- EBAZPENA, 2010eko apirilaren 30ekoa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Iragarki-oholean 2010eko apirilaren 30eko Ebazpena argitaratu dela jakinarazten duena. Ebazpen honen bidez, 2008ko otsailaren 11ko Ebazpenaz (martxoaren 6ko EHAA, 47. zk.) deitutako Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako Herritarren Segurtasuneko Ofizialondoko Kategorian sartzeko hautaketa prozeduraren bitartez hautatutako izangaiak praktiketako funtzionario izendatzen dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren 2010eko apirilaren 30ekoa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Iragarki-oholean 2010eko apirilaren 30eko Ebazpena argitaratu dela jakinarazten duena. Ebazpen honen bidez, 2008ko otsailaren 11ko Ebazpenaz (martxoaren 6ko EHAA, 47 zk.) deitutako Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako Herritarren Segurtasuneko Ofizialondoko Kategorian sartzeko hautaketa prozeduraren bitartez hautatutako izangaiak praktiketako funtzionario izendatzen dira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila; Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 154
- Hurrenkera-zk.: 3770
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/04/30
- Argitaratze-data: 2010/08/12
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako Herritarren Segurtasuneko Ofizialondoko Kategorian sartzeko hautaketa prozedurarako deia egiten duen 2008ko otsailaren 11ko Ebazpeneko (martxoaren 6ko EHAA, 47 zk.) Hamabigarren Oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, ondorengoa
Ebazpen honen kontra Administrazio bideari amaiera ematen diona interesatuek Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa jarri ahal izango diote Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariari, argitaratuta agertzen den hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean edo Administrazio Auzigaietako Orden Jurisdikzionalari zuzen zuzenean aurkatu ahal izango diote.
Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa azalduz gero, ezin izango da jo bide jurisdikzionalera hori espresuki erabaki arte, edo presuntziozko gaitzespena gertatu arte administrazioaren isiltasuna dela eta.
Interesatuak bide jurisdikzionala aukeratuz gero, Administrazioarekiko Auzi Errekurtsoa jarri beharko du argitaratzen denetik bi hilabeteko epean, Administrazio Auzigaietako Jurisdikzioko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 14. artikuluan ezarritakoaren arabera eskumena duen Administrazio Auzitarako Epaitegiari zuzenduta.
Arkaute, 2010eko apirilaren 30a.
Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendaria,


