- EBAZPENA, 2010eko martxoaren 24koa, Kabinete, Plangintza eta Estrategiako sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko lehentasunezko klusterretako enpresa-taldeentzako laguntzak emateko deialdi publikoa egiten duena (2010eko ekitaldia). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko martxoaren 24koa, Kabinete, Plangintza eta Estrategiako sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko lehentasunezko klusterretako enpresa-taldeentzako laguntzak emateko deialdi publikoa egiten duena (2010eko ekitaldia).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 67
- Hurrenkera-zk.: 2020
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/03/24
- Argitaratze-data: 2010/04/13
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2000ko azaroaren 28ko Aginduak arautzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoko lehentasunezko klusterretako enpresa-taldeentzako laguntzak (2000ko abenduaren 11ko EHAA, 235. zk.). Agindu hori aldatu egin dute beste bi hauek: 2007ko ekainaren 1eko Agindua (2007ko ekainaren 13ko EHAA, 113. zk.) eta 2008ko otsailaren 14ko Agindua (2008ko otsailaren 28ko EHAA, 42. zk.).
Diru-laguntza horiek emateko erabiliko diren diru-baliabideak abenduaren 23ko 2/2009 Legean horretarako izendatutako aurrekontu-ataletatik aterako dira. Lege horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onartu zituen 2010erako.
Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2000ko azaroaren 28ko Aginduaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko lehentasunezko klusterretako enpresa-taldeentzako laguntzak arautzen dira; eta agindu horretako 9. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriaz, laguntza horietarako deialdia egiten da 2010erako, hartarako arauak emanez.
Horiek horrela, aipatutako aginduaren 9. artikuluan ezarritako ahalmenaren indarrez, hau
Euskal Autonomia Erkidegoko lehentasunezko klusterretako enpresa-taldeentzako laguntzak arautzen dituen Aginduan aurreikusitako laguntzen 2010eko deialdia egitea da Ebazpen honen xedea.
Helburu hori betetzeko, 2.550.000 euro bideratuko dira 2010erako, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan berariaz arlo horretarako izendatutako aurrekontu-kredituaren arabera.
Deialdi honen kontura emango diren diru-laguntzen guztizko bolumenak ez du gaindituko artikulu honetan ezarritako zenbatekoa edo zenbateko hori eguneratzetik ateratzen dena, indarreko legeriak kreditu-loturari edo aurrekontu-aldaketari buruz aurreikusi duenari jarraiki. Horrenbestez, diru-kopuru hori agortutakoan, ezin izango da diru-laguntza gehiago eman, eta, beraz, hortik aurrera, baliorik gabe geratuko da ebazpen hau. Horrelakorik gertatuz gero, jakinarazi egin behar da Kabinete, Plangintza eta Estrategiako sailburuordearen ebazpen bidez.
Euskal Autonomia Erkidegoko lehentasunezko klusterretako enpresa-taldeentzako laguntzak arautzen dituen Aginduan aurreikusitako laguntzak jasotzeko, erreferentziako aginduko 4. artikuluan ezarritako betekizunak konplitu beharko dituzte eskatzaileek.
Horretaz gainera, eskabideak eta gainerako agiri osagarriak Plangintza eta Estrategia Zuzendaritzan aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean zehaztutako edozein eratan.
Eskabideak aurkezteko epea 2010eko apirilaren 30ean amaituko da.
Lehenengoa. Deialdi-ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 24a.
Kabinete, Plangintza eta Estrategiako sailburuordea,
PEDRO GÓMEZ DAMBORENEA.


