Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko apirilaren 13koa, Kultura Saileko Zerbitzu zuzendariarena, 2010. urtean udalaz gaineko kultur programa edo jarduera bereziak garatzeko laguntza-eskabideen gaineko erabaki-proposamena egiteko eta, ondoren, Kulturako sailburuari Balorazio Batzordearen osaeraren berri ematen diona. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko apirilaren 13koa, Kultura Saileko Zerbitzu zuzendariarena, 2010. urtean udalaz gaineko kultur programa edo jarduera bereziak garatzeko laguntza-eskabideen gaineko erabaki-proposamena egiteko eta, ondoren, Kulturako sailburuari Balorazio Batzordearen osaeraren berri ematen diona.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 80
  • Hurrenkera-zk.: 2298
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/04/13
  • Argitaratze-data: 2010/05/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Herrizaingoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ikusirik udalaz gaineko eremuko kultur programa edo jarduera bereziak 2010. urtean garatzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duen Kulturako sailburuaren 2009ko abenduaren 10eko Agindua.

2009ko abenduaren 10eko Aginduaren 13. artikuluan honako hau jasotzen da: Balorazio Batzorde bat osatuko da 2010. urtean udalaz gaineko kultur programa edo jarduera bereziak garatzeko laguntza-eskabideen gaineko erabaki-proposamena prestatzeko, eta ondoren, Kulturako sailburuari jakinarazteko; bestalde, Batzorde horren osaeraren berri Zerbitzu zuzendariak emango du, EHAAn argitaratu beharreko ebazpen baten bitartez.

Horiek horrela,

Lehenengoa. Balorazio Batzordearen osaeraren berri ematea. Batzordeak honako kide hauek izango ditu:

  1. Presidentea:

    Iñigo Cortázar Ibáñez jauna, Zerbitzu zuzendaria.

  2. Batzordekideak:

    1. Mikel Toral López jauna, Kultura Sustatzeko zuzendaria.

    2. Jose Luis Iparragirre Mujika jauna, Kultura Ondarearen zuzendaria.

    3. Begoña Muruaga Laca andrea, Euskara Sustatzeko zuzendaria.

    4. Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak izendatutako teknikariak:

      1. Titularrak:

      1.1. M.ª José Arostegi Irastorza andrea (Kultura Ondarearen Zuzendaritza).

      1.2. Arturo García Fiel jauna (Kultura Sustatzeko Zuzendaritza).

      2. Ordezkoak:

      2.1. M.ª Abdona Gil Abad andrea Kultura Ondarearen Zuzendaritza).

      2.2. José Luis Ibarzabal Eguibar jauna (Kultura Sustatzeko Zuzendaritza).

    5. Zerbitzu zuzendariak izendatutako zuzendaritza bereko idazkaria:

      1. Titularra: Carlos Aiestaran Álvarez jauna.

      2. Ordezkoa: Alfonso de Grassa Aramendia jauna.

      Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

      Vitoria-Gasteiz, 2010eko apirilaren 13a.

      Zerbitzu zuzendaria,

      IÑIGO CORTÁZAR IBÁÑEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik