- 1768/2010 EBAZPENA, apirilaren 13koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Gipuzkoako Mendebaldeko Eskualdeko Ekonomia eta Finantzako zuzendariaren lanpostua betetzeko, Oswaldo Gorosabel Larrañaga jauna izendatu eta zerbitzu berezietan egongo dela deklaratzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu1768/2010 EBAZPENA, apirilaren 13koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Gipuzkoako Mendebaldeko Eskualdeko Ekonomia eta Finantzako zuzendariaren lanpostua betetzeko, Oswaldo Gorosabel Larrañaga jauna izendatu eta zerbitzu berezietan egongo dela deklaratzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 97
- Hurrenkera-zk.: 2642
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/04/13
- Argitaratze-data: 2010/05/25
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Aztertu dugu Gipuzkoako Mendebaldeko Eskualdeko Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendari lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori zuzendaritza nagusi honen otsailaren 8ko 685/2010 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2010eko martxoaren 22ko EHAAn (54. zk.).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita bere baldintza profesionalak curriculum vitaen jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.
Aurkeztutako agiriak ikusita, Oswaldo Gorosabel Larrañaga jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.
Oswaldo Gorosabel Larrañaga jauna Osakidetzako langile finkoa da, zehazki, Mendaroko Ospitaleko Ekonomiako goi-mailako teknikariaren postu funtzionalaren 20151 plazaren jabea da, eta Gipuzkoako Mendebaldeko Eskualdeko Ekonomia eta Finantzako zuzendariaren lanpostua betetzeko hautatu dute.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, ofizioz deklaratu beharko da Osakidetzako langile finkoak zerbitzu berezietan daudela, erakunde publiko horretako zuzendaritza-karguren bat betetzeko hautatuak badira.
Hori dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau
Lehenengoa. Oswaldo Gorosabel Larrañaga jauna Gipuzkoako Mendebaldeko Eskualdeko Ekonomia eta Finantzako zuzendari izendatzea.
Bigarrena. Izendapen honek interesdunari jakinarazten zaion egunetik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena. Izendapenak ondorioak dituen egunetik aurrera, Oswaldo Gorosabel Larrañaga jauna zerbitzu berezietan egongo dela deklaratzea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko apirilaren 13a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.


