Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko maiatzaren 7koa, Laneko zuzendariarena. Honen bidez ebazten da Osalanen Bizkaiko egoitzan lan egiten duten La Moderna enpresako langileak Atxikitzea enpresa emakidadunen eta jarraian aipatzen diren Eusko Jaurlaritzaren zentroetan lan egiten duten langileen arteko Hitzarmen Kolektiboari. Hauexek dira zentroak: Lakua, Samaniego, Arkauteko akademia, Herrizaingo Saileko bulegoak, Eusko Legebiltzarra, Ejie-Eusko Jaurlaritzako Dokumentazio Zentroa, Emakunde, Arartekoaren Bulegoa, Her - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko maiatzaren 7koa, Laneko zuzendariarena. Honen bidez ebazten da Osalanen Bizkaiko egoitzan lan egiten duten La Moderna enpresako langileak Atxikitzea enpresa emakidadunen eta jarraian aipatzen diren Eusko Jaurlaritzaren zentroetan lan egiten duten langileen arteko Hitzarmen Kolektiboari. Hauexek dira zentroak: Lakua, Samaniego, Arkauteko akademia, Herrizaingo Saileko bulegoak, Eusko Legebiltzarra, Ejie-Eusko Jaurlaritzako Dokumentazio Zentroa, Emakunde, Arartekoaren Bulegoa, Her

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 149
  • Hurrenkera-zk.: 3690
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/05/07
  • Argitaratze-data: 2010/08/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2010eko apirilaren 27an aurkeztu zen Zuzendaritza honetan enpresa emakidadunen eta jarraian aipatzen diren Eusko Jaurlaritzaren zentroetan lan egiten duten langileen arteko Hitzarmen Kolektiboarekiko Atxikitze osoari buruzko nahitaezko dokumentazio guztia. Hauexek dira zentroak: Lakua, Samaniego, Arkauteko akademia, Herrizaingo Saileko bulegoak, Eusko Legebiltzarra, Ejie-Eusko Jaurlaritzako Dokumentazio Zentroa, Emakunde, Arartekoaren Bulegoa, Herri Kontuen Euskal Epaitegia, Gasteizko Justizia Jauregia, Lehendakaritza, Euskadiko Zerga Kudeaketarako Saila/Sos Deiak, Neiker-Arkauteko Granja Eredua, Osalaneko eraikinak eta CRL/LHK. Honako hauek izenpetu dute hitzarmena: alde batetik, enpresaren zuzendaritzak; eta bestetik, UGT, ELA, CC.OO, LAB eta ESK sindikatuek, langileen ordezkari direnez.

Lehenengoa. Langileen Estatutuari buruzko Legeko 90.2 artikuluak (martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretua), aurreikusten duen eskuduntza lan agintaritza honi dagokio, urriaren 6ko 538/2009 Dekretuko 16.f) artikuluak Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren egitekoen eta organoen egitura ezartzen duena (2009-10-13ko EHAA)- xedatutakoaren arabera, eta martxoaren 2ko 39/1981 Dekretuak eta maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuak -hitzarmen kolektiboen erregistroari buruzkoak- xedatutakoaren ildotik.

Bigarrena. 2009ko abenduaren 28an hartutako akordioa Estatuaren testu bategina onartzen duen martxoaren 24ko 1/1195 Legegintzako Errege Dekretuko 92,1 artikuluan ezarritakoaren araberakoa da.

Hirugarrena. Alderdiak atxikitzen zaizkion hitzarmen kolektiboak, 2. artikuluan xedatutakoaren arabera, 2007ko urtarrilaren 1etik 2009ko abenduaren 31ra arteko indarraldia du; hori dela-eta, data horretan amaitu egin zen alderdien arteko atxikitze-akordioa, ordura arte indarrean zegoena.

Era berean, aipatutako Akordioa aipatutako Hizarmenaren osotasunaren ingurukoa da, egokitzapeneko araubide iragankorra barne.

Horren arabera, honako hau

Lehenengoa. Hitzarmena Euskadiko Hitzarmen Kolektiboen Erregistroan inskribatu eta gordailatzeko agintzea, eta aldeei jakinaraztea.

Bigarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko maiatzaren 7a.

Laneko zuzendaria,

SONIA PÉREZ EZQUERRA.

Akordioa, Osalanen Bizkaiko egoitzan lan egiten duten La Moderna enpresako langileak enpresa emakidadunen eta jarraian aipatzen diren Eusko Jaurlaritzaren Arabako zentroetan lan egiten duten langileen arteko Hitzarmen Kolektiboari atxikitzeari buruzkoa. Hauexek dira zentroak: Lakua, Samaniego, Arkauteko akademia, Herrizaingo Saileko bulegoak, Eusko Legebiltzarra (Ertzaintzaren komisaldegiak, Trafikoko basea, Berrozi, Langraizko espetxea eta beste batzuk), Ejie-Eusko Jaurlaritzako Dokumentazio Zentroa, Emakunde, Arartekoaren Bulegoa, Herri Kontuen Euskal Epaitegia, Gasteizko Justizia Jauregia, Lehendakaritza, Euskadiko Zerga Kudeaketarako Saila/Sos Deiak, Neiker-Arkauteko Granja Eredua, Osalaneko eraikinak eta CRL/LHK.

Parte hartzaileak:

Enpresen ordezkariak:

Oskar Santos Ortiz, La Moderna SL.

Langileen ordezkariak:

José Manuel Collado Collado, UGT.

Edurne Iriondo Odriozola, ELA.

Alfonso Peraita Merino, CC.OO.

Marian Ugalde González, LAB.

Monserrat Marañón Martínez, ESK.

Barakaldo - Bizkaia, 2009ko abenduaren 28a. Osalanen egoitzan bildu dira Eusko Jaurlaritzako Osalanen Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzaren eraikinen eta lokalen garbiketa sektorearen negoziazio kolektiborako zilegitutako enpresak eta sindikatuak, non parte hartu duten, Osalanen aldetik, Amparo Beitia Martín andreak, Osalaneko Zuzendaritza Orokorreko Administrazio, Antolaketa eta Giza Baliabideetako zuzendariordea, eta Peio Uriarte Batizek, erakunde horretako kontratazio teknikaria, biak hala biak enpresen eta sindikatuen artean izenpetutako akordioen bermetzaile modura. Bileraren helburua: Osalanen Bizkaiko egoitzetako garbiketa kontratetako enplegatuen soldatak eta gainerako lan baldintzak Osalaneko Arabako Lurralde Ordezkaritzako eta Eusko Jaurlaritzako EAEko beste zentro batzuetako garbiketa kontratako langileek dituztenekin egokitzea. Akordioak:

Lehenengoa. Enpresa emakidadunen eta Eusko Jaurlaritzaren zentroetan lan egiten duten langileen arteko Hitzarmen Kolektiboari atxikitzea. Hauexek dira zentroak: Lakua, Samaniego, Arkauteko akademia, Herrizaingo Saileko bulegoak, Eusko Legebiltzarra, Ejie-Eusko Jaurlaritzako Dokumentazio Zentroa, Emakunde, Arartekoaren Bulegoa, Herri Kontuen Euskal Epaitegia, Gasteizko Justizia Jauregia, Lehendakaritza, Euskadiko Zerga Kudeaketarako Saila/Sos Deiak, Neiker-Arkauteko Granja Eredua, Osalaneko eraikinak eta CRL/LHK. Hitzarmen hori 2007ko uztailaren 19an izenpetu zen eta Arabako Lurralde Historikoko aldizkari ofizialean argitaratu zen Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Arabako lurralde ordezkariaren 2007ko irailaren 12ko Ebazpenez.

Bigarrena. Atxikimendu akordio hau Eusko Jaurlaritzako Osalanen Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzaren eraikinen eta lokalen garbiketa sektoreari aplikatuko zaio.

Hirugarrena. Eusko Jaurlaritzaren Arabako zentroetako garbiketa zerbitzuko Enpresa Emakidadunen Hitzarmen Kolektiboko 6. artikuluan jasotakoa da interpretazio- eta aplikazio-batzorde paritarioa. Hala ere, behin-behingoz, eta atxikimendu akordio hau betetze aldera, Atxikimendu Akordio honen Jarraipen- eta Berme-Batzorde paritarioa osatzen da, non parte hartuko baitute sindikatuetako ordezkari banak eta garbiketa zerbitzuko enpresa emakidadunetako beste horrenbestek.

Kide guztiek ahotsa eta botoa izango dute, eta aholkularien laguntza eduki ahal izango dute, alderdiek egoki irizten badute. Bileretan, halaber, Eusko Jaurlaritzako Osalaneko ordezkari batek parte har dezake, aholkulari modura. Hitz egiteko eskubidea izango dute aholkulariek, baina botorik ez.

Batzorde honen erabakiak baliozkoak izateko beharrezkoa izango da alde bakoitzeko kideen gehiengo sinplearen adostasuna.

Alderdietako batek eskatzen duen aldioro bilduko da batzordea; gutxienez bi egun lehenago jakinarazi beharko die bilera beste alderdiari eta Eusko Jaurlaritzako Osalani, honako hauen berri emanaz: bileraren gai zerrenda, eguna, ordua eta lekua.

CRL/LHKren egoitzan egongo da Jarraipen- eta Berme-Batzorde Paritarioaren helbidea (Urkijo zumarkalea, 2-3. solairua, Bilbao).

Batzorde Paritarioaren eginkizunak:

Hitzarmen hau interpretatzeko organoa denez, Jarraipen- eta Berme-Batzorde Paritarioak honako eginkizun berezi hauek izango ditu:

  1. Akordio honen interpretazioa eskatu dezakete horretan interes zuzena duten guztiek.

  2. Hitzartutakoa betetzen dela ikustea, herri erakunde edo agintariek dituzten eskumenak bazter utzi gabe.

    Laugarrena. Akordio honekin bat egiten duen Hitzarmen Kolektiboak 2009ko abenduaren 31ra arteko indarraldia duenez, hurrengo hitzarmeneko araudi-testuan behin-behineko klausula bat txertatuko da, honako hau jasoko duena: «Osalaneko Bizkaiko egoitzak garbitzeko kontratetako langileen soldata-berdintasunaz Atxikimendu Akordio honetan xedatutakoa bi zatitan aplikatuko da: lehenengoa soldata aldearen % 50a 2010eko uztailaren 1etik aurrera, Osalanek garbiketa-mantenimenduko kontratuaren prezioa aldatuz; eta bigarrena, soldata-aldearen % 100a arte- garbiketa kontratuko preskripzio teknikoen pleguan jasoko da, 2011ko urtarrilerako aurreikusitako kontratua esleitzen denetik aplikatuz».

    Bosgarrena. Soldata egokitzeko akordio hau Osalaneko Bizkaiko zentroko garbiketa lanpostuen titularrak diren garbiketa kontratetako langileei aplikatuko zaie, eta bai titularren absentzian (AEko baja, baimenak, lizentziak, oporrak, ) behin-behineko lanak egiten dituztenei ere.

    Seigarrena. Hitzartutako soldata egokitzapenak eragindako langileek -garbiketako hitzarmen probintzialak aplikatuz- egun jasotzen dituzten kontzeptu guztiak xurgatu eta konpentsatzen dituzte (oinarrizko soldata, plusak, osagarriak, edo beste titulu edo kontzeptuengatik eskuratutako konpentsazioak, kalteordainekoak edo ordejarriak, pentsio planetarako ekarpenak, borondatezko hobekuntzak, eta abar).

    Zazpigarrena. Langileen Estatuko 87. eta 88. artikuluetan ezarritako legitimitate baldintzak jasotzen direnez, eta 90. eta 92.1 artikuluetan xedatutakoaren arabera, enpresa eta sindikatu izenpetzaileen ordezkariek Atxikimendu Akordioa hau Lan Agintaritza eskumendunari bidaltzea erabaki dute, gordailatu, erregistratu eta argitaratze aldera, eta bidezkoak diren legezko ondorioak izan ditzan.

    Delako hori, unitate negoziatzaile honetako partaideek izenpetzen dute, aldez aurretik ados jarrita.

    Osalaneko ordezkaritzak izenpetu eta sinatzen du.

    Enpresetako ordezkaritzak izenpetu eta sinatzen du.

    Langileen ordezkaritzak izenpetu eta sinatzen du.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik