- 1336/2010 EBAZPENA, martxoaren 18koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Carlos González Vadillo jauna Zamudioko Ospitaleko Erizaintzako zuzendari kargutik kentzea xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu1336/2010 EBAZPENA, martxoaren 18koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Carlos González Vadillo jauna Zamudioko Ospitaleko Erizaintzako zuzendari kargutik kentzea xedatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 73
- Hurrenkera-zk.: 2147
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/03/18
- Argitaratze-data: 2010/04/21
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 19ko 422/1997 Ebazpenaren bitartez, Carlos González Vadillo jauna Zamudioko Ospitaleko Erizaintzako zuzendari izendatzea erabaki zen.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aztertu eta gero, zuzendaritza nagusi honek hau
Lehenengoa. Carlos González Vadillo jauna Zamudioko Ospitaleko Erizaintzako zuzendari kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Ebazpen honek 2010eko martxoaren 22tik aurrera izango du indarra.
Hirugarrena. Ebazpen hau interesatuari, Zamudioko Ospitaleari eta Bermeoko Ospitaleari jakinaraztea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 18a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.


