- EBAZPENA, 2010eko martxoaren 30ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileria Kudeatzeko zuzendariarena, zuzendari beraren 2009ko uztailaren 30eko Ebazpena aldatzen duena, Olatz Maya Brunet andreak jarritako gorako errekurtsoaren zati bat baietsi delako (2009ko uztailaren 30eko Ebazpenaren bitartez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak 2008ko azaroaren 28an deitutako hautaketa-prozesuan aukeratutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratu ziren). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko martxoaren 30ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileria Kudeatzeko zuzendariarena, zuzendari beraren 2009ko uztailaren 30eko Ebazpena aldatzen duena, Olatz Maya Brunet andreak jarritako gorako errekurtsoaren zati bat baietsi delako (2009ko uztailaren 30eko Ebazpenaren bitartez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak 2008ko azaroaren 28an deitutako hautaketa-prozesuan aukeratutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratu ziren).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 80
- Hurrenkera-zk.: 2294
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/03/30
- Argitaratze-data: 2010/05/03
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Olatz Maya Brunet andreak gorako errekurtsoa jarri zion Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileria Kudeatzeko zuzendariaren 2009ko uztailaren 30eko Ebazpenari, Haur Hezkuntza espezialitateko txanda libreari dagokionez. Ebazpen horren bitartez, argitara eman ziren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak 2008ko azaroaren 28an emandako Aginduaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoan sartzeko deitutako hautaketa-prozesuan aukeratutako izangaien behin betiko zerrendak.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak 2010eko otsailaren 5ean emandako Aginduaren bitartez, Olatz Maya Brunet andreak jarritako gorako errekurtsoaren zati bat baietsi zen eta, ondorioz, I. eranskineko II.3 atalean jarri zitzaion puntuazioa, unibertsitate-titulu ofizialena, handitu zen; hortaz, atal horretan, guztira 2 puntu lortu zituen.
Ondorioz eta horren arabera, hau
Lehenengoa. Olatz Maya Brunet andrea 6,2385eko puntuazio orokorraz sartzea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2008ko azaroaren 28ko Aginduaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoan sartzeko deitutako hautaketa-prozesua gainditzearren hautatu diren izangaien behin betiko zerrendan, Haur Hezkuntzako espezialitatean, txanda librean.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hogei egun naturaleko epea irekitzea hautatutzat jotako izangaiak Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetan aurkez ditzan 2008ko azaroaren 28ko Aginduaren hamaikagarren oinarrian zerrendatutako agiriak.
Epe horren barruan, adierazitako agiriak aurkezten ez baditu, edo horiek aztertu ondoren aipatutako aginduaren bigarren oinarrian adierazitako baldintzaren bat betetzen ez duela ondorioztatzen bada, karrerako funtzionario izendatua izateko eskubide guztiak galdu eta lehenago egindako jardun guztiak baliogabetu egingo dira; horrez gain, erantzukizuna izan lezake hasierako eskabidea faltsutzearren.
Hirugarrena. Ebazpen hau argitaratzea Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetan eta Hezkuntza, Unibetsitate eta Ikerketa Sailaren Interneteko helbidean: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net edo http://www.irakasle.net.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jarri ahal izango diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari hilabeteko epean, agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 30a.
Langileria Kudeatzeko zuzendaria,
Eskuordetzeaz (Ebazpena, 2010eko irailaren 25ekoa).
Baliabide Material, Informatika
eta Antolamenduko zuzendaria,
MARÍA TERESA DEL CARMEN SEGURA TRUJILLO.


