- EBAZPENA, 2011ko martxoaren 29koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, NBE-2009BA/0063 erreferentziako proiektuan aritzeko Claudia María Aguirre Arocena bekadunari, erabateko ukoa egiteko aurkeztutako eskabidea onartzen diona. EAEko Unesco Etxea Elkarteak aurkeztu zuen proiektua, Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargura, Nazio Batuen nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei zuzendutako 2009ko diru-laguntzarako deialdiaren barruan. Diru-laguntzak Eusk - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko martxoaren 29koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, NBE-2009BA/0063 erreferentziako proiektuan aritzeko Claudia María Aguirre Arocena bekadunari, erabateko ukoa egiteko aurkeztutako eskabidea onartzen diona. EAEko Unesco Etxea Elkarteak aurkeztu zuen proiektua, Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargura, Nazio Batuen nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei zuzendutako 2009ko diru-laguntzarako deialdiaren barruan. Diru-laguntzak Eusk
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 99
- Hurrenkera-zk.: 2721
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/03/29
- Argitaratze-data: 2010/05/27
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Instituzional
Testu legala
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak agindua eman zuen 2009ko martxoaren 12an, zeinen bitartez, Nazio Batuen Erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei elkarturiko pertsona juridikoentzat laguntzak deitzen diren. Laguntza horiek lankide boluntarioei bekak emateko dira, 2009ko ekitaldian, erakunde horiek herrialde pobretuetan egiten dituzten garapen-programatan parte har dezaten. Garapen Lankidetzako zuzendariaren 2009ko urriaren 23ko Ebazpenaren bidez, 15.933,24 euroko diru-laguntza esleitu zitzaion EAEko Unesco Etxea elkarteari, Claudia María Aguirre Arocena bekadunaren gastuak ordaintzeko, zeinek New Delhi hirian (India) bete behar baitzuen bere zeregina.
2010eko otsailaren 4an, diru-laguntzari uko egiteko eskabidea igorri zitzaion Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari. Bekaduna AECIDen prestakuntza-baterako hautatu dute. Horra zergatik egin dion uko diru-laguntzari. Bekadunak prestakuntza-beka horri emango dio lehentasuna, bere prestakuntza akademikoari eta lanbide-interesei hobeto egokitzen zaielako.
Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak egindako aurreneko ordainketa 9.559,94 eurokoa izan da, eta onartutakoaren zati ordaindu gabea dago ordainkizun, alegia, 6.373,30 euro. Kontuan izanik kopuru osoari uko egiteko eskabidea egin dela, erakunde onuradunak 9.559,94 euro itzuli beharko ditu, eta Garapen Lankidetzarako Zuzendaritza ez dio egingo bigarren ordainketa.
Azaldutako guztiagatik, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak entitate onuradunak eskatutako aldaketak onartzearen aldeko txostena egin du. Beraz, hau
Lehenengoa. EAEko Unesco Etxea Elkarteak eskatutako ukoa onartzea. Izan ere, elkarte horrek Unescok Indian duen bulegoari laguntzeko proiektua bultzatzeko eman zen. Horretarako, Claudia María Aguirre Arocena bekaduna proiektu horretan (NBE-2009BA/0063) sartzea eskatzen zen. Proiektu hori, Nazio Batuen Erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzako eta erakunde horiei elkarturiko pertsona juridikoentzako laguntzetarako 2009ko deialdian aurkeztu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko borondatezko lankideei beka emateko. Hain zuzen ere, guztira, 15.993,24 eurori uko egiten zitzaion.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Gizarte Gaietako sailburuordeari zuzenduta. Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 29a.
Garapen Lankidetzarako zuzendaria,
MARTA ARES GODOY.


