Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko apirilaren 29koa, Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Energia eta Meategien zuzendariarena; honen bidez eskabidea egin du Repsol Butano SAk, Mungiako udalerrian honen ondoren adierazten den proiekturako baimena eman dakion: «PGL biltegiratzeko estazioa, eta Elorduigane plan partzialeko urbanizazioan kanalizazio bidez gasa hornitzeko banaketa-instalazioak». - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko apirilaren 29koa, Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Energia eta Meategien zuzendariarena; honen bidez eskabidea egin du Repsol Butano SAk, Mungiako udalerrian honen ondoren adierazten den proiekturako baimena eman dakion: «PGL biltegiratzeko estazioa, eta Elorduigane plan partzialeko urbanizazioan kanalizazio bidez gasa hornitzeko banaketa-instalazioak».

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 197
  • Hurrenkera-zk.: 4695
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/04/29
  • Argitaratze-data: 2010/10/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Industria

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

ERREFERENTZIA: GUD-P-Mun - CG-B-10/01

- LUI/BMR.

ENERGIA

Miguel A. Pinedo Aguirre jaunak, Repsol Butano SAren izenean eta ordez, aldez aurretiko baimen administratiboa eskatu zuen 2010eko otsailaren 9an, Mungiako (Bizkaia) udalerrian PGL biltegiratzeko estazioko instalazioak eraiki eta gas kanalizatuz zuzkitzeko.

Espedientea ebazterakoan beharrezkoa da honako hauek aintzat hartzea eta aipatzea:

Bat. Repsol Butano SAk 2010eko otsailaren 9an eraikitze- eta exekuzio-proiektua aurkeztu zuen, aldez aurretiko baimen administratiboaren eskaerarekin batera, Mungiako udalerrian (Bizkaia) PGL biltegiratzeko estazioa eraiki eta gas kanalizatua zuzkitzeko.

Bi. Espedientea jendaurrean jarri zen eta iragarkia 2010eko otsailaren 22ko El Correo eta Deia egunkarietan, 2010eko martxoaren 2ko BAOn eta 2010eko martxoaren 22ko EHAAn argitaratu zen; bestalde, Mungiako Udalari igorri zitzaion, eta bertako iragarki-oholean jarri zen. Lehia egiteko proiekturik ez da aurkeztu, ez eta alegaziorik ere.

Hiru. 2010eko otsailaren 18an txostena eta baldintzak eskatu zitzaizkion Mungiako Udalari. Hala ere, ez da inolako baldintzarik igorri aipatutako epean, 2010eko martxoaren 30ean berriz eskatu zen arren.

Lau. 2010eko otsailaren 18an txostena eta baldintzak galdatu zitzaizkion Bizkaiko Foru Aldundiko Herri-Lan Sailari, zeinek adierazten baititu, 2010eko apirilaren 20ko idazkian, biltegi, kanalizazio eta itxiturek 3108 Elordui-Markaida foru errepidearekiko gorde behar dituzten arauzko aldeak. Baldintza horiek eskatzaileari igorri ostean, honek onartu egin zuen 2010eko apirilaren 26ko idazkiz.

Bost. Repsol Butano SAk Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren Kultura Ondareko Zerbitzuaren aldeko txosten tekniko bat aurkeztu zuen 2010eko martxoaren 31n, eta bertan jakinarazten zen proposatutako esku-hartzeak ez diola kalterik egingo eragindako aldeko inongo ondare arkeologiko ezaguni.

Ebazpenak oinarri hauek ditu:

Bat. Energia eta Meategien Zuzendaritza da espediente hau ebazteko organo eskuduna, betiere Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen irailaren 24ko 514/2009 Dekretuan ezarritakoaren arabera (2009-09-24ko EHAA).

Bi. Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legean ezartzen denez (1998-10-08ko BOE), gasa biltegiratu eta banatzeko instalazioak eraikitzeko, aldez aurretik administrazio-baimena izan beharko da.

Hiru. Espedientea izapidetzeari zein edukiari dagokienez eta Repsol Butano SAk aurkeztutako argibideei dagokienez, egiaztaturik dago bete direla legeriak ezarritako betekizun eta baldintzak.

Laugarrena. Proiektua egiteko, eskatzaileak, hau da, Repsol Butano SAk arlo ekonomikoan, finantzarioan, legezkoan eta teknikoan gaitasuna duela egiaztaturik dago.

Aipatutako lege-manuak, eta, oro har zein berariaz, gai honetan aplikagarri diren gainerako xedapen guztiak aintzat hartuta, honakoa

Bat. Baimena ematea Repsol Butano SAri honako honetarako: Mungiako udalerrian PGL biltegiratzeko estazioa eta Elorduigane plan partzialeko urbanizazioan kanalizazio bidez gasa zuzkitzeko sarea instalatzeko. Ezaugarri nagusiak:

Gas propanoa biltegiratzeko lurrazpiko hiru biltegi; bakoitzak 19,07 m3-ko edukiera izango du, eta aurkeztutako proiektu teknikoaren 9. planoan zehazten den eran kokatuko dira. Erregulazio-linea bana izango dute, unitateko eta orduko 100 kg-ko edukiera eta sarerako irteeran 1,75 kg/cm2-ko gehienezko presioa dutenak.

B presio ertaineko banaketa-sarea, zeinek 5 bar-eko operazio-presio gehienezkoa izango baitu, dentsitate ertaineko polietilenozko hodien bidez (SDR 11 mota) (UNE EN 1555-2 arauaren arabera); 930 m ditu luze sareak DN 90ean, 1.262 m. DN 63an eta 1.244 m. DN 40an. Hartuneetarako material berdina erabiliko da, eta diametroa 32 mm-koa izango da.

Aurkeztutako proiektuko memorian eta planoetan deskribatuta daude sarearen ibilbide osoa eta ezaugarriak.

Bi. Baimen honek honako baldintzak bete beharko ditu:

  1. Horniketa egingo deneko aldearen mugak eta alde horretan eskatzaileak sarea hedatzeko dituen konpromisoak aurkeztutako proiektuko 9. planoan zehaztuta daude.

  2. Baimen honen bidez berretsitako konpromisoaren ondoriozko betebeharrak konplitzeko berme gisa, mila eta berrogei euro eta berrogeita sei zentimoko (1.040,46) fidantza aurkeztuko du Repsol Butano SAk, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen den egunetik hasita, betiere urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73.4 artikuluan ezarritakoari jarraiki. Zenbateko hori proiektu teknikoko aurrekontuaren % 2ri dagokio. Uztailaren 21eko 1775/1967 Dekretuko 11. artikuluaren 3. paragrafoan xedatutakoarekin bat etorriz, eskudirutan edo Estatuko baloretan edo banku-abalen bidez aurkeztu beharko da fidantza hori, Euskal Autonomia Erkidegoaren Gordailuen Kutxa Nagusian; edo, bestela, aseguru-erakunderen batekin egindako aseguru-kontratu bidez, betiere, aseguru-entitatea honako xedapen hauen menpe baldin badago: Aseguru Pribatua Antolatzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legea, abuztuaren 2ko 33/1984 Legea eta Espainia EEEri atxikitzeko itunaren ondoriozko konpromisoei egokitzeari buruzko ekainaren 6ko 1255/1986 Legegintzako Errege Dekretua.Fidantza aurkeztu eta hilabeteko epean, eskatzaileak agiri bidez egiaztatu beharko du egindako gordailua, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Lurralde Bulegoan. Instalazioak baimendu eta horiek egiteko baimenean ezarritako epeetan eraiki ondoren eta, halaber, eskudun lurralde organoak haiek martxan jartzeko akta edo aktak formalizatu ondoren, Repsol Butano SAri fidantza itzuliko zaio.

  3. Instalazioak burutzeko epea 12 hilabetetik beherakoa izango da, baimena azkenekoz argitaratzen denetik hara.

  4. Instalazioak guztiz edo zati baten, martxan jartzeari buruzko akata formalizatzen den egunetik harako 30 egunetik beherako epean hasi beharko du gas-eroanbidea Repsol Butano SAk.

  5. Erregaiak Banatu eta Erabiltzeko Araudi Teknikoan ezarritakoa bete beharko dute instalazioek. Araudi hori Industria eta Merkataritza Ministerioaren 2006ko uztailaren 28ko 919/2004 Errege Dekretuz onartu baitzen (2006ko irailaren 4ko BOE, 211. zenbakia).

  6. Banaketa-sareko adar bakoitzak izan beharko du bereizketa-giltza.

  7. Arauzko arrazoiak direla-eta erakineko giltza bazter baliteke ere, hartune-giltzak eduki beharko ditu sareak.

  8. Horniketa seguruago eta malguagoak erdiesteko eta gasaren alorreko aurrerakuntza teknikoei erantzuteko taxutu beharko dira instalazioak, eta, bereziki, gas naturala kanalizatzeko ere erabili ahal izateko.

  9. Hasierako baimena eman zuen agintaritzak baimendu beharko du instalazio hauek transmititzea.

  10. Eskatzen duten kontsumitzaile guztiei egingo zaie kanalizatutako gas erregaien horniketa, betiere proiektuari doakion eremuko alde geografikoetan eta arauzko kalitate eta segurtasun baldintzetan.

  11. Baimen honek aipatzen dituen gas-banaketarako instalazioak gas naturalarekin erabili ahal izateko, titularrak baimena eskatu beharko du, eta gas naturala banatzeko instalazioetarako indarrean dauden xedapenei men egin beharko die uneoro.

  12. Repsol Butano SAk behar bezala hornitu beharko du, eta instalazioak behar bezala eta eraginkortasunez zaindu; matxurak konpondu, erreklamazioak artatu eta oro har, erabiltzaileei erantzun. Izan ere, instalazioak egoera onean eduki behar ditu eta ongi funtziona dezaten arduratu behar du arauzko kontrolak, frogak eta berrikuspenak eginaz, Erregaiak Banatu eta Erabiltzeko Araudi Teknikoaren (919/2006 ED) ICG-01 jarraibide teknikoaren 6. puntuan xedatutakoari men eginez.

    Hiru. Jesús Ruiz Ferreiro meatze-ingeniari teknikoak izenpetu eta 2010eko otsailaren 3an Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako, Errioxako eta Soriako Meatze Ingeniari Teknikoen Elkargo Ofizialak bisatutako proiektuarekin bat etorriz egin beharko dira baimentzen diren instalazioak.

    Lau. Obrak egiteko beharrezko diren neurrian, udalen edo probintzien eskumenpeko baimen edo lizentzien eta beharrezko diren beste batzuen aurka egin gabe eta horiekiko loturarik gabea, ematen da baimen hau. Halaber, inoren eskubideei kalterik egin gabe eta jabetza-eskubideari eutsiz ematen da.

    Bost. Edozelan ere, baimen hau ez da ematen monopolio-erregimenean eta ez du ekarriko eskubide esklusiborik.

    Sei. Abian jartzeko akta lortzeko, Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan honako hauek aurkeztu beharko dira: obra zuzendaritzari dagozkion ziurtagiriak, eraginpeko erakundeen proba eta baimenei dagozkienak, eta «as built» planoak, non gas-sarearen egoera eta sare hori beste zerbitzu batzuekin non gurutzatzen den zehaztuko baita.

    Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen, eta, ondorioz, gora jotzeko errekurtsoa ezar daiteke Industria eta Energia Sailburuordetzan, honako ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean; halaxe dago ezarrita Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean.

    Vitoria-Gasteiz, 2010eko apirilaren 29a.

    Energia eta Meategien zuzendaria,

    OSKAR ZABALA RABADÁN.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik