Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko apirilaren 14koa, Garraio Azpiegituraren zuzendariarena, Artxandako tunela eraikitzeko proiektuaren II. faseko Matikoko geltokiak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda onartu, eta titularrei, ondasunak okupatu aurreko aktak egiteko ekitaldirako deia egiten diena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko apirilaren 14koa, Garraio Azpiegituraren zuzendariarena, Artxandako tunela eraikitzeko proiektuaren II. faseko Matikoko geltokiak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda onartu, eta titularrei, ondasunak okupatu aurreko aktak egiteko ekitaldirako deia egiten diena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 88
  • Hurrenkera-zk.: 2445
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/04/14
  • Argitaratze-data: 2010/05/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Garraio Azpiegituraren zuzendariaren 2009ko martxoaren 20ko Ebazpenaren bidez, behin betiko onartu zen Deustu-Lezama trenbidean Artxandako tunela eraikitzeko proiektua.

Eraikuntza-proiektu horrek Matikoko geltokia birmoldatzea aurreikusten zuen; alde batetik, bidaiariek erabiltzeko instalazioak, nasak, seinaleztapen-instalazioak, argiteria, zainketa eta kontrola eta enparauak hobetzeko, eta bestetik, geltoki berria egungo araudiak ezartzen duen irisgarritasun-baldintzetara moldatzeko, igogailuak jarriz Tiboli kaleko sarreratik beheragoko mailan dauden nasetaraino.

Erasandako lurrak eskuratu, eta ondasunak eta eskubideak behar bezala kudeatu ahal izateko, proiektuan ondasun horiek guztiak identifikatzeko zerrenda zehatz bat eta partzela-planoak datoz.

2010eko otsailaren 4ko Ebazpenaren bidez, proiektua burutzeko behar ziren ondasun eta eskubideak jabeei nahitaez kentzeko prozedura abiaraztea eta desjabetzeei buruzko eranskina jendaurrera ateratzea erabaki zen. Interesdunei jakinarazi zitzaien eta hainbat aldizkaritan ere argitaratu zen: 2010eko martxoaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 50. zenbakian; 2010eko martxoaren 2ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, 41. zenbakian; 2010eko martxoaren 15eko El Correo egunkarian; eta 2010eko martxoaren 16ko Berrian. Gainera, Bilboko udaletxeko iragarki-oholean ere jarri zen.

Organo honek eskumena dauka Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko trenbide-azpiegituretako obrak egin ahal izateko izapideak egin eta nahitaezko desjabetze-jardunbidea ebazteko, hala ezartzen baitu Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 24ko 607/2009 Dekretuaren 15.h artikuluak, maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 10.1.e artikuluari dagokionean.

Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 6.2 artikuluak ezartzen du trenbideak jarri edo lineak zabaltzeko proiektuak ofizialki onartzeak berekin ekarriko duela proiektuak erasandako eta identifikaturiko ondasunak okupatzea onura publikokotzat eta lehenbailehen egin beharrekotzat jotzea; eta horrek ahalmena ematen dio Administrazioari Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan aurreikusitako jardunbidera jotzeko eta, hortaz, erasandako lurrak okupatu edo ondasunak eskuratzeko; horretarako, lehenbizi, desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak zehaztu, titularrak identifikatu eta baloraziorako behar diren datu eta azalpenak jasoko dira aktan, eta perituak ezarritako diru kopurua, ordaindu edo okupatu aurretiko gordailu gisa utzi beharko da; eta, bidezko bada, premiazkotasunak ekarritako kalteen ordaina ere eman beharko zaie.

Beraz, aurrekariak, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20., 21. eta 52. artikuluetan eta haren Erregelamenduaren 56. artikuluan xedatutakoa, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainontzekoak ikusirik, honako hau

Lehenengoa. Artxandako tunela eraikitzeko proiektuaren II. faseko Matikoko geltokiak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda onartzea, eta lehenbailehen okupatu beharrekotzat jotzea, Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 6.2 artikuluan xedatutako ondorioekin.

Bigarrena. Zerrenda horretan azaltzen diren ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, bertan zehazturiko egun eta orduan, Bilboko udaletxera ager daitezen, proiektuak erasandako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egin eta, bidezko bada, haiek formalki okupatu ahal izateko. Beharrezkoa izanez gero, eta doakionak hala eskatzen badu, lur eremura bertara joateko aukera ere izango da.

Ekintza horretara erasandakoek berek edo haien izenean jokatzeko behar bezalako baimena jaso duten ordezkoek joan beharko dute eta ondasunen titular direla egiaztatzen duten agiri-paperak (eskritura publikoak, Jabegoaren Erregistroko ziurtagiria edo informazio-oharrak, eta abar) eta eskubideak egiaztatzen dituzten beste edozein agiri-paper aurkeztu beharko dute. Nahi izanez gero, perituak eta notarioa ere eraman ahal izango dituzte, beren kontura.

Era berean, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamenduaren 56.2 artikuluan xedaturikoari jarraituz, interesdunek zerrendako okerrak zuzentzeko alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte aktak egiteko egunera arte. Alegazioak idatziz aurkeztu beharko dira Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzan, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean (Lakua 1).

Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Garraio Azpiegituraren zuzendariari edo Garraio eta Herri Lanetako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten edo argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Guztiek horren berri izan dezaten jakinarazten da.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko apirilaren 14a.

Garraio Azpiegituraren zuzendaria,

JOSÉ ANTONIO LÓPEZ ANSAREO.

MATIKOKO GELTOKIAREN ERAKUNTZA PROIEKTUA / PROYECTO DE CONSTRUCCIÓN DE LA ESTACIÓN DE MATIKO

BILBOKO UDALERRIA / TÉRMINO MUNICIPAL DE BILBAO

Finka zk.

  1. º de finca Katastroko erref.

    Ref. catastral Jabea eta helbidea

    Propietario y domicilio Eragin mota

    Tipo de afección Izaera

    Naturaleza Okupatu aurreko aktak egiteko

    Levantamiento de actas previas

    Okupazio iraunkorra

    Ocupación permanente Aldi baterako okupazioa

    Ocupación temporal Aldi baterako, erabilera-erreserbarekin

    Temporal con reserva de uso Erabilera-zortasun orokorra

    Servidumbre permanente de uso

    Ekaina / Junio

    Tokia

    Lugar Eguna

    Día Ordua

    Hora

    01 020218 Bilboko Udala / Ayuntamiento de Bilbao

    Plz. Ernesto Erkoreka, 1, 48001 Bilbao 119,20 3.527,42 Bide publikoa

    Vial público Bilboko udaletxea

    Ayuntamiento de Bilbao 3 13:00

    02 020225 Bilboko Udala / Ayuntamiento de Bilbao

    Plz. Ernesto Erkoreka, 1, 48001 Bilbao 104,20 3.060,75 Bide publikoa

    Vial público Bilboko udaletxea

    Ayuntamiento de Bilbao 3 13:00

    03 02022501002 Uraga, S.A.

    General Concha, 39 - 2.º, 48012 Bilbao 444,65 528,36 Lursaila

    Terreno Bilboko udaletxea

    Ayuntamiento de Bilbao 3 10:00

    04 02023104002 Bilboko Udala / Ayuntamiento de Bilbao

    Plz. Ernesto Erkoreka, 1, 48001 Bilbao 34,65 259,35 Lursaila

    Terreno Bilboko udaletxea

    Ayuntamiento de Bilbao 3 13:00

    05 02023104001 Bilboko Udala / Ayuntamiento de Bilbao

    Plz. Ernesto Erkoreka, 1, 48001 Bilbao 32,60 Lursaila

    Terreno Bilboko udaletxea Ayuntamiento de Bilbao 3 13:00

    06 02023109001 Construcciones Bilpro, S.A.

    Ledesma, 4 - 5.º, 48001 Bilbao 20,13 49,12 Lursaila

    Terreno Bilboko udaletxea

    Ayuntamiento de Bilbao 3 9:30

    07 020231 Bilboko Udala / Ayuntamiento de Bilbao

    Plz. Ernesto Erkoreka, 1; 48001 Bilbao 3,65 421,68 Bide publikoa

    Vial público Bilboko udaletxea

    Ayuntamiento de Bilbao 3 13:00

    08 02023103001 Comunidad de Propietarios de La Salve, 15

  1. Leonardo Lucarini

    La Salve, 15 bajo, 48007 7,06 79,80 Terraza eta erdisotoa

    Terraza y semisótano Bilboko udaletxea

    Ayuntamiento de Bilbao 3 10:30

    09 02023103002 Comunidad de Propietarios de La Salve, 13,

    48007 27,94 Terraza Bilboko udaletxea

    Ayuntamiento de Bilbao 3 11:30

    10 02023103003 Comunidad de Propietarios de La Salve, 11,

    48007 32,90 Terraza Bilboko udaletxea

    Ayuntamiento de Bilbao 3 12:00

    11 02023103004 Comunidad de Propietarios de La Salve, 9,

    48007 22,93 Terraza Bilboko udaletxea

    Ayuntamiento de Bilbao 3 12:30

    12 02023103005 Comunidad de Propietarios de La Salve, 7,

    48007 34,53 Terraza Bilboko udaletxea

    Ayuntamiento de Bilbao 3 16:00

    13 02023103006 Comunidad de Propietarios de La Salve, 5,

    48007 29,58 Terraza Bilboko udaletxea

    Ayuntamiento de Bilbao 3 16:30

    14 02023103007 Comunidad de Propietarios de La Salve, 3,

    48007 32,30 Terraza Bilboko udaletxea

    Ayuntamiento de Bilbao 3 17:00

    15 002005C03 Bizkaiko Foru Aldundia / Diputacion Foral de Bizkaia. Gran Vía, 25, 48009 47,96 891,88 Avda. Mauriece Ravel etorbidea Bilboko udaletxea

    Ayuntamiento de Bilbao 3 13:00

    16 020202 Titularra / Titular:Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia. Gran Vía, 25, 48009

    Erabilera-eskubidearen titularra / Titular derecho uso: Bilboko Udala / Ayuntamiento de Bilbao 428,55 2.120,60 Bide publikoa

    Vial público Bilboko udaletxea

    Ayuntamiento de Bilbao 3 13:00

    17 02020206003 Titularra / Titular:Bizkaiko Foru Aldundia / Diputacion Foral de Bizkaia. Gran Vía, 25, 48009

    Erabilera-eskubidearen titularra / Titular derecho uso: Bilboko Udala / Ayuntamiento de Bilbao 592,25 Lursaila

    Terreno Bilboko udaletxea

    Ayuntamiento de Bilbao 3 13:00

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik