- EBAZPENA, 2010eko apirilaren 14koa, Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendariarena, Euskadiko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko apirilaren 14koa, Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendariarena, Euskadiko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 86
- Hurrenkera-zk.: 2405
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/04/14
- Argitaratze-data: 2010/05/11
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Herri Administrazioa; EAEko udalak
Testu legala
Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendariaren 2009ko urriaren 30eko Ebazpenaren bidez, egiaztagiria eman zitzaion Euskadiko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoari (abenduaren 17ko EHAA; 242. zenbakia).
Batzordekide batzuk izendatzeko eta beste batzuk kargutik kentzeko jakinarazpena jaso da Farmazia Zuzendaritzatik. Beraz, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoen kreditazioari buruz Osasuneko sailburuak 1994ko irailaren 28an emandako Aginduaren 3. eta 7. artikuluetan (urriaren 24ko EHAA, 202. zenbakia) eta Osasun eta Kontsumo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 3ko 579/2009 Dekretuan (13. artikulua) agintzen denarekin bat etorriz, hauxe
Lehenengoa. Euskadiko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoko kide izatetik kentzea Adoración Jiménez Ortiz andrea, Farmazian lizentziatua eta Jesús Morán Barrios jauna, Medikuntza eta Kirurgia Orokorrean lizentziatua.
Bigarrena. Euskadiko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoko kide izendatzea Carmelo Aguirre Gómez jauna, Medikuntza eta Kirurgia orokorrean lizentziatua.
Hirugarrena. Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denean izango du eragina.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraz, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Kalitate, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko sailburuordeari eta Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena ofizialki argitaratzen denetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko apirilaren 14a.
Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendaria,
JOSÉ ASUA BATARRITA.


