- EBAZPENA, 2010eko martxoaren 17koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, «Fortalecimiento de las capacidades técnico-financieras en materia de cooperación al desarrollo de la organización Enlace Civil AC, Chiapas» proiektuan aritzeko Oskar Hernando Cabrerizo borondatezko lankideari emandako diru-laguntza osoari uko egiteko aurkeztu den eskabidea onartzen duena. Bizilur, Asociación para la Cooperación y Desarrollo de los Pueblos erakundeak aurkeztu zuen proiektua, Garapenean Lankide izateko eta - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko martxoaren 17koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, «Fortalecimiento de las capacidades técnico-financieras en materia de cooperación al desarrollo de la organización Enlace Civil AC, Chiapas» proiektuan aritzeko Oskar Hernando Cabrerizo borondatezko lankideari emandako diru-laguntza osoari uko egiteko aurkeztu den eskabidea onartzen duena. Bizilur, Asociación para la Cooperación y Desarrollo de los Pueblos erakundeak aurkeztu zuen proiektua, Garapenean Lankide izateko eta
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 89
- Hurrenkera-zk.: 2465
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/03/17
- Argitaratze-data: 2010/05/14
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Instituzional
Testu legala
Garapenean Lankide izateko eta Laguntzeko Fondoaren kontura borondatezko euskal lankideei 2009an diru-laguntzak emateko Garapen Lankidetzarako zuzendariaren urriaren 14ko Ebazpenean ezarritakoaren ildotik, Bizilur, Asociación para la Cooperación y Desarrollo de los Pueblos erakundeari 19.500 euroko laguntza eman zitzaion, Oskar Hernando Cabrerizo borondatezko lankidearen gastuak ordaintzeko, «Fortalecimiento de las capacidades técnico-financieras en materia de cooperación al desarrollo de la organización Enlace Civil AC, Chiapas» proiektuan aritu zedin.
Bestalde, maiatzaren 31ko 124/2005 Dekretuaren 11.2 artikuluan agintzen denez (dekretu hura urtarrilaren 10eko 2/2006 Dekretuak eta abenduaren 26ko 264/2006 Dekretuak aldatu zuten), lankide boluntarioaren lana funtsean alda dezakeen edozein gorabehera gertatzen bada, eskabidea egin duen erakundeak berehala jakinarazi beharko dio Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari.
Bizilur, Asociación para la Cooperación y Desarrollo de los Pueblos erakundeak, 2009ko abenduaren 4an, dagoeneko emandako diru-laguntzari uko egiteko eskabidea egin zion Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari, idazki batez.
Hona zergatik gertatu den aipatutako aldaketa: erakunde onuradunak ezin du bere gain hartu onetsitako aurrekontu osoa ordaintzeko behar den kofinantzaketa. Ondorioz, ezin izango ditu ordaindu jomugako lekuan ari den borondatezko lankideak lan egin dezan sortzen diren gastuak.
Garapen Lankidetzako Zuzendaritzak egindako lehenengo ordainketa 9.000 eurokoa izan da. Oraindik ordainkizun dago onartutakoaren gainerako zatia. Onartutako kopurua 10.500 euro izan zen. Kontuan harturik guztiz uko egiteko eskabidea egin zela eta aurrekontua ez dela exekutatu, erakunde onuradunak 9.000 euro itzuli beharko ditu eta Garapen Lakidetzako Zuzendaritzak ez du egingo bigarren ordainketa.
Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak 2010eko martxoaren 17an diru-laguntzaren erakunde onuradunak eskatutako ukoaren aldeko irizpena eman zuen. Horren ondorioz, hau
Lehenengoa. Bizilur, Asociación para la Cooperación y Desarrollo de los Pueblos erakundeak «Fortalecimiento de las capacidades técnico-financieras en materia de cooperación al desarrollo de la organización Enlace Civil AC, Chiapas» proiektuan aritzeko eskatutako diru-laguntzari egindako guztiz ukoa onartzea. Eskabide hori, Garapenean Lankide izateko eta Laguntzeko Fondoaren kontura borondatezko euskal lankideei 2009an laguntzak emateko egindako deialdiaren barruan dago.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Gizarte Gaietako sailburuordeari zuzenduta. Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 17a.
Garapen Lankidetzarako zuzendaria,
MARTA ARES GODOY.


