- EBAZPENA, 2010eko martxoaren 31koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, museoak sustatzeko eta kultura-ondarearekin eta zabalkundearekin zerikusia duten museo-jarduerak garatzeko diru-laguntzak emateko osatu behar den Epaimahai Kalifikatzaileko kideak izendatzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko martxoaren 31koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, museoak sustatzeko eta kultura-ondarearekin eta zabalkundearekin zerikusia duten museo-jarduerak garatzeko diru-laguntzak emateko osatu behar den Epaimahai Kalifikatzaileko kideak izendatzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 90
- Hurrenkera-zk.: 2488
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/03/31
- Argitaratze-data: 2010/05/17
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Museoak sustatzeko eta kultura-ondarearekin eta zabalkundearekin zerikusia duten museo-jarduerak garatzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duen Kulturako sailburuaren 2009ko abenduaren 10eko Agindua ikusi da.
Agindu horretako 12. artikuluak dioenez, epaimahai kalifikatzaile batek diru-laguntzei buruzko ebazpen-proposamena emango du, eta epaimahai horren osaera Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen baten bitartez jakinaraziko da.
Ondorioz, hauxe,
Lehenengoa. Epaimahai Kalifikatzaileko kideak izendatzea eta osaera jakinaraztea. Hona hemen kideak:
Lehendakaria:
José Luis Iparragirre Mujika jauna, Kultura Ondarearen zuzendaria.
Bokalak:
Iñaki Arrieta Urtizberea jauna.
Teresa Casanovas i Llorens andrea.
Carmen Ochagavía Araiz andrea.
Nekane Cobos Salinas andrea, epaimahaiko idazkaria izango dena.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 31.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
ANTONIO RIVERA BLANCO.


