Euskadi.eus
  • . - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 127
  • Hurrenkera-zk.: 3271
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/04/21
  • Argitaratze-data: 2010/07/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Ogasun; Herri Administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Barrualdea Eskualde honi legez esleitutako eskumenak eta horien burutze praktikoa ikusita.

Oinarritzat hartutako

GERTAKARIAK

  1. Osakidetzako Barrualdea Eskualdeko Zuzendaritza-Gerentziatik premia hori baloratu da, eta eskumenak edo, hala behar izanez gero, sinadura eskuordetzeko erregimena ezartzeko egokitasuna, zeinek Osakidetza ente publikoaren estatutu sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan aurreikusitakoa osatuko baitu. Adierazi den azalpena bat dator sareko beste zerbitzu-erakunde batzuen orain arteko praktikarekin, eta administrazioaren kudeaketa-funtzionamendua hobetzen laguntzen du, eginkizunak barreiatuz, baldin eta euren izaerak bidezko egiten badute.

Lehenengoa. Eskumena eskuordetzeari dagokionez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 12.1 artikuluaren arabera, «Eskumenari ezin zaio uko egin, eta eskumena berena duten administrazioko organoek baliatuko dute, baldin eta, lege honetan zein beste batzuetan ezarritako moduan, eskuordetzan ematen ez bada edo goragokoak eskumena bereganatzen ez badu».

Salbuespen hori, Osakidetzaren esparruan, Estatutu sozialetako 15. artikuluan dago jasota, non ezartzen baita kargu direktiboek zuzendari gerenteak eskuordetutako eginkizunak eta zereginak eskuratu ditzaketela, eta, betiere, kargu horien menpeko zerbitzu eta unitateen jardueren jarraipena eginaz eta horiek gainbegiratuaz.

Nahikoa izango da, aipatutako jarraipen eta gainbegirapen baldintzarekin batera, 30/1992 Legeko 13. artikuluan xedatutakoa betetzea; hau da:

«1. Herri-administrazioetako organoek beste organo batzuei beren eskumenak eskuordetzan eman diezazkiekete, organo horiek administrazio berekoak ez direnean, nahiz eta bata bestearen mendekoa ez izan, edo administrazio horiei lotuta edo administrazio horien menpe dauden zuzenbide publikoko erakundeetakoak badira.

  1. Ezin dira inola ere eskuordetzan eman:

    1. Estatuko burutzarekin, Nazioko gobernuko lehendakaritzarekin, Gorte Nagusiekin, autonomia-erkidegoetako gobernu-kontseiluetako lehendakaritzekin eta autonomia-erkidegoetako legebiltzarrekin diren harremanei buruzko eskumenak.

    2. Xedapen orokorrak emateko eskumena.

    3. Errekurtsoa ebazteko eskumena, errekurtsopeko egintza eman zuen administrazio-organoari.

    4. Lege-mailako arauetan hala agindutako gaietako eskumenak.

  2. Eskumenak eskuordetzan ematea eta horien eskuordetza kentzea Estatuko Aldizkari Ofizialean, autonomia-erkidegokoan edo probintziakoan argitaratu behar dira; non argitaratu jakiteko, kontuan izango da zein administraziotakoa den organo eskuordetze-emailea eta eskumena zein lurralde-eremutan duen.

  3. Administrazioaren ebazpenak eskuordetzaz baliatuz ematen badira, espresuki adierazi behar da ebazpen horiek eskuordetzaz baliatuz eman direla, eta organo eskuordetze-emaileak emandakotzat joko dira.

  4. Legeren batek espresuki baimenduta ez bada, ezin zaizkio inori eskuordetzan eman norberak eskuordetzaz baliatuz erabiltzen dituen eskumenak.

    Nahiz eta prozeduraren arauan nahitaezko izapide gisa ezarri irizpena edo txostena eman behar dela, hori ez da eragozpen izango prozedura ebazteko eskumena eskuordetzan emateko; dena den, ezin da eskuordetzan eman gai jakin bat ebazteko eskumena, dagokion prozeduran aldez aurretik gai horri buruzko nahitaezko irizpena edo txostena emanda dagoenean.

  5. Eskuordetza eman duen organoak edozein unetan ken dezake.

  6. Kide anitzeko organo batek bereak dituen eskumenak erabiltzerakoan quorum berezia behar badu ohiko jardueran, quorum bera beharko du beti eskumen horiek inori eskuordetzan ematerakoan ere».

    Bigarrena. Sinadura eskuordetzari dagokionez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 16. artikuluaren arabera.

    1. Administrazioko organoetako titularrek, beren eskumeneko gaietan, ebazpenak eta egintzak izenpetzeko eskumena eskuordetzan eman diezaiekete mendeko organo edo unitateetako titularrei, 13. artikuluan adierazitako mugen barruan.

    2. Izenpea eskuordetzan emateak ez du aldatzen organo eskuordetze-emailearen eskumena, eta balio izateko ez du argitaratu beharrik.

    3. Eskuordetzaz izenpetutako ebazpen eta egintzetan adierazi egin behar da zeinek duen jatorrizko eskumena.

    4. Zehatzeko ebazpenetan ezin da izenpea eskuordetzan eman.

    Horregatik guztiagatik, eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ematen didaten ahalmenaz baliaturik, hau

Lehenengoa. Barrualdea Eskualdeko Ekonomia eta Finantzako zuzendariaren gain eskuordetza aurrekontu-, finantza-, kontabilitate- eta diruzaintza-erregimenenaren arloan indarrean dauden legeek Barrualdea Eskualdeari esleitzen dizkion eskumenak (Osakidetzaren estatutuetako 18. eta 19. artikuluak).

Bigarrena. Administrazioko kontratazioaren arloan (Osakidetzako estatutuen 20. artikulua) zuzendari gerenteak bereganatzen ditu Kontratazio Organoaren eginkizunak, eta Ekonomia eta Finantzako zuzendariak Eskualdeko Kontratazio Mahaiko lehendakariarenak. Arlo horretan, hortaz, sinaduraren eskuordetze bakarra egiten da: zuzendari gerenteak Ekonomia eta Finantzako zuzendariari egiten diona, eta soilik lizitazioko esleipenen ondoriozko administrazio kontratuak eta kudeaketa zuzenaren bidez egiten diren kontratuak izenpetzeko.

Hirugarrena. Ebazpen hau jakinaraztea eskumenak edo eginkizunak eskuordetzen zaizkien direktiboei.

Laugarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzea.

Bosgarrena. Ebazpen honek, behin betikoa izanik, ondorioak izango ditu eman den egunetik aurrera, eta Eskualderako gai honi buruz aurretik emandako edozein beste ebazpen deusezten du.

Amorebieta-Etxano, 2010eko apirilaren 21a.

Barrualdea Eskualdeko zuzendari-gerentea,

ENRIQUE MAÍZ OLAZABALAGA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik