- EBAZPENA, 2010eko martxoaren 22koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko, Alegiako Udalak aurkeztutako 2010eko ekitaldirako tarifak onartzekoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko martxoaren 22koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko, Alegiako Udalak aurkeztutako 2010eko ekitaldirako tarifak onartzekoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kontratazio Batzorde Nagusia; Ekonomia eta Ogasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 65
- Hurrenkera-zk.: 1962
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/03/22
- Argitaratze-data: 2010/04/09
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Ekonomia
Deskribapenak
Testu legala
Euskadiko Prezioen Batzordeak, 2010eko martxoaren 22an egindako bilkuran hartu zuen erabakiaren xedapen zatia argitaratzen da, guztiek jakin dezaten.
ERABAKIA
2010eko urtarrilaren 7an sarrera eman zitzaion Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzan Alegiako Udalak aurkeztutako eskariari. Eskari hori auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoaren 2010eko ekitaldirako tarifak berrikustekoa zen.
Auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzuari dagozkion tarifak, prezioak kontrolatzeko araudiari loturik daude, «autonomia erkidegoko prezio baimenduak» modalitatean, ekainaren 7ko 7/1996 Errege Lege-Dekretuaren 16.4 artikuluari jarraiki (ekainaren 8ko BOE, 139. zenbakia).
Euskadiko Prezioen Batzordeari dagokio eskumen hori otsailaren 2ko 35/2010 Dekretuak (otsailaren 16ko EHAA, 31. zenbakia) eta 1988ko irailaren 21eko Aginduak (urriaren 4ko EHAA, 185. zenbakia) xedatutakoaren arabera.
Industria eta Merkataritza Sailaren 1988ko irailaren 21eko Aginduaren 5.1 artikuluak «baimendutako tarifen indarraldia, gutxienez, urtebetekoa izango dela» adierazten du. Bestalde, agindu horrek hiri eremuan egindako auto-taxi eta auto-turismo zerbitzuen tarifak berraztertzeko espedienteek behar dituzten arauak ezartzen ditu.
Kontuan hartuz aipatutako artikuluaren 2. paragrafoak honako hau adierazten duela: «Nahiz eta aurreko idatz-zatian ezarritakoa horrela izan, gora behera bereziak gertatzen badira, eta gora behera horiek espedientean egiaztatzen badira, indarraldi txikiagoa duten tarifak onartu ahal izango ditu Euskadiko Prezioen Batzordeak».
Aipatutako arauak inflazioari eustekoak eta ekonomia-oreka jakin bat lortzekoak dira. Gainera, bizitza-kostuarekiko prezioak osatzeko tresnak zaintzekoak ere badira.
2010. urterako aurkeztu diren tarifak berrikusteko espedientea aztertu ondoren, tarifak nahikotzat jotzen dira eta zerbitzua ematearen kostu-egituraren barruko kontzeptuetara egokitzen direla uste da.
Horrenbestez, Euskadiko Prezioen Batzordeak honako hau erabaki du:
Lehenengoa. Auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko, Alegiako Udalak aurkeztutako 2010eko ekitaldirako tarifak onartzea. Hona hemen kontzeptuak eta zenbatekoak:
tarifa (*) Euro
Gutxienekoa 3,6855
Egindako km 0,9047
Itxaronaldia, orduko 16,4057
(*) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.
tarifarako, gutxieneko ibilbidea 1.500 metrokoa da.
tarifa (*) Euro
Gutxienekoa 4,1594
Egindako km 1,3765
Itxaronaldia, orduko 24,1664
(*) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da.
tarifarako, gutxieneko ibilbidea 1.500 metrokoa da.
Bigarrena. Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.
Ebazpen honek administrazioko bidea amaitzen du; beraz, bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta hilabete biko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 22a.
Euskadiko Prezioen Batzordeko burua,
JOSÉ LUIS HUALDE MAYO.


