- EBAZPENA, 2010eko apirilaren 21ekoa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, zeinen bidez onartu egiten baita «Iniciación al desarrollo agrícola basado en la agricultura de conservación dentro de la actividad agropecuaria de la cooperativa CIPA» proiekturako aurkeztu den uko-egitea. Mundukide Fundazioak aurkeztu zuen, hain zuzen ere, proiektua, GLLFren kargura 2007an proiektuei diru-laguntzak emateko deialdiaren baitan. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko apirilaren 21ekoa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, zeinen bidez onartu egiten baita «Iniciación al desarrollo agrícola basado en la agricultura de conservación dentro de la actividad agropecuaria de la cooperativa CIPA» proiekturako aurkeztu den uko-egitea. Mundukide Fundazioak aurkeztu zuen, hain zuzen ere, proiektua, GLLFren kargura 2007an proiektuei diru-laguntzak emateko deialdiaren baitan.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 212
- Hurrenkera-zk.: 5154
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/04/21
- Argitaratze-data: 2010/11/04
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Instituzional
Testu legala
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak emandako aginduaren bidez, 328.691,47 euroko diru-laguntza eman zitzaion Mundukide Fundazioari ondorengo proiektua burutzeko: «Iniciación al desarrollo agrícola basado en la agricultura de conservación dentro de la actividad agropecuaria de la cooperativa CIPA».
Garapen Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargura proiektuak 2005eko ekitaldian diruz laguntzeko deia egiten duen eta laguntza horiek arautzen dituen otsailaren 27ko 34/2007 Dekretuak honela dio 28. artikuluaren 1. paragrafoan: erakunde eskatzaileak jarduera gauzatzerakoan sartu nahi dituen aldaketen berri berehala emango dio Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari eta, aldi berean, aldaketa horiek aurrekontuan izango duten eragina zehaztu beharko du. Proposatutako aldaketak onartzea Garapen Lankidetzarako zuzendariaren eginkizuna da.
Aipatutako erakundeak, 2010eko apirilaren 19an, hirugarren ordainketari (65.738,29 euro) eta bigarren ordainketaren zati bati (111.252,68 euro) uko egiteko eskabidea egin zion, idazki baten bidez, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari.
Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak diru-laguntzaren erakunde onuradunak eskatutako aldaketen aldeko irizpena eman du, eta horren ondorioz, honako hau
Lehenengoa. Baimena ematea «Iniciación al desarrollo agrícola basado en la agricultura de conservación dentro de la actividad agropecuaria de la cooperativa CIPA» proiektuaren zati bati uko egiteko. Mundukide Fundazioak aurkeztu zuen, hain zuzen ere, proiektua, GLLFren kargura 2007an proiektuei diru-laguntzak emateko deialdiaren baitan. Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzatik, guztira, 176.990,97 euroko zenbatekoari egiten zaio uko: hirugarren ordainketari osorik (65.738,29 euro) eta bigarren ordainketaren zati bati (111.252,68 euro).
Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke. Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko apirilaren 21a.
Garapen Lankidetzarako zuzendaria,
MARTA ARES GODOY.


