- 173/2010 EBAZPENA, martxoaren 31koa, Donostia Ospitaleko zuzendari gerentearena, M.ª Mar Ruiz Peñagaricano andrea, berak hala eskatuta, Donostia Ospitaleko Erizaintzako zuzendariorde kargutik kentzea xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu173/2010 EBAZPENA, martxoaren 31koa, Donostia Ospitaleko zuzendari gerentearena, M.ª Mar Ruiz Peñagaricano andrea, berak hala eskatuta, Donostia Ospitaleko Erizaintzako zuzendariorde kargutik kentzea xedatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 94
- Hurrenkera-zk.: 2586
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/03/31
- Argitaratze-data: 2010/05/21
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Donostia Ospitaleko zuzendari gerentearen martxoaren 4ko 135/2010 Ebazpenaren bidez, M.ª Mar Ruiz Peñagaricano andrea Donostia Ospitaleko Erizaintzako zuzendariorde izendatu zen.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, gerentziako zuzendaritza honek hau
Lehenengoa. M.ª Mar Ruiz Peñagaricano andrea, berak hala eskatuta, Donostia Ospitaleko Erizaintzako zuzendariorde kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Ebazpen honek 2010eko apirilaren 15etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Ebazpen hau interesdunari eta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia-San Sebastián, 2010eko martxoaren 31.
Donostia Ospitaleko zuzendari gerentea,
CARLOS ZULUETA GURIDI.


