- EBAZPENA, 2010eko apirilaren 29koa, Langileriaren Kudeaketako zuzendariarena. Honen bidez argitara ematen da noiz izango diren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak 2009ko abenduaren 10ean emandako Aginduaren bitartez deitutako hautatze-proze - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko apirilaren 29koa, Langileriaren Kudeaketako zuzendariarena. Honen bidez argitara ematen da noiz izango diren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak 2009ko abenduaren 10ean emandako Aginduaren bitartez deitutako hautatze-prozedurako aurkezpen-ekitaldia eta oposaketa-aldiko proba (2009ko abenduaren 10eko Aginduaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen kidegoetan sartzeko hautatze-prozedurako de
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 98
- Hurrenkera-zk.: 2679
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/04/29
- Argitaratze-data: 2010/05/26
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozedura deitzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak 2009ko abenduaren 10ean emandako Aginduaren 6.2 atalean zehazten da zein proba egin behar duten oposaketa-aldian prozedura horretan parte hartuko duten izangaiek.
Agindu horren 7. atalean xedatzen denez, aurkezpen-ekitaldi bat egingo da 2010eko ekainean, eta bertan, prozesuaren garapena azalduko da; izangaiek derrigorrez joan beharko dute bertara, eta ez da onartuko ahalordetzaren bat duten beste pertsona batzuk joatea.
Ebazpen honen bitartez, argitaratzen da zein egunetan izango diren aurkezpen-ekitaldia eta oposaketa-aldiko proba.
Ondorioz, hau:
Lehenengoa. Prozesuaren garapenaren berri emateko egingo den aukezpen-ekitaldia egun hauetan izango da, eta bertara izangai guztiek joan beharko dute nahitaez:
Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa: 2010eko ekainaren 14an.
Langile Heziketako irakasle teknikoen kidegoa: 2010eko ekainaren 15ean.
Bigarrena. Oposaketa-aldiko probaren A partea Bilbao Exhibition Centre-n (BEC), Barakaldon (Bizkaia), egin beharko dute 2010eko ekainaren 19an txanda libretik eta ezinduei gordetako txandatik aurkezten direnek.
Hirugarrena. 2010eko ekainaren 22tik aurrera egingo da txanda libreko eta ezinduei gorderiko txandako probako B partea, bai eta goragoko beste irakasle-kidego batzuetara sartzeko txandetako oposaketa-proba ere.
Laugarrena. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko web orrian (http://www.irakasle.net eta http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net) eta lurralde-ordezkaritzetako iragarki-tauletan argitaratuko da zein ordutan eta non izango den aurkezpen-ekitaldia eta zein ordutan izango den oposaketa-aldiko probaren A partea, baita egoki irizten diren beste gai guztiak ere.
Bosgarrena. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko web orrian (http://www.irakasle.net eta http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net) eta lurralde-ordezkaritzetako iragarki-tauletan iragarriko da zein ikastetxetan egingo duten probako B partea txanda libretik eta ezinduei gordetako txandatik aurkezten direnek, baita non egingo duten oposaketa-proba goragoko irakasle-kidego batera sartzeko txandatik parte hartzen dutenek ere.
Seigarrena. Behin epaimahaien jarduerak hasi eta gero, ikastetxe horietan bertan hogeita lau ordu lehenago egingo zaie probako B partea egiteko deialdia txanda libretik eta ezinduei gordetako txandatik parte hartzen duten izangaiei eta oposaketa-proba egiteko deialdia goragoko irakasle-kidego batean sartzeko txandatik parte hartzen dutenei. Era berean, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Interneten dituen helbideetan ere emango da horien berri, hain justu ere http://www.irakasle.net eta http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net helbideetan, herritarrak jakitun egon daitezen.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko apirilaren 29a.
Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,
JUAN MANUEL ARAMENDI ARTEAGA.


