Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko martxoaren 26koa, Garraio Azpiegituraren zuzendariarena, Bilboko metropoli-trenbidearen 3. lineako Txurdinaga¿Alde Zaharra tarteko obra zibila eraikitzeko proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda aldatu, eta titularrei akta osagarriak egiteko ekitaldirako deia egiten diena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko martxoaren 26koa, Garraio Azpiegituraren zuzendariarena, Bilboko metropoli-trenbidearen 3. lineako Txurdinaga¿Alde Zaharra tarteko obra zibila eraikitzeko proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda aldatu, eta titularrei akta osagarriak egiteko ekitaldirako deia egiten diena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 88
  • Hurrenkera-zk.: 2444
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/03/26
  • Argitaratze-data: 2010/05/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2009ko maiatzaren 8ko Ebazpenaren bidez, Garraio Azpiegituraren zuzendariak Bilboko metropoli-trenbidearen 3. lineako Txurdinaga-Alde Zaharra tarteko obra zibila eraikitzeko proiektua onartu zuen.

Erasandako lurrak eskuratu eta, oro har, ondasunak eta eskubideak behar bezala kudeatu ahal izateko, proiektuan ondasun horiek guztiak identifikatzeko zerrenda zehatz bat eta partzela-planoak datoz, desjabetzeen eranskinean.

2009ko azaroaren 10eko Ebazpenaren bidez, proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda onartu zen, 2009ko uztailaren 27ko Ebazpenaren bidez jendaurrean izan ondoren, eta titularrei ondasunak okupatu aurreko aktak egiteko deitu zitzaien, 2009ko abenduaren 15 eta 16rako.

Nahitaezko desjabetzearen prozeduraren barruan ondasunak okupatzeko faseak bete ondoren, proiektua burutzeko ardura duen zerbitzuak txostena egin zuen, eta txosten horren arabera, proiektua bere horretan burutzekotan, arrazoi teknikoak zirela medio, beharrezkoa zen proiektuak erasandako hainbat funtsen gaineko eragina aldatzea eta beste funts bat sartzea.

2009ko abenduaren 15ean egindako aktaren arabera, 94,78 m2-ko eremua duen OS-02 funtsa behin betiko okupatzen da, baina etorkizunean oinezkoentzako pasabidea egiteko ez dago behin betiko okupatu beharrik; horretarako, nahikoa litzateke karga txikiagoko erasanen bat ezartzea, esaterako, erabiltzeko zortasun iraunkorra, 94,78 m2-ko eremu berberaren gainean. Eremu horri beste 45,25 m2-ko eremu bat gehitu behar zaio, dagoeneko zortasun iraunkorra zuena, eta hortaz, funts horretan 140,03 m2-ko eremua geratuko litzateke erabiltzeko zortasun iraunkorrarekin.

Era berean, eta proiektuko MT-03 eta MP-03 funtsetara, bide publikotik, Zurbaran kaletik iritsi ahal izateko, ezinbestekoa da MT-03 funtsaren gaineko erasana aldatzea, eta aldi baterako okupatu beharreko eremuari beste 195,75 m2 gehitzea.

Sarbide hori ahalbidetzeko gainera, beste funts bat ere hartu beharra dago aldi baterako, MT-08 funtsa, 77,30 m2-koa, bidea proiektuan aukeratu den konponbidearen arabera egiteko.

Beraz, OS-02 eta MT-03 zenbakiko funtsen eragina aldatu beharra dago, eta MT-08 funtsa ere erasandakoen artean sartu, ebazpen honen eranskinean zehazten diren kontzeptu eta eremuei dagokienean.

Organo honen ardura da Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko trenbide-azpiegituretako obrak egin ahal izateko izapideak egin eta nahitaezko desjabetze-jardubindea ebaztea, hala ezartzen baitute Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 24ko 607/2009 Dekretuaren 15.g eta h artikuluek, maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 10.1.e artikuluarekin lotuta.

Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 6.2 artikuluak ezartzen du trenbideak jarri edo lineak zabaltzeko proiektuak ofizialki onartzeak berekin ekarriko duela proiektuak erasandako eta identifikaturiko ondasunak okupatzea onura publikokotzat eta lehenbailehen egin beharrekotzat jotzea; eta horrek ahalmena ematen dio Administrazioari Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan aurreikusitako jardunbidera jotzeko eta, hortaz, erasandako lurrak okupatu edo ondasunak eskuratzeko; horretarako, lehenbizi, desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak zehaztu, titularrak identifikatu eta baloraziorako behar diren datu eta azalpenak jasoko dira aktan, eta perituak ezarritako diru kopurua, ordaindu edo okupatu aurretiko gordailu gisa utzi beharko da; eta, bidezko bada, premiazkotasunak ekarritako kalteen ordaina ere eman beharko zaie. Aldi baterako okupazioen kasuan, prozedura berari jarraituko zaio, baina Nahitaezko Desjabetzeen Legearen 111.2 artikuluan ezarritako berezitasunekin.

