioi euro baino gehiagokoak. Beraz, hortik garbi ateratzen dena, 100 milioi euro inguru, protokolo honetan aurreikusitako jarduketak finantzatzeko erabiliko da, hamalaugarren akordioak ezartzen duen lehentasun-hurrenkerari jarraituz.

      Trenbidea desbideratu eta lurperatzeak libratuko dituen lurzoruak antolatzeko lehiaketa publikoa egin beharko da. Lehiaketarako deia eta esleipena protokolo hau gauzatzeko eratuko den sozietateak egingo du.

      Planeamenduan, eragiketa osoa garatzeko behar den edo diren jarduketa-unitateak zedarrituko dira, eta, interes orokorreko jarduketa denez, desjabetzea ezarriko da jarduketa-sistema gisa.

      Trenbidearen trazadura berrian lurperatzen diren edota lauza batekin estaltzen diren tarteetan, planeamenduak hainbat zehaztapen jasoko beharko ditu, lauza hori trenbide-sistema orokorrarekin bateragarriak izango diren lurrazaleko erabilerarako (berdegune, kamino edo espazio libreak) izan dadin, eta dagokion birpartzelatzeko hirigintza-prozesuaren baitan Udalari laga dakion, lurzoruaren eta trenbide-lurrazpiaren artean halako ondasun higiezinen eremu bat sortuz.

      Vitoria-Gasteizko Udalak lehenbailehen izapidetu eta onartuko du sektorea birpartzelatzeko proiektua, eta horren ondorioz, aprobetxamenduak eta titularrei desjabetutako lurren ondorio diren funtsak sozietateari esleituko dizkio.

      Trenbidearen sistema orokorrekotzat jotzen diren geltoki berriko lurzoruetan aprobetxamendu osagarri bat ezarriko da, trenbide-zuzkidurarekin lotutakoa, hirugarren sektoreko erabilera bateragarrien erregimen bereziarekin.

      Jarduketa hau udalerriaren onerako den heinean eta indarrean dagoen legerian ezarritako helburuak lortzen laguntzen duen heinean, birpartzelatzeko eragiketan Vitoria-Gasteizko Udalak sozietateari lagako dio (behar bezalako prozeduren bidez), Estatuaren eta ADIFen titulartasuneko lurzoruengatik Udalari dagokion hirigintza-aprobetxamenduaren % 10a.

      Hamahirugarrena. Sozietateak agiri honetan zehazten diren hirigintzako jarduketak eta garraio-azpiegiturakoak burutzeko behar diren azterlan eta proiektuak egingo ditu, horrek ezertan galarazi gabe beste administrazioei lurraldearen eta hirigintzaren antolamenduaren arloan eta trenbideen arloan dagozkien eskumenak.

      Azterlan, proiektu eta obrak, kasuan kasuko arloan eskumena duen erakundeak berak zuzendu eta, halakorik bada, burutuko ditu, baina koordinazio-ondorioetarako hala komeni dela iritziz gero, posible izango da sinatzaileek, horretarako egingo dituzten akordioen bidez, hainbat obra burutzeko ardura beste inoren esku uztea edo egiteko agintzea, betiere, aplikatu beharreko araudiari jarraituz, eta herri-lanen gainean egotzi zaizkien eskumenei zor zaien errespetuarekin.

      Obrei lehenbailehen ekin ahal izateko, eta hirigintza-aprobetxamenduak gorabehera, sozietateak bidezko iritzitako beste finantza-iturri batzuetara jo ahal izango du, aplikatu beharreko legeriak uzten dion eran.

      Hamalaugarrena. Sozietateak eragiketaren etapak eta balantze ekonomikoa zehaztuko ditu, honako hauek oinarri hartuta:

      Sozietateak Estatuaren jabetzakoak diren jarduketa-eremuko lurzoruen hirigintza-garapenaren ondorioz eskuratzen dituen baliabide ekonomiko guztiak, honako jarduketa hauek eta lehentasun-hurrenkera honekin burutzeko erabiliko dira:

      1. Protokoloaren 1. eranskinean aurreikusitako trenbideko obrak eta sozietatearen jarduketa multzoaren funtzionamendu- eta finantza-gastuak.

      2. Libraturiko terrenoak antolatu eta urbanizatzeko obrak.

        Protokolo honetan aurreikusitako jarduketa guztiak burututakoan soberakinak badaude, baliabide horiek Arabako trenbide-garraioaren azpiegituretarako erabiliko da, eta bereziki Gasteiz hirian.

        Jarduketa horiek burutzeko ekarpenak, protokoloa sinatzen duten aldeek finantzatutako inbertsioak, sozietateak sorrarazten dituen baliabideak eta, halakorik izanez gero, Europatik lortzen diren funtsak izango dira.

        Hamabosgarrena. Protokolo honetan jasotako akordioak, baldin eta lotesle izateko beharrezkoa bada, kasuan kasuko administrazio esku-hartzaileek sinatu beharko dituzten hitzarmenen bidez garatuko dira.

        Nolanahi ere, protokoloa sinatzen duten administrazioen ekarpen ekonomikoak izapidetu eta formalizatzeko, jarduketaren kostu guztiak zehatz-mehatz jakindakoan, lankidetza-hitzarmena sinatuko da, indarrean dagoen legeriari jarraituz.

        Hamaseigarrena. Protokolo honek protokoloan aurreikusitako helburuak lortu arte edo haren ordezko izango den hitzarmena sinatu arteko izango du indarra.

        Eta aurreko guztiarekin adostasuna azaltzeko, hasieran aipatutako lekuan eta egunean sinatu dute protokoloa.

        Sustapen Ministerioa,

        JOSÉ BLANCO LÓPEZ.

        Eusko Jaurlaritza,

        IÑAKI ARRIOLA LÓPEZ.

        Arabako Foru Aldundia,

        XABIER AGIRRE LÓPEZ.

        Vitoria-Gasteizko Udala,

        PATXI LAZCOZ BAIGORRI.

        Trenbide Azpiegituren administratzailea,

        ANTONIO GONZÁLEZ MARÍN.

Azalpena Aurrekontua Ekarpenak

Sustapen Ministerioa Vitoria-Gasteizko Udala Eusko Jaurlaritza Arabako F. Aldundia Aprobetxamendua (sozietatea)

Trenbide-obrak 476,0 142,0 67 117,0 50 135,0

Urbanizazio-obrak 35,0

Guztira 511,0 142,0 67 117,0 50 135,0

ANEXO 1

ESTIMACIÓN PRELIMINAR DE COSTES (MILLONES DE EUROS)

Concepto Presupuesto Aportaciones

Ministerio de Fomento Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz Gobierno Vasco Diputación Foral de Álava Aprovechamientos (sociedad)

Obras ferroviarias 476,0 142,0 67 117,0 50 135,0

Obras urbanización 35,0

Total 511,0 142,0 67 117,0 50 135,0

Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 24a.

BILDU DIRA:

Batetik, Ignacio María Arriola López jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua, eta, bestetik, Mikel Serrano Aperribay jauna, Zumarragako alkate-udalburua.

PARTE HARTU DUTE:

Lehenak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburu den heinean eta haren ordezkari legez, horretarako baimena eman baitio Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko urriaren 6an egindako bilkuran.

Bigarrenak, Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak, apirilaren 21eko 11/1999 Legearen 1.3 artikuluak aldatuak, udalaren legezko ordezkari gisa jarduteko ematen dion ahalmena erabiliz.

Bi aldeek bata besteari beharrezko legezko gaitasuna onartzen diote lankidetza-hitzarmen honetarako eta

ADIERAZI DUTE:

Lehenengoa. Euskal Herrirako Autonomia Estatutuaren 10.32 artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokio lurreko garraioen, garraiorako kontratazio-zentroen eta salgaien terminalen arloko eskumen esklusiboa, horrek Konstituzioaren 149.1.20 artikuluan xedaturikoa ezertan galarazi gabe.

Azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 10. artikuluak Autonomia Erkidego Osorako Erakundeei ematen dizkie salgaien errepideko garraioaren gaineko arau bidezko garapena, ikuskaritza gorena, plangintza, koordinazioa eta legeria egiteko eskumenak, eta lurralde historikoen esku uzten ditu ordura arte Arabak, Estatuarekin sinatu eta indarrean zeuden hitzarmenei jarraituz, bere lurraldearen barruan zituen ahalmen berberak.

Bigarrena. Zumarragako Udalak Zumarragako geltoki intermodalaren oinarrizko proiektua idatzi du, udalerrian bidaiarientzako geltoki intermodal bat eraikitzeko; proiektua gauzatzea 5.345.177 euro kostatuko da, BEZa barne dela.

Hirugarrena. Proiektu hori gauzatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren laguntza behar du Zumarragako Udalak, eta Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila prest dago, bere eskumenen barruan, proiektu hori burutzeko lanak diruz laguntzeko.

Laugarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak garraioaren antolamenduak eta plangintzak erkidegoa garatzeko duten garrantzia ikusirik, eta garraio arloak nozitzen dituen egitura-arazoak nolabait konpontzeko, helburu gisa hartu du bidaiarientzako geltoki intermodalak eraikitzea, autobusez eta auto partikularretan datozenei trenera aldatzeko erraztasunak emateko. Lankidetza-hitzarmen hau, beraz, bat dator Jaurlaritzaren Kontseiluak 2002ko azaroaren 19an onartu zuen Euskadiko Garraio Iraunkorrerako Gidaplanean ezarritako helburu eta estrategiekin.

Bosgarrena. Apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 57. artikuluak, Toki Administrazioen eta Autonomia Erkidegoen arteko lankidetza ekonomiko, tekniko eta administratiboa baimentzen du, bai toki zerbitzuei dagokienean, bai interes komunekoei dagokienean, borondatez eta legean ezarritako eran egiten bada; eta lankidetza hori administrazio arloko hitzarmenen bidez gauza daiteke.

Horregatik guztiagatik, bi aldeek, ados jarrita, lankidetza hitzarmen hau sinatzea erabaki dute. Honako hauek izango dira hitzarmenaren

KLAUSULAK

Lehenengoa. Hitzarmenaren xedea.

Hitzarmen honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren bidez, eta Zumarragako Udalak, Zumarragan bidaiarientzako geltoki intermodal bat eraikitzeko elkarrekin nola lan egin behar duten arautzea.

Bigarrena. Egin beharreko obrak.

Hitzarmen honen arabera, Zumarragan bidaiarientzako geltoki intermodal bat eraikitzeko proiektuan jasotako obrak egingo dira, eta egin ere, ondoren adieraziko den moduan egingo dira.

Hirugarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren konpromisoak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren bidez, honako konpromiso hauek hartuko ditu bere gain:

  1. Milioi bat (1.000.000) euro finantzatu eta ordainduko du, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2009ko aurrekontuetako 09.0.1.16.21.0100.2.722.01.51421.005.M partidatik eta 2010 eta 2011ko aurrekontuetatik, Zumarragan bidaiarientzako geltoki intermodal bat eraikitzeko proiektuan jasotako lanak egiteko; diru hori honela banatuko da aurrekontuetan:

    2009: 600.000 euro.

    2010: 200.000 euro.

    2011: 200.000 euro.

    Laugarrena. Zumarragako Udalaren konpromisoak.

    Zumarragako Udalak, hitzarmen hau sinatuta, honako konpromiso hauek hartu ditu:

  1. Hitzarmen hau sinatzerako, Zumarragako Udalak Zumarragan bidaiarientzako geltoki intermodala egiteko eraikuntza-proiektua jarri, behar bezala ikuskatuta eta onartuta.

  2. Zumarragan bidaiarientzako geltoki intermodal bat eraikitzeko proiektuan adierazitako obrak egin behar diren lekuko lurrak eraikuntza-proiektu hori hartzeko eta garatzeko egokiak izan daitezen, lurrak sailkatu eta kalifikatzeko behar diren hirigintza mailako gestioak egin, eta planeamenduko eta hirigintza-kudeaketako agiriak eta urbanizazio-proiektua izapidetzea.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren bidez emandako diru-laguntza gorabehera, Udalak bere kontura burutuko ditu bidaiarientzako geltoki intermodal bat eraikitzeko obrak, Udalak berak idatzarazi duen proiektuan jasotakoak.

  4. Kontratazioa egiteko benetako kostua finantzatzeko behar adinako kreditua baduela eta xedaturik dagoela ziurtatzea, eta hitzarmenean aurreikusitako diru kopurua ordaintzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak emandako diru-laguntza gorabehera.

  5. Bidaiarientzako geltoki intermodalaren ustiapena, zuzenean nahiz zeharka kudeatzea, indarrean dagoen legeriaren arabera.

    Bosgarrena. Obren kontratazioa, zuzendaritza eta ikuskapena.

    1. Kontratazioari ekin aurretik, eraikuntza-proiektua Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari bidali beharko dio Zumarragako Udalak.

    2. Kontratazioaren, zuzendaritzaren eta obren ikuskapen teknikoaren arduradun Zumarragako Udala izango da, eta ahalmen horiek kudeatzeko ordenamendu juridikoak baimenduriko edozein forma baliatu ahal izango du.

    3. Udalak hitzarmenaren gorabeheren berri sarri-sarri eman beharko dio Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari, eta hitzarmen hau betetzeko egiten diren administrazio-izapide guztien inguruko agirien kopiak ere eman beharko dizkio, zazpigarren klausulan arauturiko jarraipen-batzordean izango dituen ordezkarien bitartez.

      Administrazio horrek agiriak eta informazioa eskatu ahal izango du, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak egindako ekarpena behar bezala erabiltzen ari dela eta hori emateko ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko beharrezko jotzen dituen ikuskapen, kontrol eta fiskalizazio-lanak egin ahal izango ditu.

    4. Obrei buruz jartzen diren kartel, iragarki eta bestelako seinale guztietan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak ere parte hartzen duela adieraziko da. Horretarako, kontuan izan beharko da Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasunari buruzko eskuliburua onartzen duen abuztuaren 31ko 381/1999 Dekretuaren edukia.

      Seigarrena. Laguntzaren zertarakoa eta ordainketa.

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak laguntza gisa emango duen diru kopurua kontratazioak normaltasunez gauzatzekoan sortutako kostuak finantzatzeko soilik erabiliko da. Beraz, laguntza horren kontura ezingo dira ordaindu kontratazio-organoari dagozkion kontratuaren betebeharrak ez betetzeagatik sortutako gastuak. Horien artean leudeke besteak beste, zuinketa oker batengatik, lursailik ez izateagatik edo ziurtagiriak berandu ordaintzeagatik sorturiko gastuak; ez eta beste honako kontzeptu hauengatik sorturiko gastuak ere: finantza-gastuak, lurzoruak erostea, proiektuak idaztea, edota lanen zuzendaritza, ikuskaritza eta zaintzakoak, e.a.

    2. Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak honela ordainduko ditu, gehienez ere jarri beharreko 1.000.000 euro horiek:

      2009: 600.000 euro.

      2010: 200.000 euro.

      2011: 200.000 euro.

      Urte bakoitzean ordaindu beharreko diru kopurua, ordainketaldi bakarrean edo hain zatitan ordaindu ahal izango da, zuzendari teknikoak egin eta udal organo aginpidedunak onartutako obren ziurtagiriak aurkeztu ondoren. Ziurtagiri horiek Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailera bidali beharko dira, eta ziurtagiriak egiaztatukoan, horretarako jarriko den kontuan sartu beharko du dirua.

      Nolanahi ere, obra amaitutakoan, bidaiarientzako geltoki intermodalaren eraikuntzaren amaierako dokumentazioa bidali beharko zaio Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari.

    3. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak dagokion ekarpenaren kasuan kasuko transferentzia egin gabe izan arren, Udalak ezin izango du obren ziurtagirien ordainketa horren baitan utzi, eta garaiz ordaindu beharko dizkie kontratistei, ez berantesteko; eta, hala egiten ez badu, eta kalterik izaten bada, Udala izango da erantzule.

      Zazpigarrena. Jarduketen jarraipenerako batzordea.

    1. Hitzarmen honen jarraipenerako batzorde bat eratuko da. Batzorde hori lau ordezkarik osatuko dute, bi Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailekoak eta, beste bi, Zumarragako Udalekoak. Ordezkariak alde bakoitzetik hitzarmena sinatzen dutenek izendatuko dituzte eta honako eginkizun hauek izango dituzte:

      Hitzarmen honetan aurreikusitako lanak behar bezala burutzen ari direla egiaztatzeko jarraipena egitea, eta horretarako, bi erakundeek bata bestearen informazioa izan dezaten eta elkarrenganako konpromisoak behar bezala bete ditzaten irizpide eta moduak ezarri beharko dituzte.

      Egin behar diren izapideak bizkor egiteko erraztasunak ematea.

      Hitzarmenaren xede diren lanak beteko direla bermatzeko behar diren neurrien berri eman eta proposatzea.

      Hitzarmenak ekar ditzakeen interpretatzeko eta burutzeko arazoei irtenbideak ematen saiatzea.

    2. Hitzarmena indarrean dagoen bitartean, obrak behar bezala egiteko behar den bakoitzean elkartuko da batzordea, aldeetako batek nahiz besteak eskatuta. Bilkura egiteko, kide guztiek bertan egon beharko dute, eta erabakiak ere, aho batez hartu beharko dira.

    3. Hitzarmenak jarraipen-batzordearentzako berariaz jasotzen ez dituen gaietan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. tituluko II. kapituluan kide anitzeko organoentzat ezarritako araubidea bete beharko da.

      Zortzigarrena. Hitzarmenaren araubidea eta interpretazioa.

    1. Hitzarmen hau administrazio arlokoa da, eta, beraz, interpretatu eta garatzeko administrazio publikoen arteko lankidetza-hitzarmenei aplikatu beharreko administrazioko ordenamendu juridikoa, horrekin bat datozen xedapenak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurakoak diren diru-laguntzen gaineko arauak izan beharko dira kontuan.

    2. Hitzarmenak edo hori betearazteak sortarazitako interpretazio-arazoak jarraipen-batzordeak konponduko ditu aurreko klausulan esandakoari jarraituz eta, hala ezin baliteke, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 8.3 artikuluan xedatutakoa bete beharko da.

      Bederatzigarrena. Hitzarmenaren ondorioak eta iraupena.

    1. Hitzarmenak ez ditu parte-hartzaileak behartuko nork bere aginpideei uko egin edo haiek aldatzera, eta hitzarmenaren ondorio diren konpromisoengatiko erantzukizunak bakarrik hartzen dituzte bere gain.

    2. Hitzarmenak sinatzen denetik izango ditu ondorioak eta ordutik aurrera behartuko ditu parte-hartzaileak, eta hura burutzeko aldeek beren gain hartutako konpromiso guztiak bete arte iraungo du.

      Hamargarrena. Hitzarmena iraungitzea.

    1. Hitzarmena aurreko klausulan ezarritako indarraldia pasatu delako edo hitzarmena hautsi egin delako iraungiko da.

    2. Aldeetako batek, onartutako konpromisoak betetzen ez baditu, besteek eskubidea izango dute hitzarmena suntsi dadin eskatzeko. Hitzarmena Udalak bere eginbeharrak bete ez dituelako hausten bada, emandako diru-laguntza itzuli beharko dio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren bigarren tituluan ezarritako diru kopuru eta baldintzen arabera.

      Halaber, kasu horretan aplikagarri izango da azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuko VI. Tituluan ezarritakoa. Dekretu horren bidez onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Orokorreko Printzipio Antolatzaileen Legearen Testu Bategina.

      Eta hori guztiaren ondorioz eta harekin bat, bi aldeek idazpuruan adierazitako leku eta egunean sinatu dute hitzarmena bi aletan.

      Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko

      Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

      IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

      Zumarragako alkate-udalburua,

      MIKEL SERRANO APERRIBAY.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko apirilaren 2a.

PARTE HARTZAILEAK:

Nuria López de Guereñu Ansola andrea, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraio eta Herri Laneko sailburua eta Patxi Plazaola Muguruza jauna, Beasaingo alkate-udalburua.

ESKU HARTU DUTE:

Lehenak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Garraio eta Herri Lan sailburu den heinean eta haren ordezkari legez, horretarako baimena eman baitio Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko martxoaren 24an egindako bilkuran.

Bigarrenak, Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak, apirilaren 21eko 11/1999 Legearen 1.3 artikuluak aldatuak, udalaren legezko ordezkari gisa jarduteko ematen dion ahalmena erabiliz.

Bi aldeek bata besteari beharrezko legezko gaitasuna onartzen diote lankidetza-hitzarmen honetarako eta

ADIERAZI DUTE:

Lehenengoa. Euskal Herrirako Autonomia Estatutuaren 10.32 artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokio lurreko garraioen, garraiorako kontratazio-zentroen eta salgaien terminalen arloko eskumen esklusiboa, horrek Konstituzioaren 149.1.20 artikuluan xedaturikoa ezertan galarazi gabe.

Azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 10. artikuluak Autonomia Erkidego Osorako Erakundeei ematen dizkie salgaien errepideko garraioaren gaineko arau bidezko garapena, ikuskaritza gorena, plangintza, koordinazioa eta legeria egiteko eskumenak, eta lurralde historikoen esku uzten ditu ordura arte Arabak, Estatuarekin sinatu eta indarrean zeuden hitzarmenei jarraituz, bere lurraldearen barruan zituen ahalmen berberak.

Bigarrena. Beasaingo Udalak «Beasaingo oinarrizko garraio-eremua» proiektua idatzi du, udalerri horretan salgaientzako garraio-ibilgailu astunentzako oinarrizko garraio-eremu bat eraiki ahal izateko.

Hirugarrena. Proiektu hori gauzatzeko, ordea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Garraio eta Herri Lan Sailaren laguntza behar du Beasaingo Udalak, eta Garraio eta Herri Lan Saila, berriz, prest dago, bere eskumenen barruan, proiektu hori burutzeko lanak diruz laguntzeko.

Laugarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Garraio eta Herri Lan Sailak garraioaren antolamenduak eta plangintzak erkidegoa garatzeko duten garrantzia ikusirik, eta garraio arloak nozitzen dituen egitura-arazoak nolabait konpontzeko, helburu gisa hartu du ibilgailu astunak aparkatzeko eremuak sortzea, eta, hortaz, lankidetza-hitzarmen hau bat dator Euskadiko Garraio Iraunkorrerako Gidaplanean ezarritako helburu eta estrategiekin. Gidaplana 2002ko azaroaren 19an onartu zeun Jaurlaritzaren Kontseiluak, eta bertan jasotako jardun-lerroen artean oinarrizko garraio-eremuen programa dator.

Bosgarrena. Apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 57. artikuluak, Toki Administrazioen eta Autonomia Erkidegoen arteko lankidetza ekonomiko, tekniko eta administratiboa baimentzen du, bai toki zerbitzuei dagokienean, bai interes komunekoei dagokienean, borondatez eta legean ezarritako eran egiten bada; eta lankidetza hori administrazio arloko hitzarmenen bidez gauza daiteke.

Horregatik guztiagatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Garraio eta Herri Lan Sailak eta Beasaingo Udalak, ados jarrita, lankidetza hitzarmen hau sinatzea erabaki dute. Honako hauek izango dira hitzarmenaren

KLAUSULAK

Lehenengoa. Hitzarmenaren xedea.

Hitzarmen honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Garraio eta Herri Lan Sailaren bidez, eta Beasaingo Udalak, Beasaingo oinarrizko garraio-eremua proiektuan jasotako obrak egiteko, elkarrekin nola lan egin behar duten arautzea.

Bigarrena. Egin beharreko obrak.

Hitzarmen honen arabera, Beasaingo oinarrizko garraio-eremua egiteko Zumadiko kamioien aparkalekutarako proiektuan jasotako obrak egingo dira, eta egin ere, ondoren adieraziko den moduan egingo dira.

Hirugarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren konpromisoak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Garraio eta Herri Lan Sailaren bidez, honako konpromiso hauek hartuko ditu bere gain:

  1. Sei mila (6.000) euro ordaintzea, hitzarmen honetan jasotako eran, salgaien errepideko garraiorako ibilgailu astunak aparkatzeko benetan sortzen den leku bakoitzeko. Aparkalekuak, Beasaingo oinarrizko garraio-eremua proiektuari jarraituz egingo dira, eta, gehienez ere 26 kamioirentzako aparkalekuak finantzatuko dira.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Garraio eta Herri Lan Sailaren bidez, gehienez ere, ehun eta berrogeita hamasei mila (156.000) euro jarriko ditu. Diru kopuru hori Euskal Autonomia Erkidegoaren 2009. urteko Aurrekontu Orokorretan gaitutako 09.0.1.12.11.0100.2.722.01.51421.006.P partidatik ordainduko da.

    Laugarrena. Beasaingo Udalaren konpromisoak.

    Beasaingo Udalak, hitzarmen hau sinatuta, honako konpromiso hauek hartu ditu:

  1. Hitzarmen hau sinatzerako, Beasaingo oinarrizko garraio-eremua egiteko eraikuntza-proiektua jarri, eta behar bezala ikuskatu eta onartzea.

  2. Beasaingo oinarrizko garraio-eremua eraikitzeko proiektuan adierazitako obrak egin behar diren lekuko lurrak eraikuntza-proiektu hori hartzeko eta garatzeko egokiak izan daitezen, lurrak sailkatu eta kalifikatzeko behar diren hirigintza mailako gestioak egin, eta planeamenduko eta hirigintza-kudeaketako agiriak eta urbanizazio-proiektua izapidetzea.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, Garraio eta Herri Lan Sailaren bidez emandako dirulaguntza gorabehera, Beasaingo oinarrizko garraio-eremua eraikitzeko proiektuan adierazitako salgaien errepideko ibilgailu astunentzako aparkalekua egiteko obrak bere kontura burutzea.

  4. Kontratazioa egiteko benetako kostua finantzatzeko behar adinako kreditua baduela eta xedaturik dagoela ziurtatzea, eta hitzarmenean aurreikusitako diru kopurua ordaintzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak emandako dirulaguntza gorabehera.

  5. Salgaien errepideko garraiorako ibilgailu astunen aparkalekua zuzenean nahiz zeharka ustiatzea, indarrean dagoen legeriari jarraituz.

  6. Salgaien errepideko garraiorako ibilgailu astunentzat udalerrian dauden aparkalekuak berrantolatzea, horretarakoxe sortuko den ordenantza baten bitartez.

    Bosgarrena. Obren kontratazioa, zuzendaritza eta ikuskapena.

    1. Kontratazioari ekin aurretik, eraikuntza-proiektua Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Garraio eta Herri Lan Sailari bidali beharko dio Beasaingo Udalak.

    2. Kontratazioaren, zuzendaritzaren eta obren ikuskapen teknikoaren arduraduna Beasaingo Udala izango da, eta ahalmen horiek burutzeko ordenamendu juridikoak baimenduriko edozein forma baliatu ahal izango du.

    3. Udalak hitzarmenaren gorabeheren berri sarri-sarri eman beharko dio Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko Garraio eta Herri Lan Sailari, eta hitzarmen hau betetzeko egiten diren administrazio-izapide guztien inguruko agirien kopiak ere eman beharko dizkio, zazpigarren klausulan arauturiko jarraipen-batzordean izango dituen ordezkarien bitartez.

      Administrazio horrek agiriak eta informazioa eskatu ahal izango du, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak egindako ekarpena behar bezala erabiltzen ari dela eta hori emateko ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko beharrezko jotzen dituen ikuskapen, kontrol eta fiskalizazio-lanak egin ahal izango ditu.

    4. Obrei buruz jartzen diren kartel, iragarki eta bestelako seinale guztietan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Garraio eta Herri Lan Sailak ere parte hartzen duela adieraziko da. Horretarako, kontuan izan beharko da Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasunari buruzko eskuliburua onartzen duen abuztuaren 31ko 381/1999 Dekretuaren edukia.

      Seigarrena. Laguntzaren zertarakoa eta ordainketa.

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak laguntza gisa emango duen diru kopurua kontratazioak normaltasunez gauzatzekoan sortutako kostuak finantzatzeko soilik erabiliko da. Beraz, ezin izango dira horren kontura ordaindu, ez kontratazio-organoak kontratu bidezko betebeharrak ez betetzeagatik sortutakoak (konparazio batera, horien artean sartuko lirateke zuinketa ondo ez egiteagatik, terrenoak eskura ez izateagatik edo gastu-ziurtagiriak berandu ordaintzeagatik sortutakoak), ez eta bestelako kontzeptu batzuk, hala nola, finantza-kostuak, terrenoak erosi, proiektuak idatzi, zuzendaritza eta ikuskapen-lanak egin, obrak zaindu eta antzekoak burutzeko kostuak.

    2. Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailak ziurtagiri bakoitzaren % 38,50 ordainduko du, harik eta aurrekontu-kreditua agortu arte. Lanen ziurtagiriak, behin zuzendari teknikoak egin eta Udalak onartzen dituenean, Garraio eta Herri Lan Sailera igorriko dira, zenbat diru jarri behar duten adieraziz, eta Garraio eta Herri Lan Sailak horretarako jarriko den kontuan sartu beharko du dirua. Nolanahi ere, azkenean benetan eraiki diren plaza kopuruaren araberakoa, gehienez ere 26, izango da dirulaguntzaren zenbatekoa. Baldin eta esleipen-prezioa lizitaziorako prezioa baino baxuagoa bada, obraren azken ziurtagiriarekin batera dirulaguntza osatzeko falta den diru kopurua ordainduko da.

    3. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak dagokion ekarpenaren kasuan kasuko transferentzia egin gabe izan arren, Udalak ezin izango du obren ziurtagirien ordainketa horren baitan utzi, eta garaiz ordaindu beharko dizkie kontratistei, ez berantesteko; eta, hala egiten ez badu, eta kalterik izaten bada, Udala izango da erantzule.

      Zazpigarrena. Jarduketen jarraipenerako batzordea.

    1. Hitzarmen honen jarraipenerako batzorde bat eratuko da. Batzorde hori lau ordezkarik osatuko dute, bi Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Garraio eta Herri Lan Sailekoak, eta, beste bi, Beasaingo Udalekoak. Ordezkariak alde bakoitzetik hitzarmena sinatzen dutenek izendatuko dituzte eta honako eginkizun hauek izango dituzte:

      Hitzarmen honetan aurreikusitako lanak behar bezala burutzen ari direla egiaztatzeko jarraipena egitea, eta horretarako, bi erakundeek bata bestearen informazioa izan dezaten eta elkarrenganako konpromisoak behar bezala bete ditzaten irizpide eta moduak ezarri beharko dituzte.

      Egin behar diren izapideak bizkor egitea galarazten duten oztopoak kentzeko erraztasunak ematea.

      Hitzarmenaren xede diren lanak beteko direla bermatzeko behar diren neurrien berri eman eta proposatzea.

      Hitzarmenak ekar ditzakeen interpretatzeko eta burutzeko arazoei irtenbideak ematen saiatzea.

    2. Hitzarmena indarrean dagoen bitartean, obrak behar bezala egiteko behar den bakoitzean elkartuko da batzordea, aldeetako batek nahiz besteak eskatuta. Bilkura egiteko, kide guztiek bertan egon beharko dute eta erabakiak ere, aho batez hartu beharko dira.

    3. Hitzarmenak jarraipen-batzordearentzako berariaz jasotzen ez dituen gaietan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. tituluko II. kapituluan kide anitzeko organoentzat ezarritako araubidea bete beharko da.

      Zortzigarrena. Hitzarmenaren araubidea eta interpretazioa.

    1. Hitzarmen hau administrazio arlokoa da, eta, beraz, interpretatu eta garatzeko administrazio publikoen arteko lankidetza-hitzarmenei aplikatu beharreko administrazioko ordenamendu juridikoa, horrekin bat datozen xedapenak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurakoak diren dirulaguntzen gaineko arauak izan beharko dira kontuan.

    2. Hitzarmenak edo hori betearazteak sortarazitako interpretazio arazoak jarraipen batzordeak konponduko ditu aurreko klausulan esandakoari jarraituz eta, hala ezin baliteke, Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 8.3 artikuluan xedatutakoa bete beharko da.

      Bederatzigarrena. Hitzarmenaren ondorioak eta iraupena.

    1. Hitzarmenak ez ditu parte-hartzaileak behartuko nork bere aginpideei uko egin edo haiek aldatzera, eta hitzarmenaren ondorio diren konpromisoengatiko erantzukizunak bakarrik hartzen dituzte bere gain.

    2. Hitzarmenak sinatzen denetik izango ditu ondorioak eta ordutik aurrera behartuko ditu parte-hartzaileak, eta hura burutzeko aldeek beren gain hartutako konpromiso guztiak bete arte iraungo du.

      Hamargarrena. Hitzarmena bete eta iraungitzea.

    1. Hitzarmena aurreko klausulan ezarritako indarraldia pasatu delako edo hitzarmena hautsi egin delako iraungiko da.

    2. Aldeetako batek, onartutako konpromisoak betetzen ez baditu, besteek eskubidea izango dute hitzarmena suntsi dadin eskatzeko. Hitzarmena Udalak bere eginbeharrak bete ez dituelako hausten bada, emandako dirulaguntza itzuli beharko dio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren bigarren tituluan ezarritako diru kopuru eta baldintzen arabera.

      Halaber, kasu horretan aplikatu beharrekoa izango da azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuko VI. Tituluan ezarritakoa. Dekretu horren bidez onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Orokorreko Printzipio Antolatzaileen Legearen Testu Bategina.

      Eta hori guztiaren ondorioz eta harekin bat, bi aldeek idazpuruan adierazitako leku eta egunean sinatu dute hitzarmena bi aletan.

      Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko

      Garraio eta Herri Laneko sailburua,

      NURIA LÓPEZ DE GUEREÑU ANSOLA.

      Beasaingo alkate-udalburua,

      PATXI PLAZAOLA MUGURUZA.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 2a.

BILDU DIRA:

Alde batetik, María del Pilar Unzalu Pérez de Eulate andrea, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako Sailburua, hitzarmen hau izenpetzeko 2009ko abenduaren 1ean bildutako Gobernu Kontseiluaren baimena duela.

Beste alde batetik, Iñaki Goirizelaia Ordorika jauna, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea.

Azkenik, Ruperto Ormaza Larrocea jauna, Unesco Etxea erakundeko lehendakaria.

Aipatutako aldeek nork bere erakundearen izenean dihardute, hura ordezkatuz, eta hitzarmen hau izenpetzeko behar besteko gaitasun juridikoa eta jardutekoa aitortzen diote elkarri.

ADIERAZI DUTE:

Florentziako Hitzarmena deritzon Paisaiaren Europako Hitzarmena, 27 Estatu kidek berretsia, berariaz paisaiari eskainitako lehenengo nazioarteko ituna da, eta bere baitan hartzen ditu naturguneak, landaguneak eta hiriguneak nahiz hiri-inguruak.

Euskal Autonomia Erkidegoak Lurralde Antolakuntzari buruzko bere arautegia du; hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legea. Lege hori garatu dute Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak, Lurraldearen Zatiko Planak eta Lurraldearen Arloko Planak onartzeko dekretuek, eta horietan integratuko dira, Florentziako Hitzarmenean ezarritakoarekin bat, paisaiaren inguruko parametroak.

Florentziako Hitzarmenak bereziki prestakuntzaren eta hezkuntzaren beharra azpimarratu eta adituen trebakuntza bultzatzen du.

Europan badira paisaiari buruzko masterrak, hain zuzen ere, lurralde eta paisaia anglosaxoi edo eskandinaviarraren ingurukoak; alabaina, Mediterraneoko Arkuaren inguruko ikasketa berezituen hutsunea sumatzen da.

Unescoren lehentasunetako bat da kultura- eta natura-ondareari balioa ematea, aintzat hartuz pertsonen ekintzek paisaia modelatzen dutela.

Nazio Batuen Informazio Publikoaren Sailari atxikitako gobernuz kanpoko erakundea den Unesco Etxeak harremana du Unescorekin (WFUCA), eta bere helburuetako bat da euskal gizartea eta kultura Nazio Batuen eta Unescoren ekintza eta printzipioei lotzea.

Horregatik guztiagatik, aldeek, elkarrekin lankidetzan jarduteko duten nahiari eutsiz, oinarrizko lankidetza-hitzarmen hau egiteko erabakia hartu dute, honako klausula hauen arabera.

KLAUSULAK

Lehenengoa. Helburua.

Hitzarmen honen helburua da paisaiaren inguruko lankidetza-marko ezartzea, gai horren gaineko prestakuntza eta ikerketarako lanerako dinamikak eta bitarteko egokiak sortuko dituena. Ildo horretatik, ahaleginak egingo dira Araban «Lurraldea eta Paisaia» nazioarteko masterra martxan jartzeko, ikasketa mota horietarako unibertsitateko arautegiak ezartzen duena betez. Master hori Euskal Herriko Unibertsitatearen berezko masterra izango da, eta UNESCO Katedra izatera hel daiteke. UPV/EHUren Gobernu Kontseiluari dagokio «Lurraldea eta Paisaia» nazioarteko masterra onartzeko azken erabakia hartzea.

Bestalde, hainbat ekintza bultzatuko dira Nazio Batuen eta bereziki Unescoren esparruaren barruan, herritarrek paisaiaren gaineko kontzientzia eta sentsibilizazioa izan dezaten.

Bigarrena. Ekintza motak.

Hitzarmenaren helburua betetzeko, ekintza hauek gauzatuko dira:

Euskal Herriko Unibertsitateak, Arabako Campuseko Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Sailaren bitartez:

  1. Masterraren edukiak diseinatuko dituen lan-talde bat osatuko du.

  2. Mediterraneoko Arkuko beste unibertsitate batzuekiko hitzarmenak bultzatuko ditu, Europako hegoaldeko eta Mediterraneoko gainerako herrialdeetako paisaietan oinarritutako nazioarteko masterraren estatusa izan dezan.

  3. Masterra Euskal Herriko Unibertsitateko berezko titulu izendatzeko behar diren administrazio-izapideak egingo ditu, eta unibertsitate horren berezko ikasketen arautegiak ezartzen duena betetzen duela bermatuko du. Ildo horretatik, kontuan hartuko da ikasketa horiek onartzeko eskumena izango duela Unibertsitateak horretarako izendaturiko gobernu-organoak; hau da, Unibertsitatearen Gobernu Kontseiluak. Beraz, organo horren erabakiaren mende egongo da ikasketen bideragarritasuna.

  4. Lehenengo klausulan ezarritakoarekin bat master horrek jardun betean egoterik balu ere, masterra ofizialki ireki aurretik abian jarriko dira paisaiaren inguruko lantegiak eta ikastaroak. Ikastaro horiek banan bana antolatuko dira berezko ikasketei buruzko araudian ezarritako prozedura eta baldintzei jarraituz. Bestalde, bereizita egongo dira aipatutako ikastaroak eta hitzarmen honen xede den masterra.

    Unesco Etxeak:

  5. Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campusean txertatutako Lurraldearen eta Paisaiaren Unesco Katedra bat eratzeko proposamena diseinatuko du (edukiak, gestio-plana, hezkuntza- eta sentsibilizazio-plana). Katedra horrek nazioartearen babesa emango du. Bestalde, proposaturiko masterrari balioa emango dio UNITWIN sarearen barruan.

  6. Lurraldea eta Paisaiaren Unesco Katedra eratu eta katedra horrek ofizialtasuna izan dezan, Unescoko estamentuen aurrean beharrezko gestioak gauzatu eta katedraren defentsa egingo du.

    Aipaturiko lan guztiak 2010eko abenduaren 31 baino lehen bukatu beharko dira.

    Hirugarrena. Erakunde arteko Jarraipen batzordea.

    Sinatzaileek hitzarmena sinatzen denetik hilabeteko epean Jarraipen batzorde bat eratzeko konpromisoa hartzen dute, hitzarmen honetan jasota dauden ekintzen balioespena egiteko.

    Alde bakoitzak ordezkari bat izango du batzordean, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak izango du presidentzia, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Lurraldearen Antolamendurako zuzendariaren bitartez.

    Laugarrena. Aurrekontua.

    Hitzarmen honetan aipatu diren jardueretarako 300.000 euroko aurrekontua izango da 2009 eta 2010 urteetan.

    Bosgarrena. Aldeen ekarpenak eta konpromisoak.

    Hitzarmen honetan begietsitako ekintzak gauzatu eta helburuak lortzeko, sinatzaileek ondorengo ekarpen- eta konpromiso-erregimena adostu dute:

    1. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak masterra, tailerrak eta sentsibilizazio-plana abian jartzeko behar den finantzaketa egingo du; hau da, 300.000 euro jarriko ditu: 150.000 euro 2009ko aurrekontuaren kontura eta beste 150.000 euro 2010eko aurrekontuaren kontura, ondorengo aurrekontu-sailetatik:

      0.1.18.21.0100.1.429.00.43130.001.F.

      0.1.18.21.0100.1.454.99.43130.001.J.

    2. UPV/EHUk edo UPV/EHUren Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Sailak, bestalde, bigarren klausulan zehaztutako ekintzak gauzatuko ditu (hain zuzen ere, 1, 2, 3 eta 4. idatz-zatietan zehaztutakoak), bat etorriz hitzarmen honen bidez lortu nahi diren xedeekin. Horretarako guztira 260.000 euro jarriko ditu.

    3. Unesco Etxeak bigarren klausulan zehaztutako ekintzak gauzatuko ditu (hain zuzen ere, 5. eta 6. idatz-zatietan zehaztutakoak), bat etorriz hitzarmen honen bidez lortu nahi diren xedeekin. Horretarako guztira 40.000 euro jarriko ditu.

      Seigarrena. Ordaintzeko modua.

      Diru-ekarpenak Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak ordainduko dizkie Euskal Herriko Unibertsitateari eta Unesco Etxeari. Ekarpen horiek ondoren zehazten den moduan banatuko dira.

      Lehenengo ordainketan dagokien zenbateko osoaren % 50 emango die UPV/EHUri eta UNESCO Etxeari, hitzarmena izenpetzen den unean.

      Bigarren ordainketan zenbateko osoen % 30 emango die 2010eko lehenengo seihilekoaren barruan. Horretarako, aurretiaz 2009an egindako ekintzei buruzko txostena eta egindako gastuen justifikazioa aurkeztu beharko dira.

      Azken ordainketa, gainerako % 20a, 2011ko otsailaren 28a baino lehenago egingo da. Horretarako, aurretiaz agindutako lan guztien gauzatzeari buruzko txosten zehatza eta lanak burutzeko egindako gastuen justifikazioa aurkeztu beharko dira.

      Zazpigarrena. Aldaketak.

      Hitzarmenak biltzen dituen proiektuen xede, izaera edo baldintzetan eragina izan eta horiek alda ditzakeen funtsezko edozein gorabehera gertatzen bada, sinatzaileek berehala eta espresuki eman beharko diote horren berri batak besteari.

      Zehazki, hitzarmen honetan jasota dauden eta hasiera batean gauzatzekoak diren ekintzak aldatu, moldatu edo ordezten badira, aldaketa horiek guztiak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Lurraldearen Antolamendurako Zuzendaritzari jakinarazi beharko zaizkio, eta hark onetsi egin beharko ditu. Aipatutako organo hori da zuzenean emandako subentzioaren gestorea.

      Zortzigarrena. Hitzarmena bertan behera uzteko arrazoiak.

      Hitzarmena bertan behera uzteko arrazoiak dira ez betetzea bertan jasotako baldintzak, edo hitzarmenaren beraren ondorio izanik indarreko legeak jasotzen dituen baldintzak.

      Bederatzigarrena. Indarraldia.

      Hitzarmen hau indarrean egongo da aldeek beren gain hartutako lan eta konpromisoak bete artean.

      Azaldutako guztiarekin ados daudelako, parte hartzen duten aldeek hitzarmen hau sinatu dute, lau aletan eta idazpuruan adierazitako egunean eta lekuan.

      Ingurumen, Lurralde Plangintza,

      Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

      MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

      Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea,

      IÑAKI GOIRIZELAIA ORDORIKA.

      Unesko Etxea Erakundeko lehendakaria

      RUPERTO ORMAZA LARROCEA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik