- 1769/2010 EBAZPENA, apirilaren 14koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Ezkerraldea-Enkarterriko Eskualdeko zuzendari mediko lanpostua betetzeko, Ander Larrazabal Bilbao jauna izendatu eta zerbitzu berezietan egongo dela deklaratzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu1769/2010 EBAZPENA, apirilaren 14koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Ezkerraldea-Enkarterriko Eskualdeko zuzendari mediko lanpostua betetzeko, Ander Larrazabal Bilbao jauna izendatu eta zerbitzu berezietan egongo dela deklaratzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 97
- Hurrenkera-zk.: 2643
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/04/14
- Argitaratze-data: 2010/05/25
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Aztertu dugu Ezkerraldea-Enkarterriko Eskualdeko zuzendari mediko lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori zuzendaritza nagusi honen otsailaren 4ko 607/2010 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2010eko martxoaren 9ko EHAAn (46. zk.).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak curriculum vitaean jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.
Aurkeztutako agiriak ikusita, Ander Larrazabal Bilbao jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.
Ander Larrazabal Bilbao jauna Osakidetzako langile finkoa eta Bilbao Eskualdeko zuzendari medikoaren postu funtzionalaren 4116 plazaren jabea da, eta Ezkerraldea-Enkarterriko Eskualdeko zuzendari medikoaren lanpostua betetzeko hautatu dute.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, ofizioz deklaratu beharko da Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko langile finkoak zerbitzu berezietan daudela, erakunde publiko horretako zuzendaritza-karguren bat betetzeko hautatuak badira.
Hori dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau
Lehenengoa. Ander Larrazabal Bilbao jauna Ezkerraldea-Enkarterriko Eskualdeko zuzendari mediko izendatzea.
Bigarrena. Izendapen honek interesdunari jakinarazten zaion egunetik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena. Izendapenak ondorioak dituen egunetik aurrera, Ander Larrazabal Bilbao jauna zerbitzu berezietan egongo dela deklaratzea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko apirilaren 14a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.