Gehiago sakonduz, Legearen 15. artikuluak eta haren Erregelamendua onartzen duen 1957ko apirilaren 26ko Dekretuak xedatzen dute behin obra onura publikokotzat edo interes sozialekotzat jo ondoren, Administrazioak desjabetzearen xederako behar-beharrezkoak diren ondasunak okupatzeko eta eskubideak eskuratzeko beharrari buruzko erabakia hartuko du. Eta ondoren eransten du okupatu beharreko ondasunen artean sartu ahal izango direla kasuan kasuko obra edo xedea handitu behar izanez gero ezinbestekoak izango diren haiek ere.

Beraz, aurrekariak, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 15., 20., 21., 52., 111. eta 112. artikuluetan eta haren Erregelamendun horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainerakoak ikusirik, honako hau

Lehenengoa. Bilboko metropoli-trenbidearen 3. lineako Txurdinaga-Alde Zaharra tarteko obra zibila eraikitzeko proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda honela aldatzea:

  1. OS-02 funtsari dagokionean, behin betiko okupatu beharrekotzat jo ordez, erabiltzeko zortasun iraunkorra ezartzea 140,03 m2-ko eremu baten gainean.

  2. MT-03 funtsean, erasandako eremuari beste 195,75 m2-ko eremua gehitzea, aldi baterako okupatu beharrekoa, eta lehenbailehen okupatu beharrekotzat jotzea, Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 6.2 artikuluan adierazitako ondorioetarako.

  3. Beste funts bat ere erasatea, MT-08, 77,30 m2-koa eta aldi baterako okupatu beharrekoa, eta hori ere lehenbailehen okupatu beharrekotzat jotzea, Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 6.2 artikuluan adierazitako ondorioetarako.

    Bigarrena. Zerrenda horretan azaltzen diren ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, bertan zehazturiko egun eta orduan, Bilboko udaletxera ager daitezen, lehen egindako akten akta osagarriak egin eta, bidezko bada, haiek formalki okupatu ahal izateko. Beharrezkoa izanez gero, eta doakionak hala eskatzen badu, lur eremura bertara joateko aukera ere izango da.

    Ekintza horretara erasandakoek berek edo haien izenean jokatzeko behar bezalako baimena jaso duten ordezkoek joan beharko dute eta ondasunen titular direla egiaztatzen duten agiri-paperak (eskritura publikoak, Jabegoaren Erregistroko ziurtagiria edo informazio-oharrak, eta abar) eta eskubideak egiaztatzen dituzten beste edozein agiri-paper aurkeztu beharko dute. Nahi izanez gero, perituak eta notarioa ere eraman ahal izango dituzte, beren kontura.

    Era berean, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamenduaren 56.2 artikuluan xedaturikoari jarraituz, interesdunek zerrendako okerrak zuzentzeko alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte aktak egiteko egunera arte. Alegazioak idatziz aurkeztu beharko dira Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzan, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean, Lakua 1ean.

    Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Garraio Azpiegituraren zuzendariari edo Garraio eta Herri Lanetako sailburuordeari, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasi eta hilabeteko epean.

    Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 26a.

    Garraio Azpiegituraren zuzendaria,

    JOSÉ ANTONIO LÓPEZ ANSAREO.

    BILBOKO METROPOLI-TRENBIDEAREN 3. LINEAKO TXURDINAGAALDE ZAHARRA TARTEKO OBRA ZIBILA ERAIKITZEKO PROIEKTUA

    PROYECTO DE CONSTRUCCIÓN DE LA OBRA CIVIL DE LA LÍNEA 3 DEL FERROCARRIL METROPOLITANO DE BILBAO. TRAMO: TXURDINAGA-CASCO VIEJO

    Bilboko udalerria / Término municipal de Bilbao

    Finka zk.

  1. º de finca Katastroko erref.

    Ref. catastral Jabea eta helbidea

    Propietario y domicilio Eragin mota

    Tipo de afección Izaera

    Naturaleza Okupatu aurreko aktak egiteko

    Levantamiento de actas previas

    Okupazio iraunkorra

    Ocupación permanente Aldi baterako okupazioa

    Ocupación temporal Aldi baterako, erabilera-erreserbarekin

    Temporal con reserva de uso Erabilera-zortasun orokorra

    Servidumbre permanente de uso

    Maiatza/Mayo

    Tokia

    Lugar Eguna

    Día Ordua

    Hora

    OS-02 02020901024 Comunidad de Vecinos Zumaia, 35 Jabeen erkidegoa 140,03 Hiri-lurra

    Urbano Bilboko udaletxea

    Ayuntamiento de Bilbao 27 09:30

    MT COMPL-03 020900402301 Sociedad cooperativa de construcción de casas baratas de la asociación general de empleados de oficina de Bizkaia

  1. º Zurbaran 15 195,75 Bidea

    Vial Bilboko udaletxea

    Ayuntamiento de Bilbao 27 10:00

    MT-08 02020904022 Hrdos de Jose Antonio, Francisco y Lorenza Uriarte Sagasti 77,30 Hiri-lurra

    Urbano Bilboko udaletxea

    Ayuntamiento de Bilbao 27 10:30

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.