- EBAZPENA, 2010eko apirilaren 29koa, Langileriaren Kudeaketako zuzendariarena. Honen bidez, zuzendari berak 2010eko martxoaren 2an emandako ebazpena aldatzen da (ebazpen haren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasle eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautatze-prozeduran onartu eta kanpoan utzitako izangaien behin betiko zerrenda onartu zen). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko apirilaren 29koa, Langileriaren Kudeaketako zuzendariarena. Honen bidez, zuzendari berak 2010eko martxoaren 2an emandako ebazpena aldatzen da (ebazpen haren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasle eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautatze-prozeduran onartu eta kanpoan utzitako izangaien behin betiko zerrenda onartu zen).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 98
- Hurrenkera-zk.: 2680
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/04/29
- Argitaratze-data: 2010/05/26
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko abenduaren 10eko Agindua 2010eko urtarrilaren 11n argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautatze-prozedurako deia egin zen.
Langileriaren Kudeaketako zuzendariak 2010eko martxoaren 2an emandako Ebazpenaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasle eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautatze-prozeduran onartu eta kanpoan utzitako izangaien behin betiko zerrenda onartu zen.
Deialdiaren 4. oinarriak 3. paragrafoan ezartzen duenez, interesdunek gorako errekurtsoa jarri ahal izango diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2010eko apirilaren 9ko Ebazpenaren bitartez Alexandra Stefanescu Todorovsky andreak jarritako gorako errekurtsoa baietsi denez, hautatze-prozeduran onartu eta kanpoan utzitako izangaien behin betiko zerrenda aldatu behar da.
Hori dela eta, hau
Alexandra Stefanescu Todorovsky andrea sartzea Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Teknologia espezialitatean, txanda librean.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko apirilaren 29a.
Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,
JUAN MANUEL ARAMENDI ARTEAGA.


