- EBAZPENA, 2010eko martxoaren 16koa, Uniqual Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren zuzendariarena; Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasle eta Ikertzaileen gehigarrizko ordainsari-osagarriak esleitzeko Ebaluazio Batzordeen kide batzuk kargutik kentzea eta beste batzuk izendatzea xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko martxoaren 16koa, Uniqual Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren zuzendariarena; Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasle eta Ikertzaileen gehigarrizko ordainsari-osagarriak esleitzeko Ebaluazio Batzordeen kide batzuk kargutik kentzea eta beste batzuk izendatzea xedatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 93
- Hurrenkera-zk.: 2555
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/03/16
- Argitaratze-data: 2010/05/20
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Herri Administrazioa; Sailak; Funtzio publikoa
Testu legala
Uniqual Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren Estatutuetako 12.2.l artikuluan xedatutakoaren arabera (ekainaren 27ko 138/2006 Dekretuaren bidez onartutako estatutuak), Agentziako zuzendariari dagokio ebaluazio-batzordeetako kideak izendatzea, Administrazio Kontseiluak onartu eta Adituen Batzordeak proposatu ondoren. Ebaluazio-prozesuak irauten duen bitartean indarrean egongo diren publikotasunaren eta gardentasunaren printzipioak betetzeko, Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasle eta Ikertzaileen Osagarriak Ebaluatzeko eta Esleitzeko Protokoloaren 3. puntuak, 2008. urteko abenduaren 10ean Uniqual Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziako Administrazio Kontseiluak onartu ondoren eta Uniqualeko zuzendariak 2008. urteko abenduaren 15eko Ebazpenaren bidez 2008. urteko abenduaren 17an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren, «Ebaluazio Batzordeen» osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Uniqual Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren web-orrian argitaratzea eskatzen du.
Batzordeen osaeraren adierazitako publizitate-mandatua betetzeko xedearekin, egoki irizten zaio batzordeak osatzen dituzten kideen izenak jendaurrean adierazteari.
Horren ondorioz, honako hau
Lehenengoa. Ondoren zehazten diren Ebaluazio Batzordeen kide hauek kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea:
Zientzia Esperimentalen Batzordea.
Kideak:
Presidentea: Pilar Álvarez Pellitero.
Bokalak: Rafael Bilbao Duñabeitia, Miguel Ángel Herrero García, Gotzon Madariaga Menéndez, Xabier Orue-Etxebarria Urkiza eta Pedro Sánchez Lazo.
Idazkaria: Fernando Cossío Mora.
Zientzia Medikoen eta Osasun Zientzien Batzordea.
Kideak:
Presidentea: Joan Rodes Teixidor.
Bokalak: Iciar Astiasaran Anchia, Aintzane Asumendi Mallea, Jesús Fernando Escanero Marcén, Joaquín Losada Rodríguez eta Manuel Toledano Pérez.
Idazkaria: Ciriaco Aguirre Errasti.
Irakaskuntza Teknikoen Batzordea.
Kideak:
Presidentea: Juan Andrés Legarreta.
Bokalak: José María Angulo Usategui, Luis Gavete Corvinos, Juan Luis Ordiales Basterrechea, Fernando Viadero Rueda eta Joseba Andoni Zubia Zaballa.
Idazkaria: Inmaculada Ortiz Uribe.
Aholkulariak: Alfonso García Santos eta Ricardo Vijande Díaz.
Gizarte Zientzia eta Zientzia Juridikoen Batzordea.
Kideak:
Presidentea: Luis Miguel Villar García.
Bokalak: José Luis de la Cuesta Arzamendi, Francisco Labrador Encinas, Darío Páez Rovira, Juan Ignacio Ruiz Peris eta Francisco Javier Tejedor Tejedor.
Idazkaria: Paulí Dávila Balsera.
Aholkulariak: Silvia Barona Vilar eta Juan Manuel Escudero Muñoz.
Gizarte eta Ekonomia Zientzien Batzordea.
Kideak:
Presidentea: Antonio Aznar Grasa.
Bokalak: José Ignacio Armentia Vizuete, José Luis Narvaiza Solís, Stefan Sperlich, Javier Suárez Pandiello eta María Jesús Yagüe Gillén.
Idazkaria: Ander Gurrutxaga Abad.
Giza Zientzien Batzordea.
Kideak:
Presidentea: Pedro Carasa Soto.
Bokalak: Felipe Criado Boado, José Ramón Díaz de Durana Ortiz de Urbina, Maria Teresa Echenique Elizondo, Teresa Escohotado Ibor, Andoni Ibarra Unzueta.
Idazkaria: Joseba Andoni Lakarra.
Aholkulariak: José M.ª Elexpuru Soloaga eta Vicente Rodríguez Rodríguez.
Bigarrena. Pertsona hauek Ebaluazio Batzordeen kide izendatzea:
Zientzia Esperimentalen Batzordea.
Kideak:
Presidentea: Manuel Tello León.
Bokalak: Magdalena Aguiló, Javier Bilbao Elorriaga, Miren Pilare Cajaraville Bereciartua, Ángeles Delibes de Castro, Manuel Hernández Córdoba.
Idazkaria: Consuelo Martínez López.
Zientzia Medikoen eta Osasun Zientzien Batzordea.
Kideak:
Presidentea: José Guimón Ugartechaga.
Bokalak: Luis Casis Saénz, Inmaculada Gerrikagoitia, Jaime Merino Sánchez, Enrique Moreno González, José Luis Pedraz.
Idazkaria: M.ª Concepción Iribar.
Irakaskuntza Teknikoen Batzordea.
Kideak:
Presidentea: Magdalena Salazar Palma.
Bokalak: Begoña Arrue Ulles, Rafael Avilés González, José Francisco Cambra Ibáñez, Amable Liñán Martínez, María Inés Torres Barañano.
Idazkaria: Alfonso Carlosena García.
Gizarte Zientzia, Zientzia Juridiko eta Ekonomia Zientzien Batzordea.
Kideak:
Presidentea: Juan Ramón Cuadrado Roura.
Bokalak: Ignacio Alfaro Rocher, Maite Garaigordobil, Arturo Rodríguez Castellano, Carlos María Romeo Casabona, Carlota Solé.
Idazkaria: Javier Díaz Noci.
Giza Zientzien Batzordea.
Kideak:
Presidentea: Beatriz Arizaga.
Bokalak: Luis Castells, Doménech Corbella López, Itziar Idiazabal Gorrotxategi, M.ª Isabel Navarro Segura, Nicanor Ursua.
Idazkaria: Pilar García Moutón.
Hirugarrena. Jendeak horren berri izan dezan, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 16a.
Zuzendaria,
MIKEL URQUIJO GOITIA.


