- EBAZPENA, 2010eko apirilaren 21ekoa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko 1 zenbakiko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (212/2010-A zenbakiko Prozedura Laburtukoa) interesa izan lezaketenak deitzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko apirilaren 21ekoa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko 1 zenbakiko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (212/2010-A zenbakiko Prozedura Laburtukoa) interesa izan lezaketenak deitzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila; Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 96
- Hurrenkera-zk.: 2619
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/04/21
- Argitaratze-data: 2010/05/24
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (212/2010 zenbakiko Prozedura Laburtukoa) aurkeztu da gora jotzeko errekurtsoaren presuntziozko ezespenaren kontra jarritakoa. Errekurtso hori Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren 2008ko otsailaren 8ko (martxoaren 5eko EHAA, 46 zk.) Ebazpenaren bitartez deitutako Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako Ikerketa Kriminaleko Ofizialondo Kategorian sartzeko hautaketa prozeduraren Epaimahai Kalifikatzailearen 2009ko apirilaren 6ko Akordioaren kontra jarri zen. Eta, Vitoria-Gasteizko 1 zenbakiko Administrazio Auzietako Epaitegiak jatorrizko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzi Eskumenari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, ondorengo hau jakinarazten dut: aipatutako prozeduran interesatuta dauden guztiak euren interes legitimoen defentsan azal daitezela, egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Arkaute, 2010eko apirilaren 21a.
Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,
ELENA MORENO ZALDIBAR.


