Euskadi.eus
  • 175/2010 EBAZPENA, martxoaren 31koa, Donostia Ospitaleko zuzendari gerentearena, Donostia Ospitaleko zuzendariorde medikoaren lanpostu bi betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

175/2010 EBAZPENA, martxoaren 31koa, Donostia Ospitaleko zuzendari gerentearena, Donostia Ospitaleko zuzendariorde medikoaren lanpostu bi betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 94
  • Hurrenkera-zk.: 2588
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/03/31
  • Argitaratze-data: 2010/05/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Donostia Ospitaleko zuzendariorde medikoaren lanpostu bi hutsik daude. Hori dela eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arauan (uztailaren 21eko EHAA, 138. zenbakia) eta Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan (irailaren 7ko EHAA, 170. zenbakia) ezarritakoaren arabera, lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du zuzendaritza honek. Hona hemen

OINARRIAK

Lehenengoa. Donostia Ospitaleko zuzendariorde medikoaren lanpostua (Gipuzkoako Osasun Barrutia) Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeei atxikitako langile finkoek (funtzionario, estatutupeko edo lan-kontratukoek) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko nahiz bere Erakunde Autonomoetako funtzionarioek eska dezakete. Honako eskakizun hauek bete behar dituzte:

  1. Ikasketa-titulua. A1 taldeko edozein unibertsitate-lizentziatura eduki beharko dute.

  2. Hizkuntza-eskakizuna. 2. hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun-datarik gabe.

  3. Esperientzia. 5 urteko esperientzia izan beharko dute, A1 taldeko zereginetan.

    Bigarrena. Interesdunek Donostia Ospitaleko Pertsonaleko Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak, 10 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Horretaz gain, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako eran ere aurkez ditzakete (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Prozedura Erkideari buruzkoa).

    Hirugarrena. Deialdi honetan parte hartu nahi duten izangaiek, eskabidearekin batera, honako hauek adierazten dituen curriculum vitaea aurkeztu beharko dute:

    Ikasketa-tituluak.

    Betetako lanpostuak.

    Lanbidean eta kudeaketa sanitarioan daukaten eskarmentua.

    Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta egoki irizten zaion beste edozein merezimendu.

    Eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen frogagiriak aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri ere aurkez dezakete.

    Laugarrena. Deialdi hau Gerentzia honen ebazpenaren bitartez ebatziko da. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

    Bosgarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea emango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

    Donostia-San Sebastián, 2010eko martxoaren 31koa.

    Donostia Ospitaleko zuzendari gerentea,

    CARLOS ZULUETA GURIDI.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik