Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko maiatzaren 7koa, Antolamendu Plangintza eta Uren sailburuordearena; horren bidez, 2010. urterako udal-mapa paperean egiteko diru-laguntzak ematea erabaki, eta argitaratu egiten da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko maiatzaren 7koa, Antolamendu Plangintza eta Uren sailburuordearena; horren bidez, 2010. urterako udal-mapa paperean egiteko diru-laguntzak ematea erabaki, eta argitaratu egiten da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 101
  • Hurrenkera-zk.: 2776
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/05/07
  • Argitaratze-data: 2010/05/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

2009ko abenduaren 29an, 249. zenbakidun EHAAn argitaratutako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2009ko abenduaren 10eko aginduaren bidez, udal-mapak paperean egiteko dirulaguntza ematea arautzen da.

  1. Organo honek eskatutako dirulaguntzak onartzeko edo ukatzeko eskumena dauka, 2009ko abenduaren 10eko Aginduaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera.

  2. Proposatutako dirulaguntzen kopurua Agindu arautzailearen 5. artikuluaren arabera kalkulatu da; betiere, artikulu horretan bildutako formulak erabili dira, eman beharreko dirulaguntzen gehienezko kopurua kalkulatzeko.

  3. Aipatutako Aginduaren 7. artikuluan xedatutakoaren arabera, Agindu horretako 6. artikuluan ezarritako esleipen-irizpideak ikusita, eta kasurako eratutako balorazio-epaimahaiak egindako emateko proposamena aztertu ondoren,

Lehenengoa. I. eranskinean aipatzen diren udalei udal-mapak paperean egiteko diru-laguntzak ematea.

Bigarrena. II. eranskinean jasotako diru-laguntzak atzera botatzea, bertan adierazten diren arrazoiengatik.

Hirugarrena. Dirulaguntzei dagokien lanetako gehienezko epeak aipatuta daude 2009ko abenduaren 10eko Aginduaren 8.2 artikuluan.

Laugarrena. Dirulaguntzaren ordainketa Aginduaren 9. artikuluan ezartzen diren epe eta baldintzetan egitea.

Bosgarrena. Ebazpena esleipendun bakoitzari berariaz jakinarazi, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Administrazio-bidea amaitzen ez duen ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburu andreari, ebazpen hau jakinarazpen biharamunetik, Hilabeteko epearen barruan, hori guztia Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko maiatzaren 7a.

Lurralde Plangintzaren eta Uren sailburuordea,

IGNACIO ACHUCARRO ARRUABARRENA.

Mapa toponimikoak paperean egiteko diru-laguntza jaso duten erakundeen zerrenda

Relación de entidades subvencionadas para la realización de mapas toponímicos en papel

Eskatutako erakundea

Entidad solicitante Azalera

Superficie (Km2) Zenbatekoa

Subvención ()

Lehenbiziko eskatuta

Solicitado por primera vez:

Arakaldo 2,60 10.000,00

Arraia-maeztu 123,10 12.000,00

Artziniega 27,40 10.000,00

Aiara/ayala 140,80 12.000,00

Elgoibar 39,20 10.306,67

Gorliz 10,20 10.000,00

Irura 3,00 10.000,00

Larraul 5,90 10.000,00

Loiu 15,30 10.000,00

Añarbeko Uren Mankomunitatea

Mancomunidad de Aguas del Añarbe 277,70 12.000,00

Moreda de Álava 8,70 10.000,00

Muskiz 22,00 10.000,00

Nabarniz 12,20 10.000,00

Gipuzkoako eta Arabako Partzoneria Orokorra

Parzonería General de Gipuzkoa y Álava 36,37 10.212,33

Pasaia 11,00 10.000,00

Plentzia 6,30 10.000,00

Urnieta 22,30 10.000,00

Zaratamo 10,00 10.000,00

Zeanuri 67,00 11.233,33

Zenbatekoa/Importe: 197.752,33

Bigarren aldiz eskatuta

Solicitado por segunda vez:

Ajangiz 7,30 10.000,00

Donostia-San Sebastián 61,50 11.050,00

Gamiz-fika 15,50 10.000,00

Gatika 17,20 10.000,00

Gordexola 41,00 10.366,67

Legutio 45,90 10.530,00

Leioa 8,50 10.000,00

Lezo 8,50 10.000,00

Lizartza 12,50 10.000,00

Ordizia 5,70 10.000,00

Orexa 5,80 10.000,00

Portugalete 3,20 10.000,00

Ugao-Miraballes 5,20 10.000,00

Urkabustaiz 60,50 11.016,67

Villabona 17,70 10.000,00

Zenbatekoa/Importe: 152.963,34

Guztira / En Total: 350.715,67

Diru-laguntza jasoko ez duten erakundeen zerrenda

Relación de las entidades que no recibirán subvención

Eskatutako erakundea

Entidad solicitante Dirulaguntza ukatzeko arrazoia

Motivo de la denegación

Araba Ekialdeko Lautadaren Koadrila

Cuadrilla de la Llanada alavesa oriental Eskatutako eskala 1/45.000

La escala solicitada es 1/45.000.

1 Artikuluan ezarritako eskalako muga gainditzen baitu

Excede los límites escalares establecidos en el artículo 1.1

Laguardiaren Koadrila (Arabako Errioxa)

Cuadrilla de Laguardia Rioja Alavesa Eskatutako eskala 1/40.000 da

La escala solicitada es 1/40.000.

1 Artikuluan ezarritako eskalako muga gainditzen baitu

Excede los límites escalares establecidos en el artículo 1.1

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik