Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko apirilaren 23koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Bergarako (Gipuzkoa) Eduegi baserria, Monumentu izendapenaz, Kultura Ondasun deklaratu zuen urtarrilaren 27ko 16/2004 dekretua aldatzeko den espedienteari hasiera emat - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko apirilaren 23koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Bergarako (Gipuzkoa) Eduegi baserria, Monumentu izendapenaz, Kultura Ondasun deklaratu zuen urtarrilaren 27ko 16/2004 dekretua aldatzeko den espedienteari hasiera emateko eta jendaurrean jarri eta interesdunei entzun eta haren babes-araudia ezartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 90
  • Hurrenkera-zk.: 2489
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/04/23
  • Argitaratze-data: 2010/05/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak

Testu legala

Urtarrilaren 27ko 16/2004 Dekretuaren bidez (otsailaren 4ko EHAA, 23. zenbakia) monumentu kategoriako kultura-ondasun izendatu zen Bergarako Eduegi baserria (Gipuzkoa), eta haren babes-araudia ezarri zen.

Kultura Sailari bidalitako idazki batean, monumentuaren babes-araudia aldatzeko eskaera egin zuen Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareak, kultura-ondasunaren babesa eta Euskadiko trenbide Sare Berria (Euskal Y) bateragarri egiteko asmoz.

Hori dela eta, Kultura Ondarearen zerbitzu teknikoek, aipaturiko ente publiko horrek planteatutako gaia baloratu ondoren, txosten bat eman dute babes-araudiaren 9. artikuluari idazkera berria proposatzeko.

Kultura Ondarearen Zentroko Zerbitzu Teknikoek egin dituzten txostenak eta ebazpen-proposamena ikusirik, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legeko 11. eta hurrengo artikuluekin bat etorriaz, honako hau

Lehenengoa. Bergarako (Gipuzkoa) Eduegi baserria, monumentu izendapenaz, kultura ondasun deklaratzeko zen urtarrilaren 27ko 16/2004 Dekretua aldatzeko espedientea hastea eta jendaurrean jartzea. Hasierako Babes-Araubidean I. eranskinak jasotzen dituen aldaketak egingo dira. Hartara, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita 20 egun balioduneko epea zabalduko da, alegazioak eta egoki iritzitako dokumentazioa aurkezteko, horixe xedatzen dute-eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 84. eta 86. artikuluek. Espedientea Euskal Kultura Ondarearen Zentroan dago ikusgai (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

Bigarrena. 16/2004 Dekretua aldatzeko espedientean interesdun direnei jakinaraztea. Interesdunek jakinarazpena jaso eta, biharamunetik zenbatzen hasita, hamabost eguneko epea izango dute beren eskubideak defendatzeko egoki iritzitako alegazioak eta dokumentuak aurkezteko.

Hirugarrena. Espedientearen izapidetzeari jarraitzea indarreko arautegiaren arabera.

Laugarrena. Ebazpena Bergarako Udalari, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuari eta Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuari eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailari jakinaraztea.

Bosgarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko apirilaren 23a.

(Otsailaren 14ko 25/2006 Dekretuak xedatutakoarekin bat etorriz, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuorde Antonio Rivera Blancok bertaratzerik izan ez duelako)

Kultura Ondarearen zuzendaria,

JOSÉ LUIS IPARRAGUIRRE MÚGICA.

  1. Baserriaren ikuspegia murrizten duten edo ingurunea hondatzen duten esku-hartzeak, hiri-altzariak eta bide handiak barne. Dena den, onargarritzat joko dira interes orokorreko bide-azpiegiturak, betiere eskura dauden ingurumen-teknika onenak aplikatuz aski neurri zuzentzaileak sartzen badira, besteak beste eragindako ingurunearen paisaia lehengoratzeari buruzko proiektua idaztea, honako alderdi hauek jasoko dituena: lurperatutako uztarri bat exekutatzea; dardarak saihesteko lubaki barrubete bat exekutatzea; hala badagokio, lehengo sarbidearen antzeko trazadura izango duen bide berri bat exekutatzea, behar bezala integratuta eta behar diren bertako larre eta zuhaitzak landatuz. Baserriko inguruneak landa itxurari eutsi beharko dio.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik