Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko apirilaren 8koa, Industria eta Energiako sailburuordearena, teknologia-oinarriko ETEak eta/edo berritzaileak sortu eta garatzen laguntzeko Gauzatu-Industria programa arautzen duen aginduak ezarritako esparruaren barruan, 2010. urtean diru-laguntzak emateko deialdia argitaratzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko apirilaren 8koa, Industria eta Energiako sailburuordearena, teknologia-oinarriko ETEak eta/edo berritzaileak sortu eta garatzen laguntzeko Gauzatu-Industria programa arautzen duen aginduak ezarritako esparruaren barruan, 2010. urtean diru-laguntzak emateko deialdia argitaratzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 77
  • Hurrenkera-zk.: 2253
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/04/08
  • Argitaratze-data: 2010/04/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Industria; Herri Administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Teknologia-oinarriko ETEak eta/edo berritzaileak sortu eta garatzen laguntzeko Gauzatu-Industria programa arautzen du Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2007ko maiatzaren 21eko Aginduak (2007ko ekainaren 12ko EHAA, 112. zenbakia); agindu hori 2007ko abenduaren 18ko Aginduaren bidez aldatu da (2008ko urtarrilaren 29ko EHAA, 20. zenbakia).

Diru-laguntza horiek emateko erabiliko diren diru-baliabideak abenduaren 23ko 2/2009 Legean horretarako izendatutako aurrekontu-ataletatik aterako dira. Lege horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onartu zituen 2010erako.

Horiek horrela, eta aipatutako aginduaren 12. artikuluan ezarritakoaren arabera, egoki da hor iragarritako diru-laguntzak emateko 2010eko ekitaldirako deialdia egitea, eta, horretarako, eman beharreko arau guztiak ematea.

Teknologia-oinarriko ETEak eta/edo berritzaileak sortu eta garatzen laguntzeko Gauzatu-Industria programa arautzen duen Aginduan aurreikusitako laguntzen 2010eko deialdia egitea da ebazpen honen xedea; laguntza horiek aurrerakin itzulgarri moduan emango dira.

Xede horretarako, guztira, 26.000.000 euro bideratuko dira, abenduaren 23ko 2/2009 Legean hartarako ezarritako aurrekontu-ataletako kredituen kontura; lege horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onartu zituen 2010erako.

Deialdi honen kontura emango diren diru-laguntzen guztizko bolumenak ez du gaindituko artikulu honetan ezarritako zenbatekoa edo zenbateko hori eguneratzetik ateratzen dena, indarreko legeriak kreditu-loturari edo aurrekontu-aldaketari buruz aurreikusi duenari jarraiki. Horrenbestez, diru-kopuru hori ahitutakoan, ezin izango da laguntza gehiago eman, eta, beraz, hortik aurrera, baliorik gabe geratuko da ebazpen hau. Egoera horietakoren bat gertatuz gero, horren berri jakinaraziko da Industria eta Energiako sailburuordearen ebazpen bidez.

Teknologia-oinarriko ETEak edo berritzaileak sortu eta garatzen laguntzeko Gauzatu-Industria programa arautzen duen aginduan jasotako diru-laguntzak eskuratzeko, eskatzaileek erakunde onuradunaren izaera izan beharko dute, 2007ko maiatzaren 21eko Aginduaren 3. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

  1. Eskabideak eta gainerako agiri osagarriak honako toki hauetakoren batean aurkeztu beharko dira: ISEB Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuan (Urkixo Zurmarkalea 36, 4. solairua - Bilbao) zuzenean, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezarritako bideren bat erabilita lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen.

    Eskabide-eredua eta formularioak Interneten bete eta/edo eskuratu ahal izango dira, honako helbide honetan: www.spri.net/gauzatu.

  2. Eskabideak aurkezteko epea, hasi, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta, amaitu, 2010eko maiatzaren 31n amaituko da, horretarako izendatutako kreditua lehenago agortu ez bada, behintzat.

Lehenengoa. Deialdi-ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu dakioke Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko apirilaren 8a.

Industria eta Energiako sailburuordea,

FRANCISCO JAVIER GARMENDIA MARTÍNEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik