Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko apirilaren 14koa, Energia eta Meategien zuzendariarena. Horren bitartez, Lemona Industrial, SAk eskatuta ohiko prozedurari jarraituz desjabetze-izapidean barne hartutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzen duena, harrobia ustiatu ahal izateko jarraian aipatzen diren lurrak desjabetzeko espedienteari hasiera emate aldera. Aipatutako merkataritza-sozietate hori da ustiapen horren emakidaren titularra, Baliabideak Ustiatzeko «Azurreka» izeneko C) Ataleko 12.721. ze - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko apirilaren 14koa, Energia eta Meategien zuzendariarena. Horren bitartez, Lemona Industrial, SAk eskatuta ohiko prozedurari jarraituz desjabetze-izapidean barne hartutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzen duena, harrobia ustiatu ahal izateko jarraian aipatzen diren lurrak desjabetzeko espedienteari hasiera emate aldera. Aipatutako merkataritza-sozietate hori da ustiapen horren emakidaren titularra, Baliabideak Ustiatzeko «Azurreka» izeneko C) Ataleko 12.721. ze

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 130
  • Hurrenkera-zk.: 3340
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/04/14
  • Argitaratze-data: 2010/07/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. Lemona Industrial SA merkataritza-sozietateak, baliabideak ustiatzeko «Azurreka» izeneko C) Atalaren emakidaren titularra den aldetik, Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari eskatu dio desjabetze-espedienteari hasiera eman diezaion, Lemoako udalerrian kokatuta dagoen «Azurreka» izeneko meatze-ustiategiko lan, instalazio eta zerbitzuen eraginpeko ondasunak eta eskubideak okupatzeko.

  2. Meategien Legearen 105.3 artikuluak bere Erregelamenduaren 131.3 artikuluari loturik ezarritakoaren arabera, Lemoan kokatutako «Azurreka» ustiategiko Harrobiko Ustiatzeko eta Urteko Lan Planen Proiektua onartzeak lurrak okupatu beharra deklaratzea dakar. Alabaina, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 17.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, onuradunak desjabetu beharrekotzat joko diren ondasun edo eskubideen zerrenda zehatza eta indibidualizatua egin beharko du eta, hain zuzen ere, zerrenda hori Cantera Galdames II SA merkataritza-sozietateak idazki batean jaso du, desjabetzea hasteko eskatzeko idazkian.

  3. 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko indarreko Legearen 17. artikuluaren eta ondorengoen arabera, ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zen, hamabost eguneko epearen barruan interesdunek alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten, ondasunen okupazioaren edo erabilgarritasunaren bidezkotasunari eta ondasunen egoera materialari edo legezkoari dagokienez, baita egokitzat joko duten beste edozein gairi dagokionez ere.

  4. 2010eko apirilaren 13an, Energia eta Meategien Zuzendaritzaren aholkularitza Juridikoak txosten hau eman zuen, interesdun gisa ageri direnek egindako alegazioak aztertuta.

    Aipatutako lege-aginduak eta oro har, eta haiekin bat etorriz, aplikatu beharreko gainerako xedapenak aztertu ondoren, honako hau

Lehenengoa. Energia eta Meategien zuzendariaren 2009ko abenduaren 30eko iragarkian barne hartutako ondasun eta eskubideak okupatu beharra onartzea. Hain zuzen ere, iragarki horren bitartez jendaurrean jarri zen, Lemona Industria SAk eskatuta abian jarritako desjabetze-izapidearen barnean hartutako ondasun eta eskubideen zerrenda, ohiko prozedurari jarraituz harrobia ustiatu ahal izateko lurrak desjabetzeko espedienteari hasiera emate aldera. Aipatutako merkataritza-sozietate hori da ustiapen horren emakidaren titularra, Baliabideak Ustiatzeko «Azurreka» izeneko C) Ataleko 12721 zenbakiko Zuzeneko Emakida ematen dion 1990eko abenduaren 17ko Ebazpenaren arabera.

Bigarrena. Desjabetzearen eraginpeko ondasun nahiz eskubideen eta interesdunen deskribapena honako hau da:

Erregistro datuak:

Finka: Lemoako 174.a. 135. Lurzatia, 135. Poligonoa, 8.

Liburukia: 1449. Liburua: 45. Folioa: 216.

Deskribapena:

Desjabetu beharreko 3.132 m2-ko lurzati-azalera duen zatia 112.150 m2-ko guztizko eremuan, lur zatien plano expediente dagoen arabera, Goitia deituriko baserriarena den eta haren izeneko finkaren erregistroaren araberako hitzez hitzezko deskripzioari dagokiona, laurogeita bat zenbakia daukana Lemoako jurisdikzioan. Baserri horrek, bere labearekin batera, berrehun eta hirurogeita hemeretzi metro eta hogeita hamar dezimetro karratuko azalera neurtzen du, eta honako muga hauek dauzka: iparretik, auzo-bidea, eta hegotik, ekialdetik eta mendebaldetik, bere jabetzeko lurrak. Honako hauek dira bere jabetzako lurrak: etxaurrea eta haitz-tokiak, ehun eta hirurogeita bat metro eta hemezortzi dezimetro karratuko azalerarekin, eta honako muga hauek ditu: iparretik, auzo-bidea, eta hegotik, ekialdetik eta mendebaldetik, jabetzarekin berarekin. Echeostia deituriko etxalde bat, bi mila hirurehun eta hirurogeita bat metro eta berrogeita zortzi dezimetro karratuko azalera neurtzen duena, eta mugak dituena iparretik auzo-bidearekin eta hegotik eta ekialdetik Gortzar jaunaren jabetzarekin, eta mendebaldetik Ana de Garay andrearenarekin. Echeaurria izeneko beste etxalde bat, lau mila bostehun eta laurogeita zazpi metro eta laurogei dezimetro karratuko azalera neurtzen duena, eta honako muga hauek dituena: iparretik, auzo-bidea, eta hegotik, ekialdetik eta mendebaldetik, Gortazar jaunaren jabetza. Lau puntu kardinaletan Gortazar jaunaren jabetzak. Echaburua deituriko beste etxalde bat, mila zazpiehun eta berrogeita lau metro eta laurogeita hamar dezimetro karratuko azalera neurtzen duena, eta lau puntu kardinaletan Gortazar jaunaren jabetzarekin mugatzen duena. Solobarria deituriko beste etxalde bat, bost mila zortziehun eta hemeretzi metro eta hamahiru dezimetro karratuko azalera neurtzen duena, eta honako muga hauek dituena: iparretik, ezponda eta ibaia, hegotik, auzo-bidea, ekialdetik, Gortazar jaunaren jabetza, eta mendebaldetik, Juan de Zuluaga jaunarena. Castañeta deituriko beste etxalde bat, mila seiehun eta berrogeita hiru metro eta hirurogeita hamar dezimetro karratuko azalerarekin, eta honako muga hauekin: iparretik, auzo-bidea, ekialdetik, Gortazar jaunaren jabetza, eta hegotik eta mendebaldetik, Juan de Zuluaga jaunaren jabetza. Chicharra deituriko beste etxalde bat, mila laurehun eta berrogeita bederatzi metro eta berrogeita hamaika dezimetro karratuko azalerarekin, eta honako muga hauekin: iparretik, Juan de Zuluaga jaunaren jabetza, hegotik eta ekialdetik, Areyzagako baroi jaunarena, eta mendebaldetik, Gortazar jaunarena. Bost mila eta berrogeita bederatzi metro eta hogeita hamar dezimetro karratuko azalera neurtzen duen larre bat, eta honako muga hauek dituena: lau puntu kardinaletatik Gortazar jaunaren jabetza. Ezponda bat, berrogeita bederatzi metro karratuko azalera neurtzen duena, eta honako muga hauek dituena: iparretik, auzo-bidea, ekialdetik aipaturiko Zuluaga jaunaren jabetza eta hegotik eta mendebaldetik, Gortazar jaunarena. Soloburua deituriko gaztainadi-mendia, zazpi mila bederatziehun eta berrogeita zortzi metro eta hogeita hamalau dezimetroko azalera neurtzen duena, eta honako muga hauek dituena: iparretik, hegotik eta mendebaldetik, Gortazar jaunaren jabetza eta ekialdetik, Isidro Ibarreche jaunarena. Echeburua Goitia deituriko sastrakaditik bereiziriko zatia, hogeita bederatzi mila ehun eta hogeita zortzi metro eta hogeita bederatzi dezimetro karratuko azalera neurtzen duena, eta honako muga hauek dituena: iparretik, hegotik eta mendebaldetik, Gortazar jaunaren jabetza eta ekialdetik, zati hori bereizi zen mendiaren gainerako zatia. Murgia Goitia deituriko harizti-menditik bereiziriko zatia, hirurogeita hemezortzi mila bostehun eta berrogeita hiru metro eta hirurogeita hamabost dezimetro karratuko azalerarekin, eta honako muga hauekin: iparretik, Gortazar jaun-andreen jabetza, hegotik, zati hori bereizi zeneko mendiaren gainerako zatia, ekialdetik, Pablo Basabe jaunaren jabetza, Lemoako herri-lurrak, Uhagon Isidro Ibarrecheren jabetza, eta mendebaldetik Ana Garayren jabetza eta Uhagon.

Egungo titularrak:

José María Belaustegui Orue jauna

Juan Manuel Belaustegui Orue jauna

María Luisa Belaustegui Orue andrea

Beraz, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legea garatzen duen Erregelamenduko 17.2 artikuluaren arabera, bidezkoa da okupatu beharreko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea; hain zuzen ere, zerrenda hori «Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian», Bizkaiko Lurralde Historikoaren Aldizkarian eta Bizkaian gehien saltzen diren egunkarietako batean argitaratu beharko da. Orobat, desjabetu beharreko lurra Lemoan dagoenez, Lemoako Udalari ere zerrendaren kopia bat igorriko zaio, udaletxeko iragarki-taulan ikusgai jar dezan.

Hirugarrena. Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20. eta 21. artikuluek eta Lege horren Arautegiaren 19. eta 20. artikuluek zehazten dutena betez, ebazpen hau «Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian» eta «Bizkaiko Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean» argitaratzea, baita «Correo Español- Edición Bizkaia» egunkarian eta Lemona Udaletxeko iragarki-taula ofizialean ere. Orobat, interesdun guztiei ebazpenaren berri emango zaie.

Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Industria eta Energia Sailburuordetzan, ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoari jarraiki.

Bosgarrena. Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 105.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, 2010eko urtarrilaren 25eko EHAAn (15. zk.) argitaratutako eragindako ondasun eta eskubideen zerrendan izandako akatsa zuzentzea. Izan ere, iragarki-datari dagokionez «2009ko abenduaren 30» agertzen den lekuan «2009ko azaroaren 30» agertu behar du.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko apirilaren 14a.

Energia eta Meategien zuzendaria,

OSKAR ZABALA RABADÁN.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik