Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko apirilaren 21ekoa, Industria eta Energiako sailburuordearena, 2009ko uztailaren 7ko Aginduak ezarritako markoaren barruan, laguntzak emateko deialdia argitaratzeko dena. Agindu horren bitartez, arautu egiten da, 2010eko ekitaldiari dagok - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko apirilaren 21ekoa, Industria eta Energiako sailburuordearena, 2009ko uztailaren 7ko Aginduak ezarritako markoaren barruan, laguntzak emateko deialdia argitaratzeko dena. Agindu horren bitartez, arautu egiten da, 2010eko ekitaldiari dagokionez, energia aurrezteko, energia eraginkortasunerako eta energia berriztagarriak erabiltzeko ekintzak eta proiektuak sustatzeko laguntzen programa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 79
  • Hurrenkera-zk.: 2286
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/04/21
  • Argitaratze-data: 2010/04/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Industria; Herri Administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Industria eta Berrikuntzako sailburuaren 2009ko uztailaren 7ko Aginduaren bitartez (2009ko abuztuaren 13ko EHAA) arautu egiten da honakoa: energia aurrezteko, energia eraginkortasunerako eta energia berriztagarriak erabiltzeko ekintzak eta proiektuak sustatzeko laguntzen programa.

Aipatutako aginduaren 11. artikuluan ezarritakoaren arabera, egoki da hor iragarritako diru-laguntzak emateko, 2010eko ekitaldirako deialdia egitea, eta, horretarako, eman beharreko arau guztiak ematea.

Horiek horrela, aipatutako aginduaren 11. artikuluan ezarritako ahalmenaren indarrez, hau

  1. Ebazpen honen bitartez 2010eko ekitaldirako deialdia egin nahi da, hain zuzen ere Industria eta Berrikuntzako sailburuaren 2009ko uztailaren 7ko Aginduan aurreikusitako laguntzak emateko, itzuli behar ez den diru-laguntza gisa. Agindu horren bitartez arautu egiten da: energia aurrezteko, energia eraginkortasunerako eta energia berriztagarriak erabiltzeko ekintzak eta proiektuak sustatzeko laguntzen programa.

  2. Helburu horretarako, guztira, 4.531.000 euro ezarriko dira. Hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan, arlo horretarako izendatutako aurrekontu-kredituari jarraituz.

    Aipatu aginduko 7.3 artikuluarekin bat etorriaz, diru-laguntzen eremuetariko bakoitzarentzat esleitutako baliabide ekonomikoak honakoak izango dira:

    Energia aurreztearen arloan eta beroa eta elektrizitatea konbinatuta ekoiztearen arloan: 3.260.000 euro.

    Energia berriztagarrien arloan: 1.271.000 euro.

    Edozelan ere, aurkeztutako eskabide guztiak balioetsi ostean, diruz lagun daitezkeen arloetarikoren baten soberakinik agertzen bada, Energia eta Meategien zuzendariaren ebazpen bidez, baliabide ekonomiko horiek diruz lagun daitekeen beste arlo batera eraman daitezke, betiere eskatutako laguntzen arabera beharrezko bada eta oraindik ebatzi gabe badago.

    Zenbateko hori aldatu egin daiteke, kontuan izanik eskatutako zenbatekoaren guztizkoa, betiere Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko beste laguntza-programa batzuk exekutatu eta ez agortzetik ateratzen diren aurrekontu-kredituak baliatu ahal izatearen arabera; guztiarekin ere, horiek ebatzi aurretik. Zirkunstantzia hori, betiere, ebazpen batez emango da aditzera. Horrelako egoerarik gertatuz gero, horren berri jakinarazi behar da Industria eta Energiako sailburuordearen ebazpen bidez.

  3. Aurrezte eta Eragingarritasun Energetikoko Estrategiaren Jarduera Planean eta Energia Berriztagarrietan inbertsioak egiteko Laguntza Publikoen Programan jasotako aurrezte eta eragingarritasun energetikoko jardueren finantzaketa osatzen dute laguntza horiek, betiere EAEko lurralde eremuan.

Industria eta Berrikuntzako sailburuaren 2009ko uztailaren 7ko Aginduan aurreikusitako laguntzak jaso ahal izateko, erreferentziako aginduko 5. eta 6. artikuluetan ezarritako betekizunak konplitu beharko dituzte eskatzaileek.

  1. Eskabidearen eta inprimakien ereduak Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko edozein lurralde-ordezkaritzan eskuratu ahal izango dira, edo web orri honetan ere bai: www.euskadi.net/Industria.

  2. Industria eta Berrikuntzako sailburuaren 2009ko uztailaren 7ko Aginduko 13. artikuluan ezarritako eskabidea eta dokumentazio osagarria Energia eta Meategien zuzendariari zuzendu beharko dizkiote eskatzaileek. Agindu horren bitartez, arautu egiten da: energia aurrezteko, energia eraginkortasunerako eta energia berriztagarriak erabiltzeko ekintzak eta proiektuak sustatzeko laguntzen programa. Aipatutako eskabideak eta dokumentazio osagarria, bestalde, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren lurralde ordezkaritzetan edota Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean zehaztutako lekuetan aurkeztu beharko dira.

  3. Eskabideak bi hilabeteko epean aurkeztu behar dira, deialdi-ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Lehenengoa. Deialdi-ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu dakioke Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko apirilaren 21a.

Industria eta Energiako sailburuordea,

FRANCISCO JAVIER GARMENDIA MARTÍNEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik