Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko martxoaren 22koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko, Villabonako Udalak aurkeztutako 2010eko ekitaldirako tarifak onartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko martxoaren 22koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko, Villabonako Udalak aurkeztutako 2010eko ekitaldirako tarifak onartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Euskadiko Prezioen Batzordea; Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 65
  • Hurrenkera-zk.: 1965
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/03/22
  • Argitaratze-data: 2010/04/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Ekonomia

Testu legala

Euskadiko Prezioen Batzordeak 2010eko martxoaren 22an egindako bilkuran hartu zuen erabakiaren xedapen zatia argitaratzen da, guztiek jakin dezaten.

ERABAKIA

2010eko urtarrilaren 14an sarrera eman zitzaion Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzan Villabonako Udalak aurkeztutako eskariari. Eskari hori auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoaren 2010eko ekitaldirako tarifak berrikustekoa zen.

Auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzuari dagozkion tarifak prezioak kontrolatzeko araudiari loturik daude, «autonomia erkidegoko prezio baimenduak» modalitatean, ekainaren 7ko 7/1996 Errege Lege Dekretuaren (ekainaren 8ko BOE, 139. zenbakia) 16.4 artikuluari jarraiki.

Euskadiko Prezioen Batzordeari dagokio eskumen hori, otsailaren 2ko 35/2010 Dekretuak (otsailaren 16ko EHAA, 31. zenbakia) eta 1988ko irailaren 21eko Aginduak (urriaren 4ko EHAA, 185. zenbakia) xedatutakoaren arabera.

Industria eta Merkataritza Sailaren 1988ko irailaren 21eko Aginduaren 5.1 artikuluak dioenez, «baimendutako tarifen indarraldia, gutxienez, urtebetekoa izango da». Bestalde, agindu horretan ezarrita daude hiri eremuan egindako auto-taxi eta auto-turismo zerbitzuen tarifak berraztertzeko espedienteek behar dituzten arauak.

Aipatutako artikuluaren 2. paragrafoak adierazten du ezen, nahiz eta aurreko idatz-zatian ezarritakoa horrela izan, gorabehera bereziak gertatzen badira, eta gorabehera horiek espedientean egiaztatzen badira, indarraldi txikiagoa duten tarifak onartu ahal izango direla.

Aipatutako arauak inflazioari eustekoak eta ekonomia-oreka jakin bat lortzekoak dira. Gainera, bizitza-kostuarekiko prezioak osatzeko tresnak zaintzekoak ere badira.

2010. urterako aurkeztu diren tarifak berrikusteko espedientea aztertu ondoren, tarifak nahikotzat jotzen dira eta zerbitzua ematearen kostu-egituraren barruko kontzeptuetara egokitzen direla uste da.

Horrenbestez, Euskadiko Prezioen Batzordeak honako hau erabaki du:

Lehenengoa. Auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko, Villabonako Udalak aurkeztutako 2010eko ekitaldirako tarifak onartzea. Hona hemen kontzeptuak eta zenbatekoak:

  1. tarifa (*) Euro

    Gutxienekoa 3,6855

    Egindako km 0,9047

    Itxaronaldia, orduko 16,4057

    (*) Tarifa hau lanegunetan aplikatuko da, 07:00etatik 22:00etara.

  1. tarifarako, gutxieneko ibilbidea 1.500 metrokoa da.

  2. tarifa (*) Euro

    Gutxienekoa 4,1594

    Egindako km 1,3765

    Itxaronaldia, orduko 24,1664

    (*) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere aplikatuko da, 22:00etatik 07:00etara.

  1. tarifarako, gutxieneko ibilbidea 1.500 metrokoa da.

    Bigarrena. Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.

    Ebazpen honek administrazioko bidea amaitzen du; beraz, bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta hilabete biko epean.

    Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 22a.

    Euskadiko Prezioen Batzordeko burua,

    JOSÉ LUIS HUALDE MAYO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik