- EBAZPENA, 2010eko martxoaren 29koa, Langileriaren Kudeaketako zuzendariarena, zuzendari beraren 2009ko uztailaren 30eko Agindua aldatzen duena, Nerea Eskauriatza Etxebarria andreak jarritako gorako errekurtsoa baietsi delako. Agindu haren bitartez, prakti - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko martxoaren 29koa, Langileriaren Kudeaketako zuzendariarena, zuzendari beraren 2009ko uztailaren 30eko Agindua aldatzen duena, Nerea Eskauriatza Etxebarria andreak jarritako gorako errekurtsoa baietsi delako. Agindu haren bitartez, praktiketako funtzionario izendatu ziren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak 2008ko azaroaren 28an emandako aginduaren bitartez deitutako hautaketa-prozesuan aukeratutako izangaiak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 80
- Hurrenkera-zk.: 2293
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/03/29
- Argitaratze-data: 2010/05/03
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Nerea Eskauriatza Etxebarria andreak gorako errekurtsoa jarri zion Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2009ko uztailaren 30eko Ebazpenari, Musika espezialitateko txanda libreari dagokionean. Ebazpen horren bitartez, argitara eman ziren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak 2008ko azaroaren 28an emandako aginduaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren Kidegoan sartzeko deitutako hautaketa-prozesuan aukeratutako izangaien behin betiko zerrendak.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak 2010eko otsailaren 5ean emandako Aginduaren bitartez baietsi egin zen Nerea Eskauriatza Etxebarria andreak jarritako gorako errekurtsoa, eta I. eranskineko I. atalean jarri zitzaion puntuazioa, irakaskuntzako esperientziarena, handitu; hortaz, atal horretan, guztira 6,141 puntu lortu zituen.
Ondorioz eta horren arabera, hau
Nerea Eskauriatza Etxebarria andreak -Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2008ko azaroaren 28ko Aginduaren bitartez Maisu-maistren Kidegoan sartzeko deitutako hautaketa-prozesuan Musika espezialitateko txanda librean aukeratuak- lortutako puntuazio orokorra aldatzea; haren puntuazio orokorra, beraz, 07.2220 puntukoa da.
Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jarri ahal izango diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 29a.
Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,
Eskuordetzeaz (Ebazpena, 2009eko irailaren 25ekoa).
Baliabide Material, Informatika
eta Antolamenduko zuzendaria,
MARÍA TERESA DEL CARMEN SEGURA TRUJILLO.


