Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko apirilaren 12koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Euskadiko kirol-federazioen 2010eko kirol-programak finantzatzeko diru-laguntzen ebazpen-proposamen bat eman eta organo honi aurkeztuko dion Batzorde Kalifikatzaileko batzordekideak izendatzen dituena, eta batzorde horren osaeraren berri ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko apirilaren 12koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Euskadiko kirol-federazioen 2010eko kirol-programak finantzatzeko diru-laguntzen ebazpen-proposamen bat eman eta organo honi aurkeztuko dion Batzorde Kalifikatzaileko batzordekideak izendatzen dituena, eta batzorde horren osaeraren berri ematen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 92
  • Hurrenkera-zk.: 2530
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/04/12
  • Argitaratze-data: 2010/05/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Herrizaingoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ikusirik Euskadiko kirol-federazioen 2010eko kirol-programak finantzatzeko diru-laguntzen deialdia arautzen duen 2009ko abenduaren 16ko Agindua.

Ikusirik Euskal kirol-federazioen kirol-programetarako diru-laguntzak ematea arautzen duen 2000ko abenduaren 26ko 287/2000 Dekretua.

Kontuan izanda aipatutako Dekretuaren 7. artikuluak alde batetik, aurkezten diren eskabideak eta dokumentazioa aztertzeko eta organo honi aurkeztuko dion ebazpen-proposamen arrazoitu bat emateko Batzorde Kalifikatzaile bat osatuko dela adierazten duela; eta bestetik, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak Kirol Zuzendaritzako bi teknikari izendatuko dituela batzordekide gisa esaten duela.

Horiek horrela, hau

Lehenengoa. Batzorde Kalifikatzailearen kideak izendatzea eta batzorde horren osaeraren berri ematea. Batzordeak honako kide hauek izango ditu:

Batzordeburua:

Patxi Mutiloa Aldazabal (Kiroletako zuzendaria).

Batzordekideak:

Elisabet Altube Bengoa (Kirol Zuzendaritzako Arduradun Teknikoa).

Bakarne Agirre Arrieta (Kirol Zuzendaritzako Teknikaria), batzordeko idazkari modura jardungo duena.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko apirilaren 12a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

ANTONIO RIVERA BLANCO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik