- EBAZPENA, 2010eko martxoaren 12koa, Langileria Kudeatzeko zuzendariarena. Honen bidez, programazio didaktikoa eta/edo unitate didaktikoa epe barruan ez aurkeztearren Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautatze-prozeduratik kanpo geratzen diren izangaien behin-behineko zerrenda onartzen da (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko abenduaren 10eko Aginduaren 6.2.1.4 oinarrian aurreikusitakoaren - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko martxoaren 12koa, Langileria Kudeatzeko zuzendariarena. Honen bidez, programazio didaktikoa eta/edo unitate didaktikoa epe barruan ez aurkeztearren Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautatze-prozeduratik kanpo geratzen diren izangaien behin-behineko zerrenda onartzen da (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko abenduaren 10eko Aginduaren 6.2.1.4 oinarrian aurreikusitakoaren
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 53
- Hurrenkera-zk.: 1599
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/03/12
- Argitaratze-data: 2010/03/18
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Lehenengoa. 2010eko urtarrilaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman zen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko abenduaren 10eko Agindua; haren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautaketa-prozedurarako deia egin zen.
Bigarrena. Aipatutako 2009ko abenduaren 10eko aginduan, 7.1 oinarrian xedatutakoaren arabera, hurrengoa adierazten da: 2010eko otsailaren 15aren eta 26aren artean, izangaiek programazio didaktikoa entregatu beharko dute. Data horretan bertan entregatu beharko dute unitate didaktikoa B.2 ariketaren ordez txostena hautatu dutenek, baita 6.2.1.4.4 oinarriak adierazten duen idazkia ere.
Hirugarrena. 7.1 oinarrian aurreikusitakoaren arabera, programazio didaktikoa epe barruan entregatzen ez duten izangaiek ezingo dute prozesu horretan jarraitu eta ondorioz hautatze-prozesutik kanpo garatzen dira. Era berean, 6.2.1.4.4 eta 7.1 oinarrietan aurreikusitakoaren arabera, hautatze-prozesutik kanpo geratzen dira unitate didaktikoa epe barruan aurkeztu ez duten izangaiek, baldin eta unitate didaktiko hori aurkeztu behar badute.
Laugarrena. Egiaztatu egin da izangaiek ez dituztela epe barruan aurkeztu deialdiaren 6.2.1.2 oinarrian aurreikusitako programazio didaktikoa eta/edo deialdiaren 6.2.1.4 oinarrian aurreikusitako unitate didaktikoa, aurkeztu beharreko kasuetan.
Horregatik guztiarengatik,
Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 12a.
Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,
JUAN MANUEL ARAMENDI ARTEAGA.


