Euskadi.eus
  • 1767/2010 EBAZPENA, apirilaren 13koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Gipuzkoako Mendebaldea Eskualdeko Erizaintzako zuzendariaren lanpostua betetzeko Amaia Hernando Uzkudun andrea izendatu eta zerbitzu berezietan egongo dela deklaratzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

1767/2010 EBAZPENA, apirilaren 13koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Gipuzkoako Mendebaldea Eskualdeko Erizaintzako zuzendariaren lanpostua betetzeko Amaia Hernando Uzkudun andrea izendatu eta zerbitzu berezietan egongo dela deklaratzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 97
  • Hurrenkera-zk.: 2641
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/04/13
  • Argitaratze-data: 2010/05/25

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Aztertu dugu Gipuzkoako Mendebaldea Eskualdeko Erizaintzako zuzendari-lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusi honen otsailaren 8ko 685/2010 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2010eko martxoaren 11koko EHAAn (48. zenbakia).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak curriculum vitaean jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Amaia Hernando Uzkudun andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Amaia Hernando Uzkudun andrea Osakidetzako langile finkoa eta Donostia ospitalean erizainaren lanpostu funtzionalaren (14464 zenbakiko plaza) jabea da, eta Gipuzkoako Mendebaldea Eskualdeko Erizaintzako zuzendariaren lanpostua betetzeko hautatu dute.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, ofizioz deklaratu beharko da Osakidetzako langile finkoak zerbitzu berezietan daudela, erakunde publiko horretako zuzendaritza-karguren bat betetzeko hautatuak badira.

Hori dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau

Lehenengoa. Amaia Hernando Uzkudun andrea, Gipuzkoako Mendebaldea Eskualdeko Erizaintzako zuzendari izendatzea.

Bigarrena. Izendapen honek interesdunari jakinarazten zaion egunetik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena. Izendapenak ondorioak dituen egunetik aurrera, Amaia Hernando Uzkudun andrea zerbitzu berezietan egongo dela deklaratzea.

Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko apirilaren 13a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik