- 174/2010 EBAZPENA, martxoaren 31koa, Donostia Ospitaleko zuzendari gerentearena, Andoni Orube Bona jauna, berak hala eskatuta, Donostia Ospitaleko zuzendariorde mediko kargutik kentzea xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu174/2010 EBAZPENA, martxoaren 31koa, Donostia Ospitaleko zuzendari gerentearena, Andoni Orube Bona jauna, berak hala eskatuta, Donostia Ospitaleko zuzendariorde mediko kargutik kentzea xedatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 94
- Hurrenkera-zk.: 2587
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/03/31
- Argitaratze-data: 2010/05/21
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Andoni Orube Bona jauna Donostia Ospitaleko zuzendariorde mediko izendatu zen, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiak urtarrilaren 24an emandako 228/2005 Ebazpenaren bitartez.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, gerentziako zuzendaritza honek hau
Lehenengoa. Andoni Orube Bona jauna Donostia Ospitaleko zuzendariorde mediko kargutik kentzea, berak hala eskatuta.
Bigarrena. Ebazpen honek 2010eko apirilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Ebazpen hau interesatuari eta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Donostia-San Sebastián, 2010eko martxoaren 31.
Zuzendari gerentea,
CARLOS ZULUETA GURIDI.


