Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko martxoaren 17koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, kanpo harremanen eremuan pertsonak espezializatzeko beka bati uko egin zaiola argitaratzeko eta beka hori ordezkoari esleitzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko martxoaren 17koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, kanpo harremanen eremuan pertsonak espezializatzeko beka bati uko egin zaiola argitaratzeko eta beka hori ordezkoari esleitzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 73
  • Hurrenkera-zk.: 2151
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/03/17
  • Argitaratze-data: 2010/04/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lehendakaritzaren idazkari nagusiaren 2010eko martxoaren 1eko Ebazpenaren bidez, kanpo harremanen eremuan pertsonak espezializatzeko bekak esleitu ziren. Beka horietara biltzeko deia 2009ko azaroaren 12ko Ebazpenaren bidez egin zen, irailaren 30eko 221/2003 Dekretuan ezarritakoaren arabera. Dekretu horren bitartez, kanpo harremanetan eta kanpoko euskal gizatalde eta etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko bekak arautzen dira.

Euskadiren Kolonbia Venezuela eta Erdialdeko Amerikako Ordezkaritzarako Beka Oier Galdós Emaldiri esleitu zitzaion Kolonbian du egoitza, baina, uko egin dio beka horri.

221/2001 Dekretuaren 10.2 eta 12. artikuluetan ezarrita dagoenari jarraituz, 2010eko martxoaren 1eko Esleipen-ebazpenean ordezko dagoenari eman behar zaio beka hori, uko egin duenari gelditzen zaion beka-aldiaz jabetu eta aldi horri dagokion diru zenbatekoa jaso dezan.

Ondorioz, eta esandako prozedurarekin bat eginez, bidezkoa da beka hori Alexander Iñaki Bilbao Goxenciari esleitzea.

Hori guztia ikusita, hauxe,

Lehenengoa. Oier Galdós Emaldiren uko egitea onartzea eta Alexander Iñaki Bilbao Goxenciari esleitzea kanpo harremanen eremuan pertsonak ezpezializatzeko beka hori. Euskadiren Kolonbia Venezuela eta Erdialdeko Amerikako Ordezkaritzarako da beka -ordezkaritzak Kolonbian du egoitza.

Bigarrena. Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 17a.

Lehendakaritzako idazkari nagusia,

JOSÉ MANUEL SALINERO FEIJOO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik