- EBAZPENA, 2010eko apirilaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, Abelino Barriola Saria ebazteko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko apirilaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, Abelino Barriola Saria ebazteko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 139
- Hurrenkera-zk.: 3522
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/04/21
- Argitaratze-data: 2010/07/21
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Instituzional
Testu legala
2009ko abenduaren 2ko Aginduz (2009ko abenduaren 23ko EHAA) egin zuen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Abelino Barriola sarirako deia. Lehiaketa hori ebazteko Asier Larrinaga, Pilartxo Etxeberria, Joxe Juan Ugalde, Nerea Jaio, Xabier Bengoetxea, Markos Bilbao, Iñaki Artola, Santos Izagirre eta Maite Artabek osaturiko epaimahaia bildurik, eta bere proposamenari jarraiki, honako hau
Lehenengoa. Lehiaketa honen irabazleen zerrenda argitaratzea:
Ere
Mod Maila
Nivel Taldea
Grupo Irakaslea
Profesor Ikastetxea
Centro Herria
Localidad
A DBH 1-2 Frikilagunak Ana Zarandona The English school ikastetxea Donostia-San Sebastián
B LMH 5-6 Iupi Roberto Martinez San Juan Bosco ikastetxea Barakaldo
B DBH 1-2 Gautxoriak Jesus M.ª Orbegozo San Jose ikastetxea Errenteria
B DBH 1-2 Karraskariak Consuelo Zubieta Montpellierreko Frantziskotarrak ikastetxea Valle de Trápaga-Trapagaran
D LMH 3-4 Karramarroak Montxo Imaz Zurriola ikastola Donostia-San Sebastián
D LMH 5-6 Pepito grillo Arantxa Murua San Juan herri ikastetxea Alegia
D LMH 5-6 Potato Plast Agustin Amiano Zumadi herri ikastetxea Amezketa
D DBH 1-2 Apretagileak Antton Amondarain Jakintza ikastola Ordizia
D DBH 1-2 Baleukoak Josu Ansotegi San Fidel ikastola Gernika-Lumo
Bigarrena. Lehenengo atalean azaltzen diren 9 taldeek deialdiaren 14. oinarri-arauan zehaztutako saria jasoko dute: 9 ikasgelek Ipar Euskal Herrira eta Nafarroara 3-4 eguneko bidaia egingo dute, eta talde bakoitzeko irakasle batek egonaldi-bidaia egingo du nora eta, euskaldunok bezala, bere hizkuntza indarberritzen saiatzen ari den edo ahozkotasunean ibilbide luzea egin duen herrialde batera.
Hirugarrena. Lehiaketara aurkeztu diren ahots hoberenekin CD bat argitaratuko da, ahalik eta zabalkunde handiena emanez eta eredu gisa ikastetxeetara bidaliz.
Lehenengoa. Gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke administrazio-bidea amaitzen ez duen Ebazpen honen aurka, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren aurrean, berau EHAAn argitaratzen denetik hasi eta hilabeteko epean.
Bigarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzen denetik aurrera izango da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko apirilaren 21a.
Hezkuntzako sailburuordea,
M.ª ANTONIA OZCARIZ RUBIO.


