Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko martxoaren 31koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendarirena, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiak eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak kudeaketa gomendatzeko egindako akordio bat argitaratzea xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko martxoaren 31koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendarirena, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiak eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak kudeaketa gomendatzeko egindako akordio bat argitaratzea xedatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila; Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 75
  • Hurrenkera-zk.: 2201
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/03/31
  • Argitaratze-data: 2010/04/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Herrizaingoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Herrizaingo Saileko Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiak eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAPek) akordio bat sinatu zuten, 2010eko martxoaren 31ko data daramana, IVAPi gomendatzeko Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako 140 agente-plaza betetzeko 2010ean egitekoa den hautaketa-prozesurako eskabideak telematikaz jaso eta kudeatzeko behar den antolamenduaren kudeaketa materiala.

Honen bidez xedatzen da akordio hori ebazpen honen I. eranskin gisa argitara dadin, guztiek ezagutu dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 31.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,

JUAN DE DIOS URIARTE ARCINIEGA.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiak eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak kudeaketa gomendatzeko egindako akordioa.

Lehenengoa. Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiak eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAPek) hitzartu dute, Herri Administrazioren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 15. artikuluak xedatutakoaren barruan, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAPek) egin dezala 2010ean Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako 140 agente-plaza betetzeko hautaketa-prozesurako eskabideak telematikaz jaso eta kudeatzeko behar den antolamenduaren kudeaketa materiala, eraginkortasun arrazoiengatik.

Bigarrena. Gomendatzen den kudeaketa materiala honako jarduera hauetan gauzatuko da, kasu bakoitzean zehaztuko den hedadurarekin:

  1. Hautaketa-prozesuak kudeatzeko aplikazio informatikoa egokitzea aipatutako hautaketa-prozesu horretako eskabideak jasotzeko.

  2. Eskaerak jasotzeko kudeaketa.

  3. Tasen ordainketaren izapideen kudeaketa.

  4. Hautaketa-prozesua kudeatzea, IVAPeko teknikariek eta Poliziaren Ikastegiko teknikariek 2010eko martxoaren 29ko bileretan hitzartutako zehazpenen arabera.

    Hirugarrena. Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia izango da sortuko den datu-fitxategiaren arduraduna. IVAP datuen tratamenduaren eragilea izango da, eta kudeaketa-gomendioaren xedea gauzatutakoan eta hautaketa-prozesuan parte hartu dutenen datuak hitzartutako euskarrian Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiari eskualdatutakoan, IVAPek suntsitu egingo ditu datuok, eskualdaketa egin ondoko 7 eguneko epean.

    Laugarrena. Tratamenduaren eragileak, tratamenduaren arduradunak emandako jarraibideen arabera bakarrik tratatuko ditu datuak, eta ez ditu aplikatuko ez erabiliko kudeaketa-gomendio honetan ezarritakoaz besteko xedeetarako. Gainera, ez dizkie inori helaraziko datuok, ezta kontserbatzeko ere.

    Tratamenduaren eragileak ez ditu inoiz eta inola ere gordeko datuok, ez eta kopiatuko ere. Gainera, ez dizkio datuok jarduera honekin zerikusirik ez duen inori jakinaraziko, ez eta erakutsiko edo helaraziko ere, eta betebehar hori izaten jarraituko dute fitxategiaren arduradunak kudeaketa amaitutakoan ere. Betebehar horrek tratamenduaren eragileari eta datu pertsonaletara sarbidea izan dezakeen edonori eragiten die.

    Bosgarrena. Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoaren 9. artikulua betetze aldera, tratamenduaren eragileak datu pertsonalen erabateko segurtasuna bermatzeko behar diren neurri teknikoak eta antolaketa-neurriak ezarri beharko ditu, datuok inola ere alda edo gal ez daitezen, baimenik gabe tratatu ez daitezen edo datuotara baimenik gabeko sarbiderik izan ez dadin.

    Seigarrena. Kudeaketa-gomendioaren indarraldia akordio hau sinatzen den egunean hasiko da, eta hautaketa-prozesuaren behin betiko emaitzak argitaratzen direnean amaituko.

    Zazpigarrena. Kudeaketa-gomendioak ez dakar eskumenen titularitatea lagatzerik, ez eta eskumen horiek erabiltzeko osagai funtsezkoen titularitatea lagatzerik ere, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiarenak baitira bata zein bestea.

    Zortzigarrena. Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiaren erantzukizuna da kudeaketa-gomendio honek dakarren jarduera material zehatzaren euskarri edo esparru diren egintza edo xedapen juridikoak ematea.

    Bederatzigarrena. Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiaren kontura izango dira kudeaketa-gomendio honek dakarren kudeaketa materialak sorrarazitako gastuak.

Kudeaketa gomendatzeko agiri hau sinatzen dute, alde batetik Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariak, eta, bestetik, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko (IVAPeko) zuzendariak.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 31.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,

JUAN DE DIOS URIARTE ARCINIEGA.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARIA ENCARNACIÓN ECHAZARRA HUGUET.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik