- 1330/2010 EBAZPENA, martxoaren 18koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Ander Arzubia Guarch jauna Bermeoko Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendari kargutik kentzea xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu1330/2010 EBAZPENA, martxoaren 18koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Ander Arzubia Guarch jauna Bermeoko Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendari kargutik kentzea xedatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 72
- Hurrenkera-zk.: 2117
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/03/18
- Argitaratze-data: 2010/04/20
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren irailaren 6ko 967/2007 Ebazpenaren bidez Ander Arzubia Guarch jauna Bermeoko Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendari izendatu zen.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatu beharreko gainerako xedapenak aztertu eta gero, zuzendaritza nagusi honek hau
Lehenengoa. Ander Arzubia Guarch jauna Bermeoko Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendari kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Ebazpen honek 2010eko martxoaren 22tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Ebazpen hau interesdunari eta Bermeoko Ospitaleari jakinaraztea.
Hirugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 18a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.


